"«El Mundo del siglo XXI» egunkarian informazioa profesionalen esku dago"


1991ko maiatzaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
David Barberorekin "El Mundo" egunkariaren proiektu berriaz
DAVID BARBERO
"«El Mundo del siglo XXI» egunkarian informazioa profesionalen esku dago"
Atzeratuta baina azkenean maiatzaren 14an atera zen "El Mundo Vasco" Euskal Herriko kioskoetara. Oraingoz bere bigarren fasean ari da David Barberok zuzendariak dioskunez Komuinikabideen alorrean esperientzia handiko gizona dugu Barbero: "Informaciones", "Berriak", "Deia", ETB eta orain «E1 Mundo»n. EHUn ere aritu da irakasle gisa.
ARGIA. Euskal Herriko hainbat proiektu desberdinetan ibili ondoren, zerk bultzatu zaitu proiektu honetara?
DAVID BARBERO. ETBn gustora nengoen, baina urte asko neraman besaulki eder batean jarrita eta hori txarra da. Besaulkian pegatuta geratzea arriskutsua da. Bestalde, ezin nuen horrelako aukerarik galdu. Diru gehiago ere irabazten dut baina lana ere askoz handiagoa da. Dena den, aurrerago egoera lasaituko dela uste dut.
A. Hitzegin dezagun egunkariaz, tiradaz, kazetariez, fase desberdinez...
D.B. Egunkariari dagokionean Madrilekoaz asko baliatuko da baina bere sail propio eta desberdinak izango ditu. Politikan sei edo zazpi orrialde guztiz gureak. Eritzietan %50 aldatuko dugu eta: estatu eta nazioartekoetan oso antzera; esatera, editoriala hiruzpalau aldiz aldatuko dugu astean. Gainontzeko sailak egokituak izango dira.
Tiradari dagokionez oraingoz helburuez bakarrik hitz egin dezakegu, baina orain 8.000 ale botatzen baditugu, urrian bigarren fasea amaitu orduko 16.000 saldu nahi ditugu. Eta edizio lokalekin hasten garenean 32.000 aletan kokatu dugu gure helburua. Helburua handiguratsua da, eta beste proiektu batzu ez dira horretara heldu izan, baina guk saioa egingo dugu.
Oraindik asko kolaboratzaile gisa daude, eta ez dakigu zenbat geldituko diren, baina hemen Bilbon 20-25 izango gara, Donostian 12-13 eta berdin Gasteizen. Lan talde gaztea da, gehienak unibertsitatetik ia atera berriak.
A. Proiektu hau hasieran 90eko gabonak baino lehenago atera behar zuen, diru arazoak zirela eta atzeratu dela aipatu izan da.
D.B. Hasieran uste genuen errotatiba beste enpresa baten eskuetan geratuko zela, eta oinarri horrekin guk diru eta denbora gutxiago inbertitu behar genuen. Bertan botako dira inguruko probintzia eta erregioetan aterako diren "El Mundo" desberdinak. Estatu espainiarrean errotatibarik egiten ez denez, Ingalaterratik ekarri behar izan dugu. Honek proiektua atzeratu eta garestitu egin du.
A. Diru bilketarekin ere izan dituzue arazoak...
D.B. Errotatiba barik gure proiektua 600 milioitakoa zen eta errotatibarekin 900era igo zuen. Diru bilketarekin inoiz ez da arazorik izan, "El Mundo"ko Madrileko akzionistak hasieratik izan dira prest hemen sartu beharreko dirua sartzeko, Madrilekoa horren arrakastatsua izan da, ezen hango akzionistak sortzen diren gainontzeko proiektuetan ere buru belarri sartzeko prest dauden.
Madrileko "El Mundo"k kapitalaren %51 du (Unidad Editorial:), eta gehiago ere jar dezake, ez dugu diru arazorik. Baina, guk bertako ahalik eta kapital kopururik handiena bildu nahi dugu, Madrileko kapitalaz bakarrik osaturiko enpresa ez bait zaigu interesatzen. Hemengo kapitala lortzeko arazo gehiago izan ditugu, orain erdi inguruan gaude eta apur-apurka gainontzekoa osatzen ari gara.
A. Madrileko "EI Mundo"k kapitalaren %51 edukitzeak egunkariaren kontrolarekin zerikusi zuzena izango du, ez?
D.B. Ez, ez. Bai Madrilekoan eta baita El Mundo Vascon ere, kapitalaren kopururik garrantzitsuena egunkariko profesionalen eskutan dago: Madrilekoan %30 eta hemengoan %25 inguru. Profesionalek eurek jarri dute dirua, baina horrez gain beste akzionista batzuren dirua ere jaso dute. Gabonetako loteriaren partizipazio askorekin bezala egiten da, ehuneko hainbat loteriarako eta beste portzentaia saldu duenarentzat. Berdintsu akzioekin ere, norbaitek diru kopuru zehatz bat jartzen du eta horretatik ehuneko bat langileen eskura doa.
Proiektu honetan zerbait argi badago, informazioa profesionalen esku dagoela da, eta haien gainean ez dagoela inor informazioa kontrolatzeko. Independienteak izango garela diogunean, independentzia ekonomikoa esan nahi du, inork ez digula aginduko norantz abiatu behar dugun.
A. Oraintsu izan duzuee ztabaida"EI Independiente" egunkarikoekin, ONCEk haren akzio gehienak zituela zenioten, haiek aldiz PPko Aznar zeuen akzionisten artean zegoela... Ez daude oso argi, beraz, akzio eta kontrol kontu horiek.
D.B. "El Independiente"k esaten zuen akzio portzentaia txiki bat Aznarren eskuetan zegoela. Ez, Aznar ez da akzionista. Baina, izan balitz ere berdin litzaidake. Aldrebes, milio batzu sartu izan balitu hobeto, eta Arzallusek ere berdin, eta Jon Idigorasek ere bai... Kontrola guk izanda, nigatik pezetatxo batzu dituen edonork sar dezake dirua. Azken finean dirua irabazteko medio bat da eta gaur egun "El Mundo"ko akzioak oso ondo kotizaten dira.
A. Akzionisten artean EAko ugari omen dago.
D.B. Ez, ez da egia. Esaterako administrazio kontseiluan ez dago EAko inor, edo hobeto esanda ez dago inongo alderdiko jenderik. Badaude EA eta EAJko akzionistak baina oso kopuru txikian. Guk gure irakurleen artean egin ditugun inkesten artean bloke nagusiak EA, HB eta EE dira.
A. Euskal Henrriko prentsa esparrua oso finkoa da, zein leku hartzea espero duzue zuek, edo zeini kenduko dizkiozue irakurleak?
D.B. Euskal Herriko prentsaren egoera ez da normala. Batetik bi egunkari alderdi politikoen esku daudenak –"Deia'' eta "Egin" eta beste biak–"El Diario Vasco" eta "El Correo Español" familia baten esku, Ibarratarren esku alegia. Normalizazio prozesua izan behar da eta bi zentzutan: batetik alderdien eskuetan egongo ez diren egunkariak, eta bestetik gutxi gora behera esparru sozial guztia odezkatuko duten egunkariak.
Guk "El Correo" eta "El Diario"ren irakurlego laiko eta ezkertiarrena hartu nahi dugu. Eta bestetik "Egin" eta "Deia"ko irakurleei interesatuko zaie euren alderdiek erizten dutena jakitea, baina baita beste medio batzuk pentsatzen dutena cre.
A. Baina egunkariei alderdi baten inguruan egon ala ez, guztiei ikusten zaie kutsu jakin bat. Akaso "E1 Mundo Vasco"k ez du horrelakorik izango.
D.B. Madrilekoaren proiektua anaia denez, ez dut uste horrelakorik gertatuko zaionik, txarra litzateke gainera. Baina dena den baditugu oinarri ideologiko batzu, nahiz eta oso orokorrak diren: Demokrazia eta autonomiaren defentsa gizabanakoaren defentsa boterearen aurrean... Madrileko "El Mundo"ren ezaugarri nagusienetahoa gobern zentralarekin duen zentzu kritiko handia da, eta suposatzen dut hemen guk ere EAEko gobernuaren iharduera gertutik jarraituko dugula.
A. Independentzia7 eta gobernuaren jokaeraz hitz eginez, zer erizten diozu euskal egunkariaren inguruan gobernuak duen proiektuaz, eta iragarri duen 900 milioiko defizitaz?
D.B. Uste dut instituzio politikoak ez dutela izan behar inongo komunikabideren jabetzarik. Ez naiz ari prentsaz bakarrik, guztietaz ari naiz. Ekimen pribatuak nekez atera dezake berak bakarrik euskarazko mediorik, defizitarioa baita da. Horregatik uste dut instituzioek lagundu eta subentzionatu egin beharko lituzketela. Kontrolari dagokionean, gutxiengo erizpide abstraktu butzuekin, profesionalen esku delegatu beharko litzatekeela uste dut.
900 milioiko defizit horrek, nahiz eta proiektua ez dudan aztertu, izutu egiten nau eta uste dut larregitxo dela, gureak osorik 900 kostatzen bait du.
A. Edonorekiko independentzia aldarritatzen ari zarete lau haizetara. Politikoki kerri hau nazionalista eta ez nazionalisten artean banatzen da. Ze jarrera hartuko duzue zuek.
D.B. Guk argi eta garbi aldarrikatzen dugu herri honetako biztanleek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea, hots, autodeterminazio eskubidearen alde gaude. Nik ez dakit horrek non kokatzen gaituen, baina horrez gain oso argi dugu Euskal Herriko arazoak modu baketsuan defendatu behar direla. Erratu ahal izango gara erabakietan baina guk hartutakoak izango dira.
A. Eta Madrilekiko izan dezakezuen menpekotasunaz.
D.B. Teorikoki, haiek ez dizkigute erizpideak jartzen gure lanerako. Nazioarteko eta estatuko gauzak napusiki handik etorriko dira baina bertako gauzez idazteko ez zaigu inor etorriko.Orain arte ez zaigu erizpiderik inposatu, baina balego ikusiko genuke onartu ala ez. Eztabaidatzekoa litzateke.
A. Nola jokatuko duzue Nafarroarekin?
D. B. Ez dago garbi. Proiektua Madriletik dator eta han ere oraindik ez dakite Nafarroarako "El Mundo de Navarra" sortuko duten ala ez, nahiz eta seguru asko ez. Guk printzipioz zabaldu egingo: dugu Nafarroan. Baina Madrilekoa ere han izango da, orduan gehien irakurtzen dena mantenduko da. Informazioari dagokionean guk Nafarroako informazioa ere sartu egingo dugu. "EI Mundo de Navarra" sortuko balitz orduan ez, zeren eta bestela konpetenizia egingo genioke. Baina ikusi egin behar zein saltzen den gehiago.
A. Ze tratamendu izango du euskarak "EI Mundo Vasco"n?
D.B. Euskara gutxi sartuko dugu eta batik bat kultur alorreko albisteetan. Eritzian eta kolaborazioetan zentratuko da informazioan baino gehiago. Beti izango dira hiruzpalau artikulu, gehiago ez; idazten dena oso ondo idatzitakoa izango da, kalitatezko idazleekin.

NORTASUN AGIRIA
Zoriontsua da komunikabideen munduan, eta orain arte sekulako zortea izan duela aitortzen du irrifartsu
Antzerki munduarekin, ordea, ez dago horren gustora: «Idatzi dudana eskenategian ikustea gustatuko litzaidake»
"El enamorado" lanarekin Eusko Jaurlaritzaren antzerki sariaren irabazlea eta Madrileko Calderon de la Barca saria «Esto no es la vida de la madre de Mario»rekin
«Berriak» aldizkaria, «Deia» eta ETBren sorreretan aritutakoa
Bere ilusio handienetakoa: «Euskal Herri askea baina independentzia berba ekidituz»

Xabier Letona
35-38


GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEl Mundo
PertsonaiazBARBERO1
EgileezLETONA1Komunikabid

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude