«Bake topaketetan gizartearen lana politikarientzako presio izango da»


1994ko ekainaren 05ean
Jonan Fernandezi elkarrizketa egingo den Bake Konferentziari buruz
«Bake topaketetan gizartearen lana politikarientzako presio izango da»
Jonan Fernandez, Elkarri-ko koordinazio arduraduna
Elkarri taldeak IV. batzar orokorra burutu berri du. Batzarrean aurkeztutako txostenari hainbat zuzenketa egin zitzaizkion, baina kontsentsua erraza izan zen, espero bezala. Bertatik atera zen berrikuntzarik nabariena bake topaketena izan zen. Jardunaldi honen barruan kokatzen da, hain zuzen, agente politiko guztiak bilduko lituzkeen bake konferentzia.
ARGIA. Azken batzarrean Elkarri bezalako mugimendu batek prest egon behar duela eta agente indartsu eta aktibo bat izan behar duela aipatzen duzue. Bestetik, ordea, esaten da tratatu beharreko gaiak-eta ez dituzuela zehazten horrek agente bihurtuko zintuzketelako. Nola ulertzen da hori?
JONAN FERNANDEZ. Ez dugu akordioetarako edukiak definitzen dituen agente bat izan nahi, baina bai agente sozial indartsua. Irtenbideen edukiak definitzen parte ez dugu izan nahi baina bai irtenbideetarako mekanismoak bideratzeko.
A. Gizarte bitartekaritza aipatzen duzue, eta zer da hau zehazki?
J.F. Gizarte bitartekaritza demokrazia erreala da. Herriak bizi duen arazoaren aurrean erreakzionatzen du. Lehenik, elkarrizketa eskatu eta elkarrizketa proposamenak egiten, eta bigarrenik, akordioetako edukiak definitzen. Gatazken irtenbideak buruzagitzen arazoak bailiran tratatu beharrean, herriaren arazoak bailiran tratatzea, bere arazoak baitira. Elkarri-k, erakunde bezala, ez du eduki baten edo bestearen alde jarrera hartuko.
A. Baina herriaren parte izanik ez al zaizue jarrera bat hartzeko ordua iritsiko?
J.F. Erakunde bezala a priori ez dugu posizionatu beharra ikusten; hala ere, ez dugu baztertzen.
A. Aro baten amaiera adierazpen gisa bergizarteratzeari buruzko proposamenak, abertzaletasun demokratikoaren plataforma eta abar aipatu dituzue. Baina hauek, ziklo baten amaiera baino ez al dira estrategia baten barruko mugimenduak?
J.F. Bakoitzaren estrategiak ordezkatzeko ekimen berriak direla uste dut. Kasu batzuetan, agian, bakarka aztertzerakoan alderdi baten estrategia dela ikus dezakegu, baina orokorrean begiratuta esanahi garbia du guretzat: orain arte egin denak ez duela balio eta estrategia berritzea beharrezkoa dela.
A. Espaniar estatu mailan hauteskundeetan botoen gehiengoa osatzen duten alderdiak elkarrizketaren aldekoak direla diozue, hain zuzen PSOE, IU, CiU eta ERC aipatzen dituzue. Errealitateak ordea, ez du hori erakusten.
J.F. Bitartekaritzatik, gure lanak faktore positiboak azpimarratzea izan behar du, gauzak aldatzeko. Guk alderdi horiekin harremanak izan ditugu eta beraien jarreren artean ukitu desberdin ugari daude, baina nola edo hala onartzen dute irtenbideak elkarrizketa bidez izan behar duela.
A. Non geratu da Mario Onaindiaren plana?
J.F. Kongresua iristean dena ezerezean geratu da. Honen inguruan bi erreflexio daude. Batetik, Onaindiaren tesiek ez dutela bere alderdian gehienen babesa lortu; eta bestetik, oso garrantzitsua da aipatzea ez dagoela alderdi bat bera ere gatazkaren konponbidearen inguruan jarrera bateratua duena.
A. Bake topaketak egiteko asmoa azaldu duzue, nolakoak lirateke?
J.F. Prozesu guztiak gai batzuk izango ditu, hain zuzen gatazkaren gai korapilatsuenak. Horren inguruan lau atal. Batetik, herri mailan makroinkestak eta eztabaida taldeak izango dira. Hauek uda ondoren antolatuko dira. Bestetik, agente sozial guztiekin topaketa prozesu bat gai horien inguruan eta baita lider sozialekin (kirolariak, idazleak...). Eta maila politiko batean bake konferentzia bat. Elkarrizketarako oinarrizko kontsentsu edo marko bat lortu nahi dugu honekin. Gatazkak duen inertziari muga bat jarri nahiko genioke gauzak aldatzeko. Bake konferentziari dagokionez, fifty fifty dago gaia.
Agente politiko guztiak ordezkatuak egotea nahi dugu eta gai horien inguruan beste mailatan egingo den prozesu bera egitea.
A. Gizarte mailako lana zein litzateke?
J.F. Gizarteak egiten duen lana politikoentzako presioa izango da.
A. Bake konferentzian Elkarri-k zein zeregin izango du?
J.F. Ziurrenik Elkarri-k bigarren plano batera pasatu beharko luke. Gure helburua bultzatzaile soil izatea da.
A. Bake konferentzia horiek sekretuak izan beharko al lukete?
J.F. Gure asmoa publiko izatea da.
A. Azken aldian komunikabideetan Elkarri-ko sektore batek taldea ENAMen tesietara hurbildu nahi duela azaldu da, horren inguruan hainbat zuzenketa ere izan dira. Nola baloratzen duzue?
J.F. Kazetari azpijokoaren barruan koka liteke eta salatu izan dugu Elkarri ezker abertzalearen aurka erabili nahi dutela. Elkarri ez da inoiz ezker abertzaleko mugimendua izan eta inoiz ez da ezker abertzalearen aurkako mugimendua izango. Informazio horiek estrategia horren barruan kokatzen dira.
Elkarri taldean izan den eztabaida osasungarria izan da. Zuzenketa ezberdinak-eta naturaltasun osoz ikusten ditugu.
A. 1994. urtearen erdia joan da. Urtea bukatuta keinurik ikusiko ez bazenute, zer egingo luke Elkarri-k?
J.F. Hor honen distortsio bat izan da. Ezker abertzaleak 1992ko sindromea duela uste dut.
Guk 1994 lan helburu gisa jarri genuen eta hau jarri genuenean beraiek egindako akatsa errepikatzera bagindoazen bezala erreakzionatu zuten.
1994eko bukaera lan helburua da, ez da esperantza faltsuak sortzea. 1994 bukatu baino lehen aldaketa ez bada ematen, gogoeta sakona egin beharko genuke eta beharbada kritikoak izan, baina jarraitzeko asmoz.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakElkarri
PertsonaiazFERNANDEZ7
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude