«Iazko salmenta berdintsuak egiten baditugu, aurten arrakasta izango dugu»


1993ko uztailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Javier Ajona, EKO supermerkatien gerenteari elkarrizketa
«Iazko salmenta berdintsuak egiten baditugu, aurten arrakasta izango dugu»
Javier Ajona, EKO supermerkatuen gerentea
Asteasun dago EKO supermerkatuen zentrala. Handinahikeriarik gabe sortutako supermerkatu enpresa honek azken bi edo hiru urteetan harrigarri zabaldu du Gipuzkoan bere sarea. Eroski bezalako erraldoi handien alboan lehian, bezeroari tratu ona eskaintzeko filosofiarekin bere lekutxoa lortu dute.
ARGIA. EKO supermerkatuek maila ona lortu dute supermerkatuen sektorean. Zer berezitasun edo ezberdintasun du zure enpresak hori lortzeko?
JAVIER AJONA. Neurtu gaitza da, supermerkatua izan baitaiteke 300 eta 1.000 m2 dituen edozein komertzio, baina Gipuzkoa herrialdeko supermerkatuen % 30 inguru EKOk osa dezake.
Gure ezaugarriak, prezio merkeez gain, produktuen eskaintza zabala, hilkorren sailak izatea, lokal ahalik eta handienetan aritzea _erosleagandik gertu ahal den neurrian_ eta ofertak sarri egitea.
A. Azken hilabeteetako atzerakada ekonomikoaren ondorioek zein neurritaraino eragin dizuete?
J.A. Merkatal arlo guztiak ukitu ditu atzerakada ekonomikoak, baina guk jasandakoa agian ez da, adibide bat jartzearren, autoen merkatuak jasan duena bezain larria. Gure sektorean, iazko salmenta berdintsuak egitea lortzen duenak arrakasta izango du.
A. Pabilioi anitz biltzen dituzten lur sail handietarako joerak geldiezina dirudi. Horren aurrean, supermerkatuak merkatu formula legez iraungo al du?
J.A. Oso garrantzitsua da joera hori. Guk, supermerkatu bezala, bezeroa ahalik eta hobekien tratatu behar dugu, berak tratuari ere garrantzia ematen baitio. Ordutegi erosoa jarri behar zaio, prezioek egokiak izan behar dute, eskaintza zabala eta hilkorrak diren produktuak mimatu egin behar dira.
A. Zure enpresa Gipuzkoan kokatuta dago. Euskal Herria, Espainia eta Europarekiko harremanak nola bideratu dituzue?
J.A. Estatuko sare batean sartuta gaude, Vivó S.A. izenekoan. 120ren bat enpresa gaude. Madrilen dago zentrala, eta bertatik bideratzen da «Baldintzen plantilak» izeneko banaketa. Sistema honen bitartez, banatzaileekin tratua Madrilen sinatzen da eta horrela jasotzen du elkarteko partaide bakoitzak behar duen merkantzia. Hemengo banatzaile batzuekin ere kontratua badugu. Europako antzeko sareekin harremanetan jartzeko asmoa ere bada.
A. Nola aurrikusten duzu EKOren etorkizuna Eroski bezalako erraldoien alboan?
J.A. Eroskik kezkatzen gaitu, eta horregatik saiatzen gara ahalik eta ondoen lan egiten. Hori eginez gero, ez dago kezkatu beharrik, ezin baitute dena beraientzat hartu. Uste dut iraun ahal izango dugula.
Amagoia Iban
20-21

GaiezEkonomiaerbitzuakKomertzioa
PertsonaiazAJONA1
EgileezIBAN1Ekonomia

Azkenak
2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketarako bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Eguneraketa berriak daude