«Giza baliabideak ekonomiaren motore nagusiak dira»


1993ko uztailaren 04an
Ignazio Galan ITP enpresako zuzendariari elkarrizketa
«Giza baliabideak ekonomiaren motore nagusiak dira»
Ignacio Galan, ITP enpresaren zuzendari-kontseilari nagusia
Z amudioko Parke Teknologikoan kokatuta, Industria de Turbo Propulsores, S.A. Euskal Herrian dugun enpresa garrantzitsuenetako bat da. Kapital publikoa % 25 izanik, teknologia berrien erabilpena sustraituta dago enpresa honetan. Azken lau urteotan 700 lanpostutik gora sortu ditu eta siderurgia eta untzigintzatik datozen lagileak berziklatu ditu aeronautika arloan. Ignacio Galan, enpresaren zuzendari-kontseilari nagusia, mirakulu honen eragiletako bat dugu.
ARGIA. Zein da Industria de Trubo Propulsoresen arrakastaren gakoa?
I.GALAN. Gure arrakasta hiru elementuren bilketan datza: sektore publikoa, Empresa Nacional Bazan-en (Espainiako Industria Institutuaren enpresa) bitartez, sektore pribatua, SENER enpresaren bitartez eta prestigio handidun bazkidea den Rolls Royceren esperientzia teknologikoa. Bestetik, ezin dugu ahantzi euskal Administrazioa, Bizkaiko diputazioa eta Administrazio estatalaren laguntza paregabea.
A. Nola da posible untzigintza eta siderurgiaren inguruko langileak teknologia maila altu honetara egokitzea?
I.G. Prozesua konplexua da baina ez ditu bakarrik siderurgia eta untzigintzatik datozen langileak egokitzen, gure inguru guztia industriala delako. Baina egia da langile hauek ez daudela sektore aeronautikoak eskatzen duen teknologia maila altura ohituta.
Gure enpresak, erabiltzen duen teknologia berriekin, erronka eta interes handia sortu du ITPra sartu diren langileengan. Ildo honetatik, untzigintzatik eta siderurgiatik etorri diren langile zuzenek (soldatzaileak, txapistak eta abar) birziklaia plangintza oso garrantzitsua jasan behar izan dute: soldadura teknologia berrien ezagupena, kalitate sistema berrien ezagupena, azken finean, exigentzia handiagoa duten lan eta sistemetara ohitu behar izan dute. Baina birziklaia prozesu honek ez die soilik langile hauei eragin, ingeniariak ere egokitu eta ohitu behar izan dira. Kontuan izan behar dugu Euskal Herrian ez dugula Ingeniaritza Aeronautikoko Eskolarik eta ITP, produkzio enpresa bat bada ere, ingeniaritza enpresa bat da. Ingeniari mekanikoak edota ingeniari tekniko mekanikoak birziklatu ditugu eta ingeniari aeronautikoak bilakatu. Esfortzu hau oso garrantzitsua eta zaila izan da eta, noski, untzigintzako langileak birziklatzea baino luzeagoa.
A. ITP, bere sektorearen merkatuan kokatzen badugu, zeintzuk dira aurre egin beharreko arazoak?
I.G. ITP Estatu espainiarraren esparruan sortzen da, hegazkin motorrak diseinatu, garatu, fabrikatu eta mantenduko dituen enpresa bakarra izateko, sektore zibil zein militarrarentzat. Azken batean, gure helburua erabilpen zibilerako gas turbinak egitea da. Baina erabilpen aeronautikoaz gain, energia elektrikoaren kogenerazioan edota beste erabilpen batzuk dituztenak egiten ditugu, itsas armadak dituen beharrak asetzeko, esate baterako. Ildo honetatik, lehenengo erronka produktu hau lortzea da.
Nazioarteko merkatua da gurea, oso konpetitiboa. ITPk abantaila du zentzu honetan: nazioarte mailan puntako enpresa den Rolls Roiceren laguntza teknologikoa eta teknikoa.
A. Azken lau urteotan 700 lanpostutik gora sortu dituzue, inguruko enpresa asko ixten diren bitartean. ITPk badu irakasgairik euskal enpresentzat?
I.G. Ez dut uste irakasle bezala aritu behar dugunik, baina badut zenbait erreflesio galdetu didazunaren inguruan. Euskal Herria enpresa gizon askoren jaioterria izan da eta giza indar garrantzitsua eta tradizio handiko industria sortu du. Baina munduan iraultza teknologiko garrantzitsua burutu da eta ekimen industrial bikainenak ere hondoratu dira iraultza honetara egokitu ez direlako.
Alde batetik, beste garai batzuetan, eskaintza handiko produktuak ez dira erabiltzen eta bestetik, produkzio metodo eta sistema berriek produktu batzuen konpetitibitate eza ekarri dute. Honi gehitzen badiogu soldata maila txikiagoa eta produkzio handiagoa duten herrialdeen agerpena, eszenatokia osatzen dugu. Honen aurrean, zer egin? ITPn ingeniaritza sendoa behar duten teknologia maila handidun produktuak aukeratu ditugu. Automatizatutako produkzio bide integralak eta gure bezeroen beharrak asetuko dituzten kalitate sistemak ditugu; giza baliabideen maila altua eta formakuntza garrantzitsua dira ITPren osagaiak. Ikerketa + Garapen-ean (I+G) etengabeko inbertsioek, ekipo berriek eta zerbitzu jarrerek osatzen dute gure enpresaren panorama.
A. ITPko langileei etorkizun profesional diseinatzen laguntzea diharduzu baina, zuk aipatutakoaren arabera, «hirugarren abisurako, oilategira».
I.G. Langile bakoitzak kontraprestazio arruntak, soldata eta abar izateaz gain, formakuntza arloan enpresak inbertsio garrantzitsua burutzen duela. Formakuntza diseinatu eta planifikatu behar da, alde batetik ahalmen teknologikoen gehikuntzarako eta, bestetik, baliabideen gestio ahalmena langilearen esku uzteko. Hau da, formakuntzan egiten ditugun inbertsioak soldata masaren % 10en ingurukoa da (Estatu espaniarreko bataz besteko kostuak % 1en azpitik daude). Esfortzu handia egiten ari gara formakuntzan, beharrezkoak diren giza baliabideak garatzeko, gure testuingurua oso konpetitiboa delako. Gainera, oso merkatu aldagarria dugu eta horretara egokitzeko ahalmena bete behar dugun ezinbesteko baldintza da. Egokitzeko ahalmen horri aurre egiteko tresnak enpresak jartzen ditu, gure mantenu eta etorkizuna horren araberakoa izango delako.
Giza baliabideak aktibitate ekonomikoaren motore nagusia dira. Baina zerbait irakatsi behar bada, akatsak zuzentzen ere jakin behar dugu eta zentzu honetan dator `abisua'. Norbaitek ez badu nahi bere lanposturako ikasi beharrekoak jaso, saiatzen gara bere ahalmenekin bat datorren beste lanpostu bat bilatzen, eta horrela enpresaren interesak ere babesten ditugu.
Myriam Gartzia
22-23

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazGALAN1
EgileezGARTZIA3Ekonomia

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude