Artemio Zarco abokatua: Presoak behartu nahi dituzte neurri politikoekin ARGIA.ðKodigo penalaren erreforma bat eman daitekela aipatzen da. Beharrezkoa deritzozu? Artemio Zarco.ðAldaketak etengabeak dira eta arrazoia sinplea da. Estatuko gartzelak gheto bat dira, infernu bat. Gizarteak presoak han ezkutatzen ditu, beraietaz libratzeko. Gizakiaren duintasunaren aurka doa gartzeletako egoera, izugarria da. Hara joan beharra dago hortaz ohartzeko eta garbi dago Boterea beraietaz libratu nahian dabilela. A.ðPreso politikoen kasuan konkretuki, zergaitik oztopatzen dira preso eta abokatuen arteko erlazioak? A.Z.ðAbokatu eta presoen arteko erlazioa oztopatu nahi da. Irregulartasun ugari ematen dira zentzu honetan eta gutxiengo duintasunaren aurkako oztopo asko ezartzen dira. Denok dakigu kontu asko tartekatzen direla arazo honetan, ETAko presoekin. sozialekin... A.ðZure ustez konkretuki, zergatik ari dira ezartzen sakabanaketa politika hau? A.ZðPreso politikoak eragin, behartu nahi dituzte eta beraz, helburu politikoa dute neurri hauek. Lortu nahi duten azken helburua erreinsertzioa da dudarik gabe. A.ðZuretzat, orduan kodigo penalaren aldaketa beharrezkoa al da? A.ZðGoitik behera. Egungoak ez du balio jendearentzat eta benetan gauzak konponduko lituzken bat beharko genuke. B. ARTOLA 12,13
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.