Jürgen Habermas ‘Francfort’arra: modernitatearen filosofoa mintzo


1988ko uztailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jürgen Habermasi elkarrizketa.

Jürgen Habermas 'Francfort'arra: modernitatearen filosofoa mintzo
Jürgen Habermas filosofo alemandarra, 'Francfort'eko eskolako seme premua, estatu espainolean postmodernismo izendatu den eta Europan modernitate deritzaion filosofia mugimenduaren gurasoetako bat dugu. Düsseldorf-en 1929. urtean jaioa, protestantea, ezkertiar agertzen da erreformistentzat eta erreformista ezkertiarrentzat. Zuek ikusi. Galderak Robert Maggiori-renak dira.
GALDERA.–Zer dela eta iruditzen zaizu 'Heidegger afera'k sona askoz ere handiagoa izan duela Frantzian beste inon baino?
ERANTZUNA.–Victor Farias-en liburuaren ondoren –hutsuneak ere baditu honek–Heidegger-en filosofia eta bere konbikzio politikoen artean ea erlaziorik ba ote dagoen galdera berriro egin da. Legezkoa da pertsona eta bere obra bereiztea. Ezin da ordea galdetu ea obraren mamia bera ere ez ote den ideologi elemenduz blaitu. Orain arte eskainitako erantzunek zerikusi handia izan dute testuinguruarekin. Ulertzekoa da. Gerra ostean Heidegger-ek jokatu duen paperaz guk izan dugun kontzeptzioa eta frantzesena oso ezberdinak dira. Berak hain irmoki kudeatutako errejimena publikoki ez errefuxatzea, Auschwitz-ekiko bere isiltasun egozkorra, Adenauer-en garaian markatutako belaunaldi oso baten mentalitatearen sintomak dira. Heidegger bestalde beti egon da present gugan. Horregatik jakin izan dugu guk frantzesek baino hobekiago bereizten 'Izakia eta Denbora'ko Heidegger, ontologia metafisikako Heidegger, eta, beranduago, metafisikaren kritika egiten duen Heidegger.
Lehenengoa sartuegia dago pentsamendu metafisikoan. 1929. urtetik aurrera aldiz gero eta ideologizatuagoa ageri da bere obra. Heidegger-en Arrazoiaren kritikako gairik sakonenak ikututa daude. Nolabait esan daiteke nazional-sozialismoaren itzalean aritu zela bere azkeneraino.
G.–Walter Benjamin-ek zioenez liburu batek ez du bere egilea aurkeztu behar, honen 'dinastia' baino. Ze dinastia dute zure liburuek? Kant, Hegel gaztea, Weber, Adorno, Morris alde batetik, Nietzsche, Heidegger, Foucault, Derrida, Gehien bestetik?
E.–Norbera da okerrena horrelako galdera bati erantzuteko. Ikasten ari nintzela, eta edozein kezka filosofikotik urrun artean, 1945. urtean exterminio zelaietaz zinean erakutsi ziguten guztiarekin eta Nürenberg-eko prozesuan uler nezakeenarekin aurrez aurre topatu nintzen. Zenbait urte beranduago, unibertsitatean, 1949. urtean hasi nintzen ikasten, piskanaka ohartu nintzen gure intelektual figurarik handienak, Heidegger, Gehlen, Schmitt, Benn eta Ernst Jünger, nazional-sozialismoarekin inplikaturik aritu izan zirela, bakoitza bere moduan. Honek esplika dezake garai hartan zergatik iruditzen zitzaizkigun moral aldetik garbiak Alemaniatik kanpo aldegin ahal izan zutenak. Osasun intelektuala ziren gure begietan: Plessner eta Lowith aurrena, Benjamin, Adorno, Horkheimer, Hannah Arendt eta Scholem azkenik. Haietarik asko ezagutu ditut eta Marcuse bezalako norbaiten lagun ere izan naiz. Freud, Wittgenstein, Popper eta positibista lojikoek ere aukera ona izan zuten orduan Alemanian, prejuiziorik gabeko adostasuna lortu zuten.
Konstelazio hauen pean bizirik norberaren tradizio izango direnak ikusten dira marrazturik. Ikasketa luzea izan zen, Adenauer-en Alemania kiresgarrian 50. hamarkadaren amaiera bitartean. Honela ulertzen dira Nietzsche-rekiko erreparo batzuk, esaterako, ez bait zen Heidegger izan ideologia naziak bereganatu zuen filosolo bakarra. Nietzsche begiratzerakoan, nire kolega frantsesek ez dute begi berberaz begiratu.
G.–Posible al litzateke hitz batzutan 'modernitatea' definitzea?
E.–Alemaniako idealismoan, eta Marxengan, norberaren kontzientzia, autodeterminazioa eta norberaren errealizazioa ziren Modernoak definitzen zituzten balore arauak. 'Auto' aurrizkiaren eta 'norberaren' ,genitiboaren esanahiak usteldu egin dira indibidualismo behartu batek eta subjektibitate garden batek eraginda. Bere zentzu intersubjektiboa itzuli behar diegu hitz hauei. Inor ezin da libre izan bakarrik. Inor ezin da duintasunez bizi, 'bere bizitza' ere, besteekin harremanetan ez bada. Ez da inor bere buruaren jabe bakarra den subjekturik. Modernoen balore arauak ezin dira ulertu irakurketa intersubjetibo batean baino. Gure egiten baditugu intuizio honen argitan, eta erradikaltzen baditugu, ez gara gehiago desmoralizatzen utziko ez eta ere kortozirkuitatzen berez autozurrunbilatzen den arrazoiaren kritikeren eraginez.
G.–Ikasle mugimendua, 'Berdeak', historiagile errebisionistekiko afera... Ez duzu inoiz muturra politikan sartzeko aukerarik galdu. Alemanian 'ezker kontzientzia'ren gordari bezala ezagutua izateraino. Sartre, Foncault edo noren ikuspegia darabilkizu intelektualaren konpromezua ulertzeko?
E.–Egia esan Bigarren Gerrate Handiaren ondoren onartu da Alemanian intelektualaren papera. Dreyfus aferarekin alderatuz gero pare bat belaunaldiren atzerakada suposatzen du. Gustora egon gaitezke dagoeneko, Sartre-k begibistan jarritako kontzeptua, 'intelektual unibertsala' (Foucault) gutxiasko zabalduta ere.
G.–Amaitzeko. Badirudi denbora guztia ematen duzula irakasten edo idazten. Zer atsegin duzu horrezaz gain? Zer ematen dizu farregura, esaterako?
E.–Duela urte batzuk gonbidatu txinar bat geneukan gure Institutoan. Nire teorian barneratu nahi zuen. Dudarik gabe irakurriak zituen nire liburuak, baina ezer baino lehen, goizetik gauera nola bizi nintzen jakin nahi zuen. Ez dakit farre edo irrifarre egin nuen. Kolega horrek denbora zertan ematen nuen galdetu zidan, ze ordutan jeikitzen nintzen, noiz bazkaltzen nuen, bulegoan ala jardinean lan egiten nuen, paseatzera joaten ote nintzen... Gauzak ikusteko ikuspegi txinarra da benetan. Europan ordea nahikoa da elkar hizketa bat eskaintzea. Erantzunen jatorriaren arauera pertsonaz jakin gura den guztia jasotzen da.
J.M. HERITZ
Jürgen Habermas.
54,55


GaiezGizarteaFilosofia
PertsonaiazHABERMAS1
EgileezHERITZ1Gizartea

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude