Rufino Iraola Bertso paperei buruz
Rufino Iraolak irtenbide bakarra ikusten du:
"Kantari talde batzuk sortu beharko genituzke"
ARGIA. Zer funtzio betetzen dute bertso paperek gaur egun?
RUFINO IRAOLA. Nere ustez, erabili ahala botatzekoak bezala gelditu dira. Txapelketa batzuk antolatzen dira udal, instituzio eta erakundeen eskutik, zerbait egin behar dutelako, Xenpelar saria edo Lizardi saria... Burutzen dira eta irabazlea bi egunetan badakigu nor den, irratia eta egunkarietan azaltzen delako bere izena eta argazkia. Eta gero bere bertsoak zer? Lehiaketek zertarako balio dute? Ez badute herrian edo bertsozaleengan eraginik, erakunde hatek bere burua justifikatzeko antolatzen den iharduera besterik ez da. Agian, neurri batean ondo dago baina horrekin bakartik ez dut uste ezer egiten denik, jendeak ez bait ditu bertso horiek buruz ikasten.
A. Zer egin beharko litzateke bertso paperak bultzatzeko?
R.I. Kantari talde batzuk sortu beharko genituzke. Bertsoak kantatzeko ez da izugarrizko kantaria edo egundoko musikaria izan behar, gusto piska bat izan, gutxienezkoa, besterik ez. Lehendik badaude esperientziak, Antton Valverde eta Xabier Letek kantatu izan dituzte bertso zaharrak. Orduan zergatik ez ditugu taldeak sortzen bertso zaharrak, berriak edo bertso paperak herriz herri kantatzeko? Bestela, ez dut beste inolako irtenbidirik ikusten. Bertsoa ez da liburako, gitarraren laguntzaz edo beste era batera kantatu, entzun eta jaialdiak egin beharko lirateke plazetan. Bestela, egun, ez dut ikusten inolako oihartzunik duenik ez gizartean, ezta kultur mailan ere. Bestalde jaialdiak prestatzeko bertso asko hartu eta onenak aukeratu beharko lirateke. Esanguratsuenak kantatzea izan daiteke bide aproposena.
46
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!