Ur Kirolak


1963ko ekainaren 02an
Peli Erdozia, Ur Kirolako lehendakariarekin elkarrizketa.

Ur Kirolak
Erdozia'tar Peli'rekin Izketaldia

Egunero Donostian, Urumeako ibaian, gazte bikain batzuk ikusten ditugu arraunketan.
Ur-Kirolako mutillak dira, milla txapelketa irabaziak eta kirol "amateurra" zabaltzeagatik, ainbeste lan eginak.
Eta gaur, Ur-Kirolako Lendakariarekin itz egiteko asmoan, Loiolan daukaten zokora joan naiz.
Erdozia'tar Peli, kirolzale ona, bizi guzia.
Denok ezagutuko dezute seguru asko arraunari emana eta oraindik ontzian jartzen danean beti gazte ain egoki arraunari ematen diona.
Nik.–Esan Peli. Noiz sortu zan Ur-Ki rolak ?
Peli'k.–1923'an Eurgide, Etxeberria Landaberea, Lertxundi, Uranga, Zubillaga eta beste batzuk sortze eman zioten.
Nik.–Zembat urtekin eta nun asi zinañan arraunean ?
Peli'k.–Ur-Kirolan asi nitzan emezortzi urtekin.
Nik.–Zembat txapelketa irabazi dituzte Ur-Kirolako arraunlariak ?
Peli'k.–Amasei txapelketa lauko yola' tan, iru kanoetan, lauko outrigerss'etan bost txapelketa, zortziko outrigerss'etan bederatzi, bikoan iru, bat skiff'etan: Ogeta amazazpi guzira.
Nik.–Eta zuk zembat irabazi dituzu ?
Peli'k.–Lenago askoz txapelketa gutxiago ziran. Zazpi irabazitakua naiz.
Nik.–Zembat aldiz jokatu dezute Espaiñia'ren izenean?
Peli'k.–Bederatzi aldiz txapelketa ofizialetan. Iru aldiz "Campeonatos Ibéricos" izenekotan, bein <> izenekotan, lau aldiz Europako txapelketan, eta Olimpiada batean.
Nik.–Noiz izan zinaten olimpikuak?
Peli'k.–1960'ko urtean, Erroman.
Nik.–Zembat arraunlari dituzute?
Peli'k.–Ogetamar gazteen eta. ez ain gazteen artean.
Nik.–Oraingo gazte artean bai al-dago zaletasunik arraunketarako?
Peli'k.–Ba-daude arraunian egiten duten gazteak; orregatik nik uste det izango dala zaletasuna beoien artean.
Nik.–Zure semeak egiten al dute arraunketan ?
Peli'k.–Bi, yola juvenileko txapelketan irabazitakuak dira; beste bat ere, "sub campeón" gelditu zan; txikiena lauko outrigerss absoluto'ko txapelketa irabazitakua da emazai bezela.
Nik.–Zure demborako arraunlariak oraingoak baño obeak altziran?
Peli'k.–Ez, Berdiñak, bañon orain badakizu teknika eta entrenamentu geigo daukate.
Nik.–Ze egunetan eta ze entrenamentu egiten dute zure mutillak?
Peli'k.–Entrenamentua, larunbatak kenduta, egunero daukate. Zazpiretan asten gera eta amarrak aldean bukatu.
Esan zaidazu orain, Peli: zer da gogorrago, "banco fijo" deitzen zaiona (trainera eta trainerilla) edo zuek egiten dezutena "banco móvil" outrigerss eta yola?
Peli'k.–Bietan bear da indarra bana gurean teknika askoz geiago. Ikusi besterik ez dago gu txapelketa baterako urte osoan prestatzen ari gerala eta traineretan amabots egun lenago asten dirala.
N k.–Badakigu Espaniko Federaziuak zortziko "outrigerss nazional" bat ateratzeko asmua daukala eta lagunarte bakoitzetik mutil batzuk Madriden banatu di tula.
Nik.–Ze izen da ori?
Peli'k.–Arraunketako Federaziuak Madriden banatu ditu berrogetamasei (56) arraunlari Españi guztitik; beroien gor putz-saiaketa ikusteko emendikan bederatzi joan ziran.
Lenengo 4.500'ko "cross" bat egin zan gero abiada-saioak gimnasia ere egin zuten eta baita pisuekin uardunketa ere biko outrigerssetan arrauneako teknika ikusi zan. Guriak oso egoki egon ziran, prueba goienak irabazi zituzten; ondoren Sevilla eta Malaga egokien, bestiak askoz gutxiago.
Au dana zortziko nazionala egiteko jendea nola preparatua dagon ikusteko izan da. Emendik aurrera egingo dira beste olako billera geiago.
Nik.–Ondo iduritzen al zaizu zortziko nazional ori egitea?
Peli'k.–Bai. Baña zailtasun asko dauzka.
Zortziko on bat egiteko arraulariak oso a!kar artuak egon bear dute eta ortarako askotan egin bear dute arraunketan alkarrekin; orregatik konzentrazio asko egitea bear litzake eta arraunlariak nola bere lanetik bizi diran ezin dira bildu bear ainbat aldiz alkartuta jokatzeko.
Nik.–Aurten nun da Espaniko txapelketa ?
Peli'k.–Ez dakigu oraindik ziur Tudelan, Bañolan edo Madriden.
Nik.–Ze uste dezu zuk egingo dezutela ?
Peli'k.–Oso ederki preparatuak gaude; nik uste det espezialidade'ren bateko txapelketa ekarriko degula gure txokora.
Nik.–Esterlines Kaleko lagunartean etzaizkizute kabituko ainbeste kopa.
Aurten etzerate joango atzerrira txapelketaren batera?
Peli'k.–Bai. Libournera, Baionara. ta "Juegos Mediterráneos" izenekora. Au Napoles'en jokatzen da. Auek jakiñekoak, eta ba-diteke beste batzuetara ere agertzea.
Nik.–Zuri gertatuko zerbait kontatuko alzeniguke ?
Peli'k.–1958'go urtean zortziko "outrigerss" batean jokatzeko geundela, lemaria etzan agiri. Joan nintzan ostatura billa ta an zegoen lotan, Esnatu det, eta artean erdi lotan jarri zan lemari; justu justu allatu giñan. Baita irabazi ere joko ura eta urte artako guziak.
Nik.–Milla esker Peli zure itz jakingarri auengatik.
"ZERUKO ARGIAK" garaipen asko opa dizkie Ur-Kirolak taldeko laguneri.
Agur.
Saizarbitoria'tar Erramon
5

GaiezKirolaArraunaBesteak
PertsonaiazERDOZIA1
EgileezSAIZARBITORKirola



Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude