"PSErekin lotzeak onurak ekar ditzake baina garantiarik egon behar du"


1990ko martxoaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joxe Ramon Belokirekin elkarrizketan.
Joxe Ramon Beloki, 'Deia'ko komentarista politikoa
"PSErekin lotzeak onurak ekar ditzake baina garantiarik egon behar du"
Joxe Ramon Beloki alderdi jeltzaleak agintzen zion politikagintzatik kazetaritzara pasa zen, 'Deia' egunkerira hain zuzen; egunkeri honetako politika orrialdeeteko ardura eta bertako politikari buruzko eritzi artikulu gehienak bereak izan ohi dira. Elkar hizketa honen muina laister Hegoaldeko Komunitate autonomoan izango diren hauteskundeak eta PNV PSOE ezkontza izan da.
ARGIA.–Herri Batasuna udaletxeetara joateaz gain, beste instituzioetara agerizeak HB bera behartua dagoela edota jarritako baldintza batzu betetzen ari dela uste al duzu?
Joxe Ramon Beloki.–Dudarik ez dago zerbait nahi duela, baina alderdi guztiek beti zerbait nahi dute. Hau da, Nafarroan sartu beharra dagoela har dezake helburutzat, eta helburu hau Instituzio guztietara joaten den batek ere izan dezake. Gero, helburu bera izanik, batek bide bat edo beste bat aukeratzerakoan batek hanka sartu eta besteak asma dezake.
Herri Batasunaren kasuan, ez du hartu nire eritziz, ez bakarrik hartu behar zen bidea, baizik eta hartu duen bideak ez dio bere helburuetara ere iristen uzten. Argiago esanik, HBk gizarte honetako toki guztietan egon nahi du, baina ez egotekoaren bidea aukeratu duenez, bide hau ordezkatzen egon behar du une oro. Eta hau da bere problema handia. Zergatik hartu zuen bide hori eta abar beste istorio bat da. Alde honetatik, nik uste dut HBn 'ekibokazio' hau sufritzen duen jendea dagoela eta 'ekibokazioa' diot irteera tsarra ikusten zaiolako.
A.–Irteera txarrak zer esan nahi du?
J.R.B.–Zaila, oso zaila. Bota daiteke biharko edo etzirako baina paperean marraztutako irteera paperean idatzitakoa da soilik.
A.–EE, PNV eta EA Madrilgo nahiz Gasteizko parlamentuetara doazenean gertakari normaltzat hartzen da; HB duanean, ordea, bestelako irakurketa egiten da. Zure eritziz, jokaera hau HBren aipatutako irteerarantz urrats bat da edota esan bezala, duen arazo baten konpondu nahi izatea?
J.R.B.–Arazo bat dauka eta arazo horri irteerak bilatzeko prozesuan urrats batzu direla uste dut.
A.Alderdiaren arazoa konpontzeko besterik ez?
J.R.B.–Alor guztietan sartu nahia, egitura politiko bat egituratu nahia, egitura hau dinamizatu nahia, bere burua isolaturik ikusi nahi ez izatea... Hau bere problema da. Beste kontua da Herri Batasuna Legebiltzarrera joaten denean, orduan beste gauza batzu ere gertatzen dira, Legebiltzarrak bere osotasuna hartzen duela kasu, baina HBren presentzia egonkorra balitz orduan beste mugimendu politiko batzu abiatuko lirateke. Hau gertatzen ez denez ez dago Legebilizarra oraindik osatua.
A.–Eta negoziaketa prozesu bateranzko bidean erraz al dezake HBren instituzioetara joateko iniziatiba posible batek?
J.R.B.–Nik ez dakit honelako baldinizarik baldin badago nork jarri duen. Hori bai, ni ziur naiz Herri Batasuna Legebiltzarrera etorriko balitz ETAren arazoa lehenago konponduko litzatekeela. Ez dakit baldintzapen prozesua den ala ez, baina HB eta ETA bereziko balira arazoa lehenago konponduko litzateke.
A.–Euskal Herrian politika egiten dutenen artean bada pertsonaren mitoa, hau da, alderdien gainetik hariak mugitzen dituzten pertsonak. Ongi da kusazu hori?
J.R.B.–Alderdiak erakunde batzu dira, beraz arauak dituzte eta hauek bete behar izaten dira, eta arau hauek bete ahala erabaki asko harizen dira alderdietan. Hala ere, honek ez du esan nahi pertsona batzuk liderazgorik ez dutenik, baina hau ez da alderdien arazoa, hau gizartean eta leku guztietan gertatzen da.
Dena den, alderdi guztietan ez dakit, baina batzuetan bederen erakunderik gabeko liderrak hutsaren hurrengoak direla ikasi da.
A.–Hau PNVri Arzalluzekin gertatu zaio?
J.R.B.–PNVk ikasgai hau oso ongi ikasi duela uste dut eta segurienik beste batzuk ere bai. Zirkunstantzi batzuk zure alderdia ahul dezakete eta orduan liderrak gehiegizko papera joka dezake edo getiegizko papera joka eraztera eraman dezakete. Azkenean bere eritzia da erabakikorra. Nire eritzia da herri batek zenbat eta erakundeetan sinesmen handiagoa izan, orduan eta sendoagoa izango dela.
A.–Beste gai bati helduz, zergatik uste duzu Ajuria Eneako paktoa sortzen dela Gasteizko parlamentua hortxe dagoenean?
J.R.B.– Ajuria Eneako paktoa Parlamentuak egiten du bere ondoren. Bistakoa da araudi parlamentarioak ez direla beti egokienak gauza guztiak egiteko, hau da, bere joka-legeak ditu etab. Ajuria Enean bildu ordez Legebiltzarreko areto batean biltzea pentsa zitekeen baina azkenean ez zen pleno batean aterako hori. Erabaki batzu hartzerakoan errealismoz jokatu beharra dago eta gauza batzu erabakitzen dira txoko batean bilduz eta beste batzu Parlamentuan. Hala ere, bion artean erabateko kontraposizorik ez dago, Ajuria Eneako paktoa Legebiltzarraren paktoa bait da.
Zergatik? Une kointural egokia zegoela uste dut: batetik, Lehendakariak politika orokorreko eztabaidan esan zuen arazo horretan lideriza hartzeko prest zegoela; Parlamentuan esaten da hori, bestetik honek onartzen du eta gero Ajuria Enean gauzatzen da. Ajuria Eneako paktoa deitzen da baina Gasteizko Parlamentukoa dei geniezaioke.
A.–Beraz, Parlamentuaren ordezkarien oneritziz ere har daitezke Parlamentutik at hainbat erabaki.
J.R.B.–Bai, baina azkenean Parlamentuan ere hartu beharko dira. Formalki bi alderdi edozein kale kantoian adostasun batera irits daitezke baina gero Parlamentuan gauzatuko da benetan.
A.–Azken aldian, badirudi, HB eta ETAren kontrako estrategia dela gainerako euskal alderdiak lotzen dituena. Eritzi berekoa al zara?
J.R.B.–Horrek ere lotzen dituela esan behar da. Bistan da HBk ez zuela Autonomi Estatutoa negoziatu, aitzitik, kontra jarri zen, kontrako diskurtsoa egin du. Bistakoa da beraz, erasotua bazara erasotzailearen kontra jotzea; HB kontra jarri zen eta horren kontra jotzen dute EE. PNV eta EAk. Hala ere, honezaz gain, autodeterminazio eskubidearen inguruko kontu honek elkartu ditu, Senaturako programan ere nahikoa bat egon zirela uste dut eta gobernu programa batek bil ditzake.
A.–Komunitate autonomoko hauteskundeak-gainean ditugunean eta aldaketa handirik gertatzeko ezer gauzatu ez denean zerk puska dezake EE, EA eta PNVren artean osatutako gobernu bat?
J.R.B.–Hau aukera bat da, lojika handiagoa luke 'zerk puska dezake PNV eta PSOEren arteko gobernua?'galderak. Zein zio egon daiteke hiruok elkartzeko garbi dagoela uste dut. Zerk egin ez dezake hori posible? Honetarako ere ziorik bada, zeren Historia atzean utzi behar da baina ahaztu ez.
A.–Galderari buelta emanez, zerk lotu dezake PNV PSOErekin berriro ere goberna dezan?
J.R.B.–Oso desberdina litzateke PNV haziko balitz, hots, lehentasuna nabarmen hartuko balu PSOErekin zein baldintzatan lotuko litzatekeen ikustea. Ez dago hipotesi baten kontua, hipotesi desberdinak egin behar direla baizik. Alde onak: transferentzietan hainbat gauza aurreratu da, eta bide honetatik etorri behar duenak lortzeko aukera badago, bada lot dadila. Hala ere, alde on eta txarren arteko ekuazioa oraindik egin gabe dagoela eta emaitza zein izango ote zen inork ez dakiela uste dut. Era berean, abertzaleen arteko gobernua osatua behar den eztabaida hortik dabil, honen alde on eta txarrak neurtu nahian.
Alternatibak hortxe daude, gaur egun gainera orain arte PNVk PSOErekin eramandako politita berdin-berdin beste lau urtez luzatzeari jende askok beldur handia dio. Hauteskundeen ondorengo emaitzak hartu eta eragiketa asko egingo da, zein norekin lotu eta zer konpon daitekeen aztertuko da. Mapa politikoaren bilakaera ez dago bukatua eta mugitzen ari denaren inpresioa daukat.
A.–Badirudi PSE.PSOEk Madrilekiko zubiarena egiten duela. PNVk EA eta EEren aukera egingo balu, ez al li tzateke MadrilHego Euskal Herria enfrentamendua handituko?
J.R.B.–Ez PNV, EA eta EErengatik. Gobernu batean zein bestean PNVk paper berari eutsiko lioke. Eta hemen galdera bat dago: PSOEk zein jarrera hartuko luke? PSOEk txantaia antzekoak egiteko modua daukala, autodeterminazioaren inguruan egin duena hain zuzen ere. Zaila da ulertzea Madrilgo gobernu bat tranferentzia edo Autonomi Estatutoaren garapen bide honetan horri lotua egotea. Horretaraino iristeko gai al dira?
Badirudi, PSE-PSOE Madrilekiko zubia dela eta Madrilekiko distantzia gorde nahi duela baina zein izan daiteke bere zubigintza zubiaren alde batera ipintzen bada?
A.– Hauteskunde bezperan esaten da guzti hori.
J.R.B.–Hori da inpresioa. Hori bakarrik baldin bada, hurrengoan PSEri esan beharko zaio berarekin hitz egingo dela baina sinadura beste batek bota beharko duela. PSErekin ezkontzeak abantailak ekar ditzake baina garantiarik egon behar du.
Hurrengo gobernua PNVk nabiz PSOEk eratu, elkarren berri lehen bainó askoz gehiago jakinez sinatuko dela uste dut.
A.– PNVk PSOEk eragindako ji poiengandik ikasi al du?
J.R.B.–Bai, asko gainera.
A.–Egun aidean dagoen beste gala ETA eta Madrilgo gobernuaren arteko negoziaketa da. Badirudi, bion artean ezin dela negoziaketarik burutu, baina elkar hizketa politikoak izan zirela altortu du PSOEk. Zuk PSOEk negoziaketa prozesuari ez diola helduko uste duzu?
J.R.B.–Oso zaila da abenturatzea, baina denborak aurrera jo ahala baldintzapen objetibo gutxiago, txarragoak bukaera on baterako daudela uste dut. Zein da bukaera ona?.Bukaera elkarrizketatua, politikoa edota deitu nahi bezala, hori semantika arazoa da. Baina zenbat eta gehiago atzeratu orduan eta irteera txarragoa.|
A.–Zuk lehen esan duzu PSErekin negoziatzerakoan garantiak behar direla. ETAk Alferrekoa puskatu zenean gauza beretsua esaten zuen PSOEz, hau da, zerbait sinatu ondoren Madrila bueltatzerakoan PSOEk ezezkoa jaso eta akordio puskatu egin zuela zioen. Hor al dakusazu funtsezkoen arazoa?
J.R.B.–Nik PSErekin gauza batzu negozia ditzaket, beste batzu Madrilgo gobernuarekin. ETAk, eta nire eritziz hortxe sartzen du hanka, Madrilekin negoziatu nahi du, denok kanpoan utziaz. Euskararena hemen negoziatu behar dela ziur naiz, eta Nafarroarena ere bai, etab. etab.
A.–Beraz, guztia negozia daiteke hemen?
J.R.B.–Negoziatu bai; honek ez du esan nahi hemen negoziatuta bakarrik gauzak bukatzen direnik. Nik ez dut sinesten batek pentsa dezakeenik Madrilen Bilbon baino hobeto konponduko dituenik gauzak.
XABIER LEKUONA.

Jose Ramon Beloki, Deia egunkariko komentarista politikoa.
"Orain arte PNVk PSOErekin eramandako politika berdin berdin beste lau urtez luzatzeari jende askok beldur handia dio".
"Hurrengoan PSEri esan beharko zaio berarekin hitz egingo dela baina sinadura beste batek bota beharko duela".
8-10


GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakDeia
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazBELOKI4
EgileezLEKUONA6Politika

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude