Peli Egaña: "gure aurrekontua laukoiztu egin da'


1989ko otsailaren 19an
Peli Egaña, Caja Rural Orbeako Zuzendari orokorrari elkarrizketa

Peli Egaña: "gure aurrekontua laukoiztu egin da'
Ez da ez gauza erraza Caja Rural Orbeako Zuzendari orokorrarekin zita bat lortzea, denboraldia hasi besterik egin ez den une honetan harat-honat bait dabil azken orduko xehetasunak lotzen. Azkenik Madrilgo hotel batean aurkitu dugu, honela mintzatu zaigularik.
ARGIA.–Zein da Orbea taldearen aurrekontua?
PELI EGAÑA.–Aurten 26 korrikalariz osaturiko ekipo batekin ibiliko gara, askotan bi frentetan arituko garelarik. Talde bezala ekipo bot izango gara, eta guztira 300 milioieteko aurrekontua izanen dugu.
A.– Gorapen nabaria soma daiteke aurrekontuan. Zein da arrazoia?
P.E.–Ez dakit onerako edo txarrerako izango den, baina azken lau urte hauetan gure aurrekontua laukoiztu egin da. Honenbestez Caja Rural bezalako babesle bat guztiz beharrezkoa bihurtu da, edozein babeslek ezin bait du honelako aurrekontu bat jasan. Honezaz gain, ekipoa erdibitu egin dugu, kanpoan aritzen direnak, beste babesle bat izango dutelarik, baina taldea beti Orbea-Danena izango da. Nere iritziz, honen arrazoia telebista da. Telebistak egiten duen publizitatea oso errentagarria bait da edozein entrepesarentzat.
A.–Nondik bideratzen da dirutza guzti hau?
P.E.–Normala den legez, aurrekontua fitxetan bideratzen da batipat, 26 txirrindulari profesionalez gain beste 20 bat pertsona bait dauzkagu gainontzeko lanak egiten. Aurrekontuaren % 70a hemendik joaten da.
A.–Gainera puntako txirrindularien fitxak ez dira nolanahikoak?
P.E.–Oraindik ez dira beste kirolen mailara ailatu. Dena dela, gaur egun esan daiteke estatu mailan badirela hamar bat txirrindulari, profesional gisara, beraien bizitza bideratzeko gai direnak. Kontutan eduki behar da azken urte hauetan eska-eskaintza nagusitzen ari dela, guztiek nahi dutelarik Delgado bat edo Pino bat eduki laisterketan, horrek, ezbairik gabe, dirua suposatzen du txirrindulariarengan, eta ondorioz babeslearentzat.
A.–Aurrekontu hauek jasateko, ze neurri hartu beharko dira?
P.E.–Gu neurri berri batzuen bila gabiltza, hain zuzen ere ekipoa "Sociedad Anonima" delakoa bihurtzea ikertzen ari gara. Honelako ekipo batek kalte eta abantaila batzuk sortzen ditu. Gure asmoa ez da ekipoa etekinak eskeiniko dituen entrepesa batetan bihurtzea, baizik eta orain gauden bezala ez jarraitzeko neurri batzuk hartu nahi ditugu. Horain kirol talde bat gara, gure baitan ez eskubiderik ez erantzukizunik ez dugularik; gure asmoa gauzatuko balitz erantzukizun batzuk edukiko genituzke, baina baita ere eskubide batzuk.
I. GOIKOETXEA
43


GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazEGAÑA2
EgileezGOIKOETXEA5Kirola


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude