«Zaila ikusten dut egun alderdi abertzaleen arteko akordioa»


1993ko irailaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jokin Intza jelkideari elkarrizketa
«Zaila ikusten dut egun alderdi abertzaleen arteko akordioa»
JOKIN INTZA
Aspaldiko jelkide honek omenaldi beroa jaso berri du Bergaran jelkideen aldetik, gerraostetik gaur egun arte eginiko lanagatik. Bere etxean sartu bezain laster, egunaren ordu gehienak kentzen dizkion bulegoa erakutsi digu, paretetan nonnahi Sabino Arana dagoela, liburuz beterik. Egunero ekiten dio bere mahai txukunean zerbait idazteari. Gerra garaia oso gazte zela bizi izan zuen, baina oroitzapen garbia erakutsi digu.
ARGIA. Omenaldia jaso berria duzu zure herrian, Bergaran, gerraostetik, urte luzetako lana saritu nahian edo.
JOKIN INTZA. Oso hunkigarria izan zen, baina nik ez dut horrenbeste merezi. Beti egin dut lan euskara eta abertzaletasunaren alde eta ez dago besterik. Aspaldiko lagun asko ikusi nituen omenaldian eta oso eskerturik nago EAJko buruzagiei parte hartu zutelako.
A. Gerra piztu zenean oso gazte zinen, hamabi urte besterik ez. Zein oroitzapen gordetzen duzu?
J.I. Elgetako frontean harrapatu ninduen, nazionalen erasoarekin. Amak bertan egiten zuen lan eta obus batek hil egin zuen. Beti pentsatu izan dut une hartan aurrera jarraituz gero Bilbora batere oposiziorik gabe iritsiko zirela, baina ez ziren handik igaro.
A. Garai hartan zertan aritzen zineten gazteak?
J.I. Nik beti irakurtzeko grina handia izan dut. Orduan gerraurreko liburuak nituen irakurgai, Trueba... Bestalde, falangistek gazte askori euren uniformea jantziarazi ziguten eta guk zer zen ez jakin eta jantzi. Pelaioak edo fletxak ginen ez genekien.
A. Nola hasi zineten lanean alde abertzalean?
J.I. Oso euskaltzaleak ginen eta motibazio handia genuen. Erakundeak jendea behar zuen eta lan asko zegoen egiteko. Geure burua eskaini genuen, baina aurretik falangista uniformearekin ikusi gintuzten eta hasieran ez ziren gurekin fio. 1943. urte aldera zen. Baina atal militarrean nahiz politikoan gure ezagun batzuk zeuden eta horrela sartu ginen. Denetatik egin genuen, korreo lana Donostiara, batzarretan parte hartu... 1943an Eusko Gaztediko lehendakaritzarako aukeratu gintuzten eta 1944ean ELA sindikatuaren zuzendaritzan, hogeita bat urte izanik.
A. Egun haietan espetxea ezagutu zenuen.
J.I. 1945ean Francok egindako gaiztakerien zerrenda egiteko eskatu ziguten atzerrian ezagutu zitezen. Eskupaperak egiten genituen, fusilatutako euskal apaizen berri ematen genuen... Gainera, paretetan Franco eta poliziaren aurkako zenbait pintada jarri genituen eta 1947an erori ginen lehen aldiz; bi eta hiru urteko zigorra ezarri ziguten.
A. Nola bizi izan zenuen espetxeko esperientzia hori?
J.I. Oso gogorra izan zen, gainera, jarrera txarra izan nuela esan _isolatuta zeudenei laguntzeagatik, janaria eta eskutitzak ematen_ eta indultoa iritsi zenean ez zidaten ateratzen utzi. Ondarretako espetxeko azkenak eta Martuteneko lehenak izan ginen. Gero Bilbora eraman ninduten. Bitartean, euskaldunei irakurtzen eta idazten erakusten nien. Presioak izan ziren baldintzapeko askapena emateko eta sei hilabete igarota atera nintzen. Berriro ere erresistentzian hasi ginen lanean.
A. Hasia al zinen orduan idazten?
J.I. Erresistentziarako paperak besterik ez. Nik betidanik izan ditut arazoak idazteko. Oso gauza gutxi gordetzen ditut buruan eta ortografia aldetik batere ez nekien, baina idazten nituen karta eta bestelakoetan kontakizunerako abilezia berezia nuela esaten zidaten nagusiek. Irakurtzen, ordea, etengabe.
A. 1951n greba nagusia izan zen.
J.I. Gure atzetik ibili ziren gu geure ingurukoak greba egitera animatzen genituelako, propaganda egiten genuelako eta abar. Zenbaitzuk berriro ere atxilotuak izan eta emakumeak joaten ziren manifestari gu askatuak izateko. Askatu gintuztenean berriro hasi ginen lanean.
A. Zure bila zebiltzan, hala ere, atxilotu nahian.
J.I. Erakundearentzat ni atxilotua izatea txarra izango zela eta, ez kaleratzeko esan zidaten. 1953. urtea zen, eta etxera nire bila etorri aurretik ozta-ozta ihes egin nuen.
A. Orduan hasi zinen batetik bestera ezkutupean erromes.
J.I. Lehenik baserri batera joan nintzen, eta handik Tuterara, hilabetez. Susmo txarrak sortuko zirela eta, Zaragozara joateko esan zidaten eta han zortzi hilabete egin nituen ikasle moduan. Bilbora berriro, Zaragozara bueltan lau hilabetez, Donostia, Logroño eta Bartzelonara, hamabost hilabetez. Era guztietako lanak bete nituen, etxeko tresnak konpondu, ikuzgailuak saldu... Batzuen kritikak entzuten genituen arren, han anarkista eta komunistekin ere ibiltzen ginen. Franco zetorrela eta, Manresa aldean ezkutatu ninduten. Eta horrela ez ibiltzearren, alde egitea erabaki nuen. Lehenik Mexikora joateko aukera izan nuen. Baina azkenean Venezuelara joan nintzen.
A. Nola egin zenuen bidaia?
J.I. Parisetik abiatu nintzen, Leizaolak lehendakariari eskaturiko diruarekin. Venezuelara iritsita alderdiko jendeak eta Eusko Etxekoek lagundu zidaten. Guztira hamabost urte eman nituen bertan, 1956tik 1971ra, lehenik Donibane Lohizunera etorriz. Donostiara 1978an iritsi nintzen behin betirako.
A. Zertan aritu zinen han?
J.I. 1964. urtearen inguruan Jose Joakin Azurtza _teknikari lanetan_ eta beste lagun batzuekin _Alberto Elosegi kazetari lanean_ eusko irratia Venezuelan sortzeko ahaleginetan aritu nintzen. Neure betebeharra dirua biltzea zen. 3.000 bolibar inguru behar genituen irrati hori martxan jartzeko. Ekipoa erosi eta funtzionatzen hasi zen. «Euskotarren Erresistentziaren Deia» izena jarri genion. Caracasen genuen lokala.
A. Orain arte kontatu dizkiguzun gorabehera guzti hauek eta beste asko liburu mardul batean bildu dituzu.
J.I. Badirudi azken bolada honetan hainbat iritzi sortu direla memoria horiei buruz. Leizaolak berak aipatu zidan bertan esandako guztiak nik kontatu bezala gertatu zirela. Urtetan bilduriko fitxa asko daude eta gertakizun zein jende ugari aipatzen ditut bertan. Argitaratzeko esan zidaten, baina oraindik bizirik dagoen jende asko ager daiteke eta asmoa ez da inor mintzea. Orain, hala ere, osatu eta eguneratu egin nahi dut lan luze hori.
A. Jesus Insausti «Uzturre» hil berria ezagutuko zenuen. Abertzale zintzoa zela esan dute alderdi guztiek.
J.I. Bera asko ezagutu nuen, urte luzeko lana burutu zuen alderdian eta benetan abertzale zintzoa zen. Ez dut uste gaur egungo alderdi abertzaleen banaketa batere gustukoa zuenik.
A. Aipatu diguzun bezala, urte luzetan jelkidea izan zara eta abertzaletasunaren alde lan egin duzu. Zein iritzi duzu hainbat alditan entzun izan den alderdi abertzaleen birrelkartzeaz?
J.I. Nik oso zaila ikusten dut egun alderdi abertzaleen arteko akordioa; gauzak orain arte egin diren bezala, EA eta EAJ urrundu, EE eta EUE ere bai... Egoerak asko aldatu beharko luke.
A. EAJ eta EAren arteko banaketari buruz bereziki, nola bizi izan zenuen jelkide bezala une larri hura?
J.I. Astakeria izugarria izan zen EA eta EAJren arteko banaketa, ez zegoen arrazoirik, gizon baten errua izan zen hori, Garaikoetxeak izan zuen erru osoa, bere harrotasunagatik. Erraztasunak eman zitzaizkion arazotik ohore osoz atera ahal izateko, baina ez zuen jaramonik egin. Bera gabe alderdiak batuta jarraituko luke. Aspaldiko lagunak joan ziren EAra eta oso tristea izan zen.
A. Beraz, zaila hurbilpenik izatea?
J.I. Batek daki. Nik alderdi guztietako pertsonak ditut lagun, baina alderdi mailan oso urrun gaude. Oraingoz EAtik banaka-banaka etortzen ari dira eta nik uste dut baseko jende guztia inguratuko zaigula. Karguen arteko akordioa, bestalde, ezinezkoa iruditzen zait.
A. Zer iritzi diozu, abertzale zahar moduan, honezkero zazpi urte bete duen EAJ eta PSOEren arteko gobernu itunari?
J.I. Nik behintzat ez dut batere maite, baina pragmatismoagatik egin dela uste dut; espainolak dira eta gure arerioak diren arren ez dut beste aukerarik ikusten.
A. ELAko buruzagi historiko gisa, nola ikusten dituzu ELA eta EAJren arteko liskarrak?
J.I. Ez ditut arrazoiak ulertzen eta oso kanpotik ikusten dut, baina nahitaezkoa iruditzen zait alderdia eta sindikatua bakoitza bere aldetik joatea; baita, ordea, biek bide bera eramatea.
Ritxi Lizartza
34-38

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazINTZA2
EgileezLIZARTZA2Politika

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude