«Katu Kalen, gogo biziz saioa aurrera ateratzeko»


1990ko otsailaren 11n
Edurne Ormazabalekin elkarrizketan.
Edurne Ormazabal:
«Katu Kalen, gogo biziz saioa aurrera ateratzeko»
Edurne Ormazabal, Katu Kale saio musikalaren aurkezlea dugu, beste hainbat profesional gisa, programa egoki bat ateratzen ahaleginduz. Edurne Tolosan jaioa da, psikologia ikasketak Donostian eginak ditu eta irrati munduan ere ibilitakoa da.
ARGIA.–Katu Kale bezalako programa on bat egiteko, ze erizpide erabiltzen dituzue, musika eta klipen aukeraketan?
Edurne Ormazabal.–Kalitatea da bilatzen dugun lehen gauza, nahiz eta hori oso erlatiboa izan. Gure gustoak ere badu zer ikusia aukeraketa horretan eta hortik, guk erakusten ditugun gauza asko, behar bada ez dira arrakastatsuak.
A.–Azken aldiko ClESeko datuen arabera, ETBn, programa kultural sailean, Fahrenheit da ikusle kopuru handiena duena. Non geratzen da Katu Kale, zer esango zenuke?
E.O.–Nik ez dut gehiegi sinisten datu horietan, ez dut ulertzen zergaitik hilabete batetan Katu Kale asko ikusi daitekeen eta hurrengo hilabetean berriz gutxiago. Izan daiteke konpetentziagatik, beste kanale batetan Hitchcock edukitzeak asko suposatzen bait du. Eta beno, Fabrenheit asko ikusten bada, deputamadre irutitzen zait niri, sentitzen dudana da Katu Kale gehiago ez ikustea.
A.–Programaren emititze ordua zure ustez egokiena da? Badirudi, larunbatetako errepikapena, asteartekoa baino jende gehiagok ikusten duela; desegokitze bat ahal dago? Horrelako saio atsegin bat ez al zen gehiago zaindu behar?
E.O.–Jende gehiagok ikusten du bai, niretzat ez da inolaz ordu egokia. Gauez, 10,30etan mandoa kontrolatzen duena aita edo ama da eta hauek ez dute Katu Kale ikusten, gazteentzat zuzenduta bait dago. Baina T.B.ren ustez ordu onena da. Dena den aztertzen ari gara, gure ustez ordu desegokia bait da.
A.–Zure ustez zer falta da programa musikal oso bat egiteko ETBn?
E.O.–Ba medio asko, nik uste medio falta handia dagoela, edo karentzi dexentea behintzat. Noski gu oso brillanteak izango bagina eta ni kriston aurkezlea izango banintz dena askoz hobeto aterako zen, baina beno, ahal duguna egiten saiatzen gara gogoz eta burubelarri lan egiten.
J.M.EGANA
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazORMAZABAL5
EgileezEGAÑA5Komunikabid

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude