‘Biolentziak dirauen artean Estatutua ez da erreformatuko’


1990ko apirilaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Julen Guimonekin elkarrizketan.

Julen Guimón, Partido Popularko exekutibako kide
'Biolentziak dirauen artean Estatutua ez da erreformatuko'
Julen Guímón orain dela 58 urte Bilbon jaio zen Partidu Popularreko politikeria dugu. Zuzenbidean doktore eta Deustun eta UPV.EHUko Filologia fakultatean irakasle izanik, parlamentu askotako kide izan den ba. kerrenetekoa dugu, Biltzar Nagusietan, Gasteizko Parlamentuan, Espai. niako Koogresuan, Europako Parlamentuan eta Europako Kontseiluko Diputatuen Parlamentuan esku hartu bait du.
ARGIA.–Orain gabi amaitu da proiektatzeko eratu den kongresua izan PPko kongresua Sevillan. Zer gertatu da eta zein ziren helburuak?
Julen Guimón.–Partiduaren imajina proiektatzeko eratu den kongresua izan da. Ni mahaian izan nintzen, baina ez zen barne eztabaidarako kongresua izan, birbaieztapenekoa baizik.
A.–Baina amaitu eta berehala Aznar Euskadiz mintzo zen, badirudi PPk fijazioren bat duela autonomiekin. Ba dirudi PPk Madrilera periferiatik, autonomietatik iritsi nahi duela...
J.C.–Bai. Pentsatu beLar da Aznarren aitona bilbotarra zela, euskalduna, eta «Euskadi» aldizkariko zuzendaria izan zen, zeinetan Imanol ezizenaz sinatzen bait zuen. Ezin daiteke esan Aznar euskalduna denik, baina bai nolabaiteko sentsibilitate baten jabe dela. Bestalde, Castilla-Leongo komunitatearen lehendakaria izanik, trasferentzien aldeko jarreragatik nabaritu zen, bai partidoan eta baita komunitate autonomoan.
A.–Beraz egia da autonomietatik Madrilera salto egiteko estrategia bat dagoela...?
J.G.–Beno asalto hotretarako estrategia baino gehiago, Estatua autonomietatik eraikitzeko asmoa dago. Partidu estatalista guztietan zentralismorako inertzia handia dago, konfidantza eza. Baina politika hau ez da berria erabat, aurretik ere autonomiei soegiteko joera indartzen joan da. Gainera zati txiki bat baino ez dugu egin, asko geratzen da egiteko.
A.–Hego Euskadiko gaiei eutsiz, Ertzantzaren etorkizuneko konpetentzien esklusibotasunaren akordioa, PPk eta HBk ezik beste denek sinatu dute...
J.G.–Baina EAk ere erreserba bat utzi du, Ertzantzaren mando edo buruzagiei buruz. HB ez da joan eta beraz ezetza erabatekoa izan da. Guk aldiz, puntu pare bat ezik, beste dena sinatu dugu. Interpretazio bat egin dugu, nire ustez egokiena, literala. Guretzat, Estatuko Seguritate Indarrek ez dute une batez ere Komunitatearen gainetik eta komunitatearen kanpoko diren konpetentziarik galtzen. Eta argi dago terrorismoa komunitatearen kanpoko eta gainetik dagoen arazoa dela. Bestela erabat ados gaude Ertzantzaren konpetentzien kontuetan. Ertzantza polizia osoa dela, integroa dela deritzogu eta arazo guztietan izan behar ditu konpetentziak. Baina gertatzen dena, konpetentzia hauek biei dagozkiela da. Hemen erabili beharreko hitza koordinazioa da. Norbaitek esan du koordinazio hau Espainiako eta Frantziako polizien artekoa bezalakoa litzatekeela, baina ez noski, guretzat hori broma bat da.
A.–Baina orduan ez al da konpetentzien gainezartze bat gertatzen, bi polizi arazo beretarako?
J.G.–Bai, hala da, eta ez dago arazorik, are gehiago, hori da etorkizuneko joera, laster Interpol ere hemen izanen dugu. Hori Estatu Federal guztietan gertatzen da eta Estatuan bertan Guardia Civila eta Polizia daude, eta arazoak sorizen badira koordinazioa ona ez delako da.
A.–Beraz zein da Ertzantzaren konpetentziaz Estatutuak dioen puntuaren gain PPk egiten duen irakurketa?
J.G.–Egin daitekeen bakarra. Irakurketa politiko ezberdinak egin daitezke, baina Estatutoak Ertzantzaren konpeteniziak zeintzu diren azaltzean, (...)competencias como(...)formula erabiltzen du eta konpetentziak denak balira, (...)competencias, a saber(...) esango luke. Euskaraz erabilitako formula ere berdina da. Ikerteta filologikoa egina dago eta euskaraz agertzen den moduan ere, konpetentziak denak ez direla onartzen da. Gainera ongi asko arautua eta legeztatua dago komunitatearen gainetik diren kongetentzien izaera. Eta terrorismoa ez bada mota honetakoa, etor dadila Jaungoikoa! Atentatua Madrilen, ezkutatuak Frantzian, dirua Suizan eta armak Belgikan erosiz, zuloak Nafarroan...
A.–Baina orduan gezurra edo inter pretazio txarrak kaleratu dira...
J.G.–Ez, gertatzen dena da, sektore nazionalistak que se vayan oihura batu direla. Hala ere geratuko dira aktibitate batzuk Estatuko Seguritate Indarren esku; aireportuak, NANeko bulegoak, aduanak...
A.–Koordinazio horren baitan, PPk ikusten al du koartelak ixten joan daitezkeenik?
1 J.G.–Bai noski. Bereak bakarrik diren funtzioak betetzeko ez dago egun dituen koartel guztien beharrik. Ni aspaldidanik ari naiz hainbeste koartel behar ez direla esanez, baina gainera Estatutua baino lehenagoko kontuak dira hauek. Koartelak oso txikiak badira seguritate aldetik erren geratzen dira. Poliziaren ikuspegi castellanoa da, Castillan herriak bata bestearengandik oso urrun direlako. Beraz, batipat Polizia Nazionalaren despliegea kostaldeko guneetan, gune estrategikoetan, eta koartel handietan egin beharko litzateke.
A.–Orduan PNVk Estatutuaren irakurketa pertsonala egin duela esan daiteke?
J.G.–Bai, Estatutua erreformatu du. Egin duen Estatutuaren irakurketak, beronen erreforma bat suposatzen du. Zuzenbide Estatuaren apurketa bat da. Beraiek esan dute, irakurketa juridikoa alde batera utzi behar dela, eta testu juridiko bat, irakurketa juridiko batez irakur daiteke soilik.
A.–Baina PPk ba al du buruan Estatutoaren erreformarik egitea?
J.G.–Gai honetaz ez dugu oraingoz ezer, baina zerbait aldatu behar bada, eztabaidatuko dugu. Baina etorkizunak, Europako Polizi Espazioa sortzen doala erakusten digu, subirotasuna besteetin konpartitu beharra datorkigu begibistara. Espainiak bere subirotasuna konpartituko du. Bestelakoak, euskaldunon burugabeziaren emaitzak dira. Nik ez dut bailara bakoitzean polizia bat egon dadin nahi, bakarra izatea nahi dut baina ez espainola, Europakoa baizik.
A.–Orain gutxi ETAkoa omen den komando bat atxilotu du Ertzantzak. Zer deritzozu?
J.G.–Oso ondo, oso ondo, ari gara martxan eta funtzionatzen. Gu 1986tik ari gara esaten Ertzantzak borroka guztietan parte hartu behar duela. Orain, ekintza hau une honetan ematea misterio bat dela egia da. Gasteizko Gobernuaren Barne saila bera misterio bat da, oso hertsia. Baina egun hartan denon ahotan zegoen, egun inportantea zela; frantsesek frantsesak atxilotu, euskaldunek euskaldunak eta Sevillan espainolek Henri Parot atxilotu zutelako.
A.–Beste alde batetik Ardantza eta Arzalluz (Gasteizko Gobernuan herrialde bakoitzak duen ordezkari kopuruaren sistema aldatzeaz mintzatu dira, 25eko kopurua aldatzearen alde. PP aurka atera da eta zeu aldiz konforme.
J.G.–Ni sistima hori aldatzearen alde egon naiz betidanik eta bere garaian bere aurka bozkatu nuen, baina nire partidua sistimaren alde dago eta azkenean onartu egin behar izan dut, ahoa itxi. Gertatzen dena, paktu antzeko bat dagoela da, biolentziak jarraitzen duen bitartean Estatutua alda ez dadin. Argi dago Eusko Parlamentuan ez dela herrialdeka bozkatzen, partidu politikoka baizik.
A.–Baina zergatik halako aldaketa?
J.G.–PNVren kasuan nik uste aldaketak hauteskundeei erantzuten diela erabat, baina benetako jarrera bat baino abisu bat izan da.
A.–Julen Guimónek hitzegiten duen bakoitzean, bereizi behar da Julenek edo PPk hitzegiten duen...
J. C.–Bai, baina orain ni ez naiz lehendakari, eta bakoitzak unean duen paperari eutsi behar dio. Egia da tentsioak izan direla, ezberdintasunak, baina gauzak onera bueltatzen dira borondate ona jarriz gero. Nik oraindik sistima hori diskriminatzailea dela uste dut, baina nik partidua utz dezadan arrazoirik ez dago behintzat. Inoiz ez da inor erabat konbentzitzen, baina elkarrekin bizi behar gara.
A.–Hauteskundeen gaiari lotuz, aurreraketarik izango al da?
J.G.–Badirudi ezetz, nik beti pentsatu izan dut aurreratuko zirela baina azkenean ezetz dirudi. Hauteskunde legea amaitzen ari gara eta normalena, lana amaitu arte ez aurreratzea litzateke.
A.–Zein izango da zuen kanpaina?
J.G.–Beno, ezer gutxi egin dugu baina esan dezakedana, Barkero eta nik azken urteotan bultzatu dugun erabateko irekiera politikaren ildo beretik joango dela da. Legaltasunaren baitan murgilduko gara beti, eta errealitatea onartu. Arazo batetaz zerbait esan behar baldin badugu, Estatutuak dioena onartu eta defendatuko dugu, bestelakorik gabe. Euskal Herriaren bakea lortzea eta transferentzia guztien lorpena izango da ardatza.
A.–Lehen esan duzu paktu antzeko bat dagoela, biolentzia den bitartean, Estatutua erreforma ez dadin...
J.G.–Beno. nik hala ulertzen dut. Besteek uka dezakete eta ez lutete gezurrik esango, baina nik uste horretarako ulerpen bat bai badagoela , Parlamentura doazen partiduen artean. Baina hori ez dago sinaturik, paktua baino gehiago! sentimendu bat da.
A.–Norengana hurbil daiteke PP hauteskundeetan, "Unidad Alavesa", hor dago, PNV ere erakargarria da...
J.G.- "Unidad Alavesa"rekin dugun harreman bakarra, pertsonalki ezagutzen garela da, baina politikoki gure helburuen aurka doaz. PPren helburua, gure komunitate autonomoaren sendoketa da, komunitatea egun onartzen den bezala. Komunitatearen zatitzea etsai handia dugu. UAren alabesismoa apurtu nahi dugu. Ez dakit zenbaiterainoko mina egin diezaguketen, baina faborea betintzat, bat ere ez. Nik gehien ekiditu nahi dudana, UAk ikusiarazi duen bezala, Araba komunitatetik at geratzearen posibilitatea da.
Bestalde, PNVri dagokionez, zenbaki aldetik nahiko gerta ezina da. PNV-PP arteko gehiengo nagusia lortzeko aukera oso da urria. Dena den, garbi azaldu behar da hauteskunde ondorengo paktuez ari garela, aurretikakoak pentsaezinezkoak dira erabat. Gero, esan behar PNVk betidanik egin dituela PSOErekin paktuak, 1936.ez geroztik. Baina gainera orain PSOE Gobernuan da eta PNVk nahiagoko du beraiekin bat izatea. Une hau oso ona da PNVrentzat, PSOEk ez bait dauka erabateko gehiengorik Madrilen eta laguntzak eskuratzera beharturik dago PSOE.
A.–Beraz, kontrapartidak lortzeko une egokia dela esan nahi duzu?
J.G.–Projektu baterakoiak, gauzak lortzeko unea.
A.–Zer aldatu beharko litzateke PNVn PPrekin paktatzera iristeko?
J.G.–Nahikoa pentsaezina dela esan eta gero, Gobernu programa arazoa litzatekeela uste dut. Konforme jertzea erlatiboki erraza litzateke. PSOEk aurkitu dituen arazo berak topatuko genituzke, baina ziurrenik askotan askoz ahulagoak. Eskola Publikoaren kasuan adibidez, ziur gurekin errazago moldatuko liratekeela.
A.–PP Ajoria Eneako paktuko kide da. Nola dago itun honen osasuna?
J.G.–Beno itun honek bi euskarri dituela ikusi behar da. Lehenik bortxakeriaren aurkako hizkuntza eta hori ez da aitatuko. Beste euskarria legaltasunaren erabateko onarketa da. Eta honek astindutxo bat jasan du , Autoderminazioaren eztabaidarekin. Ez da puskatu hala ere, baina euskarri hauetariko baten errespeto eza izan da ez. tabaida hau, eta oso kezkagarria izan da niretzat. EA eta PNVri berdin litzaieke bihar independiente izan gaitezkeela dioen Estatutu bat, ez EEri, baina beste bizi bai. Baina benetako tentsiorik ez zen izan, eta guri esker.
Gure partiduak Madrilen, Euskadin genuen ikuspegi ezberdina zeukan. Madrilen, eztabaida bera ez legezkoa zela eta Konstituzioa alta ezina dela pentsatzen da. Baina guk ez genuen jarrera hori defendatu Gasteizen eta horri esker ez zen ituna puskatu. Guk eztabaida ematea nahi genuen, aurka egiteko, eta Konstituzioa alda daitekeela diogu, guk orain albatu nahi ez dugun arren. Estatutuak dioen bezala, legezko bideetatik edozein postura eta pentsaera politiko defenda daiteke, eta guk horren alde ekin genuen. Ideiak zilegizkoak dira, bakez defendatzen badira. Korrekto edo ez korrekto, irakurketak, jarrerak dira. Tentsioa partidu estatalistetan, beraien Madrileko erakundeetan sortu zen. Baina garbi izan behar da eztabaida azken finean, ea espainolak garen ala ez izan zela. Gero norbaitzuk eztabaida doktrinala zela esan badute, ez naiz pottottina horietan sartuko. Nik badakit beraien botuemaleen aurrean aurpegia garbitu behar dutela, baina bestela argi dago eztabaida beste maila batekoa zela.
B. ARTOLA

"PNVk Zuzenbide Estatua apurtu du".
Estatuko Seguritate Indarrak gutxituko direla dio Guimonek.
PSOEk aurkitu dituenak baino oztopo gutxiago omen lituzke PPk PNVrekin.
Estatuko Seguritate Indarrak Ertzantzarekin koordinatzea defendatzen du.
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPP
PertsonaiazGUIMON1
EgileezARTOLA3Politika

Azkenak
Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Eguneraketa berriak daude