"Iparraldeko ikastolak kopuru eta pedagogia aldetik sendotzen ari dira"


1986ko azaroaren 09an
Gexan Lantziri Seaskako lehendakari berria
Gexan Lantziri lehendakari berriaren ustetan
"Iparraldeko ikastolak kopuru eta pedagogia aldetik sendotzen ari dira"
Iparraldeko ikastolen Federakuntzak, Seaskak, aspalditik dio euskarazko irakaskuntzaren Herri Zerbitzua dela.
Baieztapen hau, frantses sozialistek gobernura pasatu zirelarik eskakizun orokor beraren pean agertu zuen Seaskak: Ikastola-Herri Eskola. Euskarazko irakaskuntzaren legeztapena. Ideia hori nola aintzinatu den ikustearrean, Seaskako lehendakari berria den Gexan Lantziri-rekin mintzatu gara.
GEXAN LANTZIRI.- Euskarazko eskola publiko izateko nahikunde hau frantses Hezkuntzako Ministeritzari kontutan har-arazteko eginak izan diren entseguek (urrats administratibo, mobilisapen kanpaina eta ekintzak) seaskakideen baitan ere eztabaida gogorrak sortu zituzten. Eta hori bi ideia nagusiren inguruan: alde batetik, Seaskak hartu zuen eskabide borrokatsuarekin asko ados ez zelako. Bestaldetik, 1984. urtean zehar, Ministeritzak 1 983an 3 urterentzat izenpetutako Hitzarmen Bereziaren hobekuntza ukatu ondoan, integrazioari buruzko proposamena egin zion Seaskari, kide asko proposamen honen kontra agertzen zelarik, euskararen eta pedagogiaren aldetik zekarzkien arriskuengatik. Baina hala eta guziz, azken hautua egiteko momentuan Biltzarre Nagusiak baia eman zion integreziobideari, hiru urteko plan baten bidez ikastolei diru aterabide bat segurtatzen zielako, nahiz eta alde zirenek kontra zirenek bezain argi ikusi hizkuntzaren eta pedagogiaren aldetik arriskuak izango zirela ondotik.
Dena den, kanpaina gogor eta negoziaketa luze batzuen ondotik, 1985eko abenduaren 23an izenpetua izan zen akordio hori, 1986ko urtarrilaren haseran frantses auzitegi gorenak hautsi zuen antikonstituzionala zela esanez, ordukotz deputatuen biltzarreak lege bihurtua zuelarik. Eta hausketa hori, gaur Gobernuan dauden eskuindar alderdien arduradunen talde parlamentariak gabe eginik gertatu zen.
ARGIA.- Eta azken urteotan, nola helduko ginateke gaurko egoerara?
G.L.- Horrez geroztik frantses Ministeritzak eskola pribatuen kontratu sinple izenez deitzen den kontratu mota proposatu dio Seaskari, baina azken funtsean proposamen funtsezkorik egin gabe.
1986ko urtarrilaren 26ko egun honetan, Seaskak berriz negoziaketen hastea galdurik ere, Ministeritzak ez dio oraindik deus konkreturik proposatu.
Ohartzekoa dena ere da: 1981eko irailaz geroztik Seaskak eraman duen borrokari esker, Kulturako eta Hezkuntzako Ministeritzatik gaur arte eskuratu duen dirumeta 11 milioi frankotatik gorakoa dela. Eta hau ez balu lortu, gaur ez zela beharbada gehiago Seaskaren ikastolik izango; hala nola ez baitzen beharbada ikastolarik izango, hegoaldetik eskuratu duen dirumeta eskuratu ez balu Seaskak.
A.- Haurren kopuruarekin izaten al duzue gorabeherak?
G.L.- Iparraldeko ikastoletan ez da, gelaka haur gehiegi metatzetik sortzen den arazorik. Alde batetik haur gutiegi dabilelako ikastoletan, baina bestetik Seaskak daraman pedagogia bidea guti gora behera, 25tik goitiko haur talderik ez baitio irakasle berari ematen.
Egia da bestalde iparraldean ere, gero eta haur gutiago sortzen ari dela. Eta horrek demografia arazo bat beldurgarria sortzen ari digula geroari begira. Azken hogei urte hauetan, mendialdeko herriak jendez husten ari dira eta biziaren urratsean hiltzen ari dira. Hemendik beste hogei urteren buruko, gure demografia egoera horrek ondorio mingarriak ekarriko dizkigu. Baina egoera horren hobekuntza ez dago gure eskutan.
A.- Zein da Seaskak ikasturte honeterako duen arazorik larriena?
G.L.- 86-87ko eskola-urte honetan Seaskak duen arazorik larriena betikoa da bere ikastolen finantziapena segurtatzea. Hori alde batetik. Eta bestetik Kanbon daukan Bigarren Mailarentzat beharrezkoa duen Xalbador Ikastegia eraikitzea.
Jakin behar dena da, joan diren bospasei urte horietan bere ikastolen finantziapena berak segurtatzen ahal ez zuen bezalaxe, bere indar soilez;gero eta gutiago segurta dezakeela hemendik aitzina. Nola eta hala, frantses Hezkuntzako Ministeritzarekin finantziapen horren zati haundi bat bederen segurtatuko dion Araudi Egoki bat negoziatu beharko du. Helburu horrekin mobilisapen kanpaina bat abiatu du berriz Seaskak, eta Seaskakide guziek indar bat berezia egin balezate, dudarik ez da, Seaskaren aurtengo mobilisapena ere ondoriotsua izanen dela.
I.C.
41

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Konfederazi\Besteak
Pertsonaiaz\LANTZIRI1

Azkenak
Lehia estu baten ostean, Nawrocki eskuin muturreko hautagaiak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak

Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren... [+]


2025-06-02 |
Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


2025-06-02 | Ahotsa.info
Israelgo enpresekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]


Israelek 32 lagun hil ditu Gaza hegoaldean, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren zentro batean

Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


2025-06-02 | ARGIA
Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea

Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]


Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute ehunka pertsonek Alderdi Ederren

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.


Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko sinadura bilketa bat abiatu dute

Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]


Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu du Gasteiz Anitzak

Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


Eguneraketa berriak daude