JOE EIGUREN, EE.BB.etan EUSKARAREN ARTZAIN


1989ko urriaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joe Eiguren euskararen artzainari elkarrizketa

Ameriketara joan nintzen xentimorik gabe (3)
JOE EIGUREN, EE.BB.etan EUSKARAREN ARTZAIN
Artzain, soldadu aliatuekin, interpretari, alkate, lan arduradun, euskarazko irakasle, idazle, autobiografo...
zer gehiago eska dakioke euskaldunen kontzientzia eta nortasunaren defentsa etengabeki ihardun duen 'amerikar' bati?
Joek makina bat klase emanak zituen Boisen, Hego Euskal Herrian hizkuntzaren aldeko lanak hasi zirenerako. Sabelean izandako ebakuntza batetik irten berria zela errezibitu ginduen Boiseko bere etxean.
ARGIA.–Zu ere, asko bezalaxe, artzantzan aritzea etorri zinen. Nola liteke, Lekeitiotik etorri bazinen?
JOE EIGUREN.–Argitu nahi nuke, hasi baino lehenago, ni EEBBetako Oregon estatuko jordan Valley izeneko hirian jaio nintzela. Mende honetako hamabosgarren urtean jaio nintzen eta urtebete nuela, 16an alegia, eraman ninduten nire gurasoek, amaren osasun kaxkarra zela eta, euren sorterria zen Lekeitio ingurura.
A.- Horren araber, hiritar amerikarra zinen Lekeition bizi zinelarik. Zer dela eta itzulera hori?
J.E.– Lekeition hazi eta bertako giro abertzalean murgildu nintzen txikitatik; izan ere lagun guztiak abertzale bait nituen. Primo de Riveraren etorrerarekin batera egoera beiztu egin zenez urte pare baterako itzuli nintzen 34an EEBBetara. Bateko egoera larria eta besteko amerikar hiritartasuna galdu nahi ez, eta honuntzakoa egin nuen. Ondoren altxamendua etorri eta aurreikusita zegoena betirako bihurtu zen.
A.–Euskal Herriko egoera horren ondo ezagutu, eta nolabait esateko, bizitua, ez al zenuen frankotarren aurka gerlara etortzeko tentaldirik izan?
J.E.–Tentaldi eta grinarik bai, dirurik ez ordea. Pena handiz geratu behar izan nuen hemen, gaztaroan konpartitutako lagunak, hizkuntza eta aberriaren defentsan parte hartu barik. Espaniar gerla zibilean ez baina Munduko Bigarrengoan, berriz, izan nintzen Europan amerikar armadarekin.
A.–Derrigorrez ala zuk zerrorek nahi zenuelarik?
J.E.–Sei urte neramatzan artzai, ez nuen bat bera ere gehiago segitu nahi; hortaz, boluntario aurkeztu nintzen itsasoan iharduteko; Lekeition hazia nintzenez, lehorrean baino hobeto konponduko nintzelakoan. Baino hemengo 'Navy' delakoa nahiko elitista izanik, nire ingeles kaxkarraren aitzakiaz baliatuz lehorrean ari izaten zen 'Army'ra bidali ninduten. Aliatuak Normandian lehorreratu eta hamairu egunetara iritsi ginen gu leku berera. Morteroak ziren nire lana eta Rhin ibaitik sei kilometrotara zauritu ondoren, ospitale batetik bestera eraman ninduten, azkenean Bostonekora ekarri ninduten arte. Lau urte egin nituen, bataz beste, amerikar armadan. Zauriaren eraginez ehuneko berrogeia galdu nuen eskumako birikan. Ia urte oso bat egin nuen osasun egoera normalizatura iritsi bitartean.
A.–Gerlatik etxera...
J.E.–Nik nora itzuli ez nuen Ameriketan, artzain ibili bait nintzen Euskal Herritik etorri eta soldadu joan bitartean. Gerlatik bueltatu eta gurasoen etxean bizi zen emaztea, eta ni Europan nintzen bitartean jaio zen semea nituen zai; etxerik ez alabaina. Lanerako moduan jarri nintzenean Joe Egurrolak Mexikotik zetozen laborari eta entrepresaren arteko interpretari lana eskaini zidan eta horretan eman nituen hogeitahiru urte. Gaztelera ondo nekiela eta etorkin mexikarrak eta enpresaren arteko bitartekari ibili nintzen, baina makinariaren etorrerarekin batera lana gutxitu eta Idahoko Estatuko Lan Sailean ibili nintzen beste bizpahiru urtetan.
A.–Batetik bestera gelditu gabe...
J.E.– Saltsa guztietan sartzen nintzen/ninduten. Garai batez, bizi ninizen Homedale hiriko alkate ere izan nintzen eta ez baninizen estatuko senatore izatera iritsi, ezetzari astoak bereari eusten dion baino setakorrago helduko niolako izan zen. Ez nintzen gizon ikasia, baina demokratek hala ere tema batean.
A.–Eta noiz hasi zinen euskarazko klaseak ematen?
J.E.–Behin, alabeharrak hala nahi izanda,'Euzko Deya'ren ale bat jaso nuen, Ogonozpe goitizenez sinatzen zuen Jose Antonio Ruiz de Alda zelarik editorea. Nik, berau, Euskal Herrian gerla zibilaren aurreko mitinetatik ezagutzen nuen. Aldizkari horrek ostera, abertzaletasunaren sentimentua berpiztu zidan eta neronek ere zer edo zer egitea erabaki nuen. Bazen garai hartan, Boise hirian, Iparramerika guztian fama gehien zuen euskal dantza taldea: 'Oinkari'. 1963an hasi nintzen 57 ikasleri klaseak ematen, astean behineko maiztasunez eta bizi nintzen hiritik Boisera ordubeteko bidea nuelarik.
A.–Zein metodo erabiltzen zenuen?
J.E.–Abade irlandar batek Antonio Zamarripak argitaratutako gramatika bat aurkitu zuen bere etxean eta horrekin hasi nintzen. Geroago, Mexikon bizi zen Azuari eskatzen nizkion gramatikak eta honezaz gain Buenos Airesen bizi zen Pedro Maria de Irujok ere (Manuel zenaren anaia)-bidaltzen zizkidan metodoa hobetzen lagunduko zidaten liburuak.
A.–Eta zertan da zu zerrorek argitaratu zenuen metodoa?
J.E.–Nik eskutan gramatika izan arren, ingeles hiztunei begira pantsatutako metodoa asmatu beharra zegoen. 1966an argitaratu nuen lehenengo aldiz eta bi diska eta liburuska batez osatu nuen. Disketan ahozkera zaindu nahi nuen, hiztegia eta esaldirik arruntenak eskainiz. Edizio honek izandako arrakasta ikusiz, bigarrengoan, hau Idahoko Estatuaren laguntzaz, disken ordez kasetak erabili nituen.
A.–Ez da hor amaitzen zure liburu produkzioa..?
J.E.–Klaseetan ari nintzela, gure historiaz ezer gutxi genekiela jabetu nintzen eta gai horri heldu nion, bertan bizi ziren euskaldunen kultur maila jasotzeko asmoz. Honen haritik, 1914ean Boiseko unibertsitateak bidalita Oinatin izan nintzen hemendik joandako amerikarrei euskara eta historia erakutsiz. Horretarako liburu parea idatzi nuen: 'Euskaldunen historia gronologikoa' eta Lauaxetari dedikatu nion 'Euskaldunen partaidetza Espainiako Gerra Zibilean', biak, jakina, ingelesez. Eta oraingoz idatzi dudan azkonekoa autobiografikoa litzateke. 'Kashpar' izenburuz iaz argia ikusi zuena.
A.–Zergatik biografia horren gazterik?
J.E.–Euskal Artzainaren irudia desmitifikatu nahi nuelako. Nire bizitza mugitu eta intentsoan oinarrituta euskaldunak artzai baino zerbait gehiago ere izan gaitezkeela erakutsi nahi izan diot ameriketar arruntari. Artzantzarako jaioak ginen eritzi zabaldua aldatzeko.
Joe beraren esistentziaz ezer jakin aurretik, ikusia nuen nik Boiseko liburudenda zentraleko erakuslehioetan 'Kashpar' izenburuko libururik. Zeinek pentsa euskaldunei buruzkoa, handik hamabost egunetara topatuko nuen pertsonak idatzia zenik!!.
Joe Eigurenekin buruturiko elkarrizketa honen ostean, 'Boiseko euskal museojatetxea' gaia izango da datorren astean jorratuko duguna.
FRANKIE TAI
42-43


GaiezEkonomiaLehen sektoArtzantza
PertsonaiazEIGUREN1
EgileezTAI1Ekonomia

Azkenak
Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Eguneraketa berriak daude