Bi urtez Italiako ekipo batetan ibili ondoren, aurten Marino euskal ekipo batetara itzuli da. Tarte horretan, baina, ez du hemengo jendearen begizkotasuna galdu. Jendeak berdin maitatzen jarraitzen omen du, Marinok berak aitortu digunez. Vuelta a España amaitu berria zelarik, Berrizeko bere familiako etxean topatu genuen, atsedenaldiko egun bakarra pasata. Goizeko hamarretan bakarka entrenatzeari ekin behar zion, eta ez genuen elkarrizketa nahi adina luzatzerik eduki; halere kontutan hartzeko moduko hamaika gauza jaso ahal izan genizkion. Marino elkarrizketetara ohiturik dagoela berehala antzematen den gauza da, baina bere hitz jario azkar eta itxi horren atzean, gizon fin eta apalaren imajina ikusi uste izan dugu uneoro.
Espainiako Vuelta amaitua dagoela, horretaz egingo dizugu lehen galdera: zelako inpresioa hartu duzu Italia aldean halako denboraldia pasa ostean?
Inpresioa ez da desberdina izan. Nik aurretik ere bastante ezagutzen nuen Vuelta eta banekien zelan egiten zen, lehen nuen inpresioa berritu egin da. Pertsonalki, oso positiboa izan da, maila altuan ibili naiz: etapa bat atera zait, boskarren postua... Gehienez hirugarrena egiteko moduan nengoen, baina etapa batzutan failua izan eta ezinezkoa izan da.
Zer izan zen hutsegin zizuna?
Nahiko fundamentala izan zen Lagos eta Sierra Nevadako etapetan gertatu zena, batez ere Sierra Nevadako azken sei kilometroetan oso eskas ibili nintzen, indar barik geratu eta lau minutu galdu nituen. Halere, Vuelta amaitu nuen eta goiko postu batetan. Menditsuak ez ziren etapetan ondo defenditu nintzen, erlojuaren kontrakoetan ere bai, eta justu aldez aurretik niretzat egokiagoak ziren etapetan hutsegin nuen. Etapa horien bukaera morala asko bajatzen zitzaidan, baina denborarekin berriz ere errekuperatu nuen.
Horrelako lasterketa luze batetan, zer izaten da gogorrena: esfortzua, publikoaren presioa, animoa...
Tentsioa izaten da txarrena, egunero mantentzen den tentsioa. Egunetik egunera kontuz ibili behar duzu, ezin duzu mementu bakar batetan ere utzi, mementu txiki horretan eta gauza bakar batengatik Vuelta osoa galdu dezakezulako, aukera guztiak bertan behera galdu. Egunero-egunero, haizea duela, euria duela, hotza duela... guzti hori kontutan eduki beharrak nerbioak ekartzen ditu. Gero, erne egon beharra, igual berrehun eta piko kilometro dira eta bost edo sei ordutan erne egon behar duzu edozein mementutan edozein gauza gertatu bait daiteke, edonork ospa egin dezake.
Italiara joan zinenean, zein desberdintasun nabaritu zenituen hemengo ziklismoa eta hangoaren artean?
Beno, hangoa beste ziklismo bat da. Hasteko, hamalau ekipo bazeuden, eta gero ekipoaren barruko funtzioak ere desberdinak izaten dira oso. Han, taldeburua inportanteena da eta taldeko beste guztiak hura zerbitzera eta laguntzera baino ez dira egoten. Taldean buru ez direnek ez dute inongo libertaterik nahi dutena edo ahal dutena egiteko, baina taldeburuak ere errespontsabilitate osoa dauka, bai teknikoen aurrean eta bai afizioaren aurrean. Ziklismoa egiteko modu horrek lasterketa guztiak goitik behera kondizionatu egiten ditu. Esate batera, lasterketa batetan erasoak egoten dira baina berehala guztiak atzetik abiatzen dira harrapatzera, eta pelotoia asko kontrolatzen. Guzti horren ondorioa zera da: azken ehun kilometroak arte lasterketa ez da apurtzen. Selezioa apurka aporka eginez joaten da, eta azkenik hogei bat korredore inguru inolako egunean beti aurrean ailegatzen dira. Hemengo ziklismoan desberdina izaten da, lasterketa hasieratik apurtu daiteke, anarkikoagoa izaten da. Hangoan belozitateak gehiago balio izaten du, eta oso modu diferentean egiten dira lasterketak.
Zeu Italian taldeko burua izanik, horrek ez al zizun errespontsabilitate haundiegirik ematen?
Lehen urtean batez ere. Lehen urtean ez nuen sustitutorik eta asko gogorragoa izan zen. Ekipoa ondo ez bazebilen errespontsabilitatea nirea zen, eta sarritan gogorregia izaten zen. Bestelan, Italiako bi urte horien balantzea oso positiboa izan zen, lehen urtekoa batez ere: ondo apoiatua sentitu nintzen, eta garaipen asko lortu nituen. Gero, jendeak oso ondo hartu ninduen, segituan onartu ninduen.
Hango afizioa zelakoa da?
Euskadikoa bezalakoa, baina Italiako modura. Hango afizionatuak oso adituak dira, asko ulertzen dute ziklismoaz eta oso gertutik segitzen dute. Dena den, Italian hori ez da ziklismoan bakarrik gertatzen, beste kirol guztietan ere halakoa izaten da jendea.
Orain, Orbea-Seat taldea, zeu ez zara taldeburu bakarra, Pello ere hortxe dago eta...
Bai, baina aldaketa ez da hori bakarrik. Beste guztien funtzioa ere aldatzen da, Pello eta biok kenduta taldeko besteak ez daude espresamente geuri lasterketan laguntzera, gugaz kontuz ibili behar dute baina aldi berean libertate osoa dute aurrera joateko eta zerbait egiteko aukera izanez gero aurrera jo dezakete. Esate batera, eskapada bat egonez gero, eta gu ez bagaude, eskapada hori aurrera joan daiteke, baina Italian ez. Italian halako zerbait gertatuz gero, taldeko besteek eskapada geldierazteko obligazioa dute.
Entrenamenduetan ba al da diferentziarik Italia eta hemen artean?
Ez, entrenamendua antzera doaz han eta hemen. Han sistema berriak sartu ziren etrenamenduetara, baina hemen ere irten dira sistema berriak, eta maila berean dagoz. Lehengo entrenamenduak kilometroak egitea izaten ziren, besterik gabe. Orain teknikoagoak izaten dira, serieak eginez, goiz eta arratsaldez... desberdintasun haundiegirik ez dago, baina teknikoagoak direnez ondorioen segurtasuna ere haundiagoa izaten da.
Zein da ziklista profesional baten entrenamendua urtean zehar?
Urtarrilean hasten gara entrenamenduan eta hasierako hilabete t'erdi forma hartzeko erabiltzen da, entrenamendu ttikiak eginez. Gero, apurka apurka gero eta gehiago egiten hasten gara, eta horiek izaten dira entrenamendu gogorrenak. Behin probak jokatzen hasita, mantenimenduko entrenamenduak egiten gabiltza. Vuelta etortzen da, eta hortik aurrera lasterketak egitea izaten da gure entrenamendurik gogorrenak. Badakizu zer gertatzen den? Entrenamendu batetarako bost edo sei ordu luzeegi izaten da, baina lasterketa batetan, berriz, badaukazu esfortzu hori egiteko arrazoina. Gero, proba konkretu bati begira entrenamenduak aldatu egiten dira, gehien doakizun proba batetarako bortxatu egiten duzu erritmoa, entrenamendu luzeagoak eta fuerteagoak eginez, formarik onena aurkitu arte.
Askotan entzuten da ez dakit zein ziklistarentzat Tour-a egokiagoa dela, eta halako bestearentzat, aldiz, Vuelta. Hori zelan jakiten da?
Hori erraza izaten da jakiten. Ziklista bakoitzak baditu bere ezaugarriak, eta ezaugarri horiei akoplatzen zaizkion probak zeintzu diren segituan ikusten da. Erlojuaren kontra ondo konpontzen bazara, Tour-ean hobeto ibiliko zara Vueltan baino. Mendiarena beste gauza bat izaten da, akaso nahasiago, lasterketa bakoitzak, nahiz eta oso nahastuta, bere ezaugarriak baditu mendiari begira ere.
Ziklismoan indarra edukitzea inportantea da, baina ez da aski. Zer elemendu gehiago izaten dira inportanteak?
Indarra edukitzea inportantea da, noski, baina lasterketa zelan doan eta zer egitea komeni den ere bai. Ziklismorako azeria ere izan behar da, eta horretarako karakterra eduki behar duzu. Askotan badakizu gauza bat egin behar duzula ondo egina ez dagoena, baina azkenerako positiboa izango dena, eta horretarako kapaz bazaren edo ez ere asko esan gura du. Karakterra edukitzeak prolema dauka, karakter oso egoista eduki behar bait du irabazi gura duenak, nahiz eta gogoz kontra izan. Guztion buruan kontzeptuak dagoz, eta zer egin eta zer ez egin izaten da kontua, askotan inportanteena ez bait dira erresultatuak izaten, norbere satisfazioa baino. Norberak ikusi behar du balantze horretan norantza tiratu.
Publikoa eta zaletuen presioa ere oso haundia izango da zuongan, ezta?
Afizioaren presioa, bai, oso haundia, eta gero ekipoaren zuzendariarena, hori izaten da haundiena. Akaso zuzendariak esaten dizu, "hik hau edo beste hori egin behar duk", eta horrelakorik esatekotan ez dago protesta egiterik, egin egin behar duzu. Hori da zure errespontsabilitatea eta. Dena dela, gehienetan ez dago horrelakorik, libre izaten da, baina mementu kritikoak heltzen direnean, zuzendariari galdetzen zaio ea zer egin bedar den eta hark erabakitzen du.
Zer moduz moldatzen zara oraingo ekipoan, eta Txomin Perurenarekin?
Ekipoarekin oso ondo, oso jende gaztea da, gazte-gaztea, eta horrelako jendearekin errazago izaten da bat egitea. Txominekin ere oso ondo, iadanik Teka-n hiru urte egin nituen berarekin, eta orduan perfektamente ulertzen dugu elkar.
Zeu taldeko zaharrena izango zara, noski. Zenbat urte dituzu?
Bai, 29 urte ditut eta taldeko zaharrena naiz. Alonsok 28 ditu, eta Pellok, adibidez, 24. Ekipo oso gaztea da eta gehienak Pelloren edadekoak dira edo gazteagoak.
Durangoaldean, zeutaz aparte, beste ziklista mordoa irten da azken urteotan: Gorospe anaiak, Iñaki Gaston...zer dela eta, emankortasun hori?
Tradizioak asko egiten du. Berrizen, esate batera, beti egon da profesionalen artean tradiziorik, Juan Mari Uribezubia-rengandik hasi , Jose Luis lehengusua, nire anaia Ismael eta gero ni... ondoren ere ziklismo eskola sortu zen herrian eta horrekin segitzen du suak bizturik. Eta hori ez Berriz-en bakarrik. Herri guztietan dagoz ziklismo eskolak: Zaldibarren, Elorrion, Abadinon, Durangoalde osoan dagoz horrelako eskolak eta horietatik ziklista asko ari dira sortzen. Lehenago ez zegoen eskolarik, baina afizioa itzela izan da beti. Gero, karreterak eta, asko egiten dute. Durangoaldean oso bide egokiak daude entrenatzeko eta bizikletari gustoa hartzeko, beste edozein partetan baino gehiago.
Zein da ziklista baten muga edade aldetik?
Edade aldetik helmuga asko dagoz. Bat hogeitamar urteena da, hortik aurrera desberdin ibiltzen hasten bait da normalean. Hogeitamalau urte pasata ere desberdina izaten da gauza, urte gutxi geratzen bait dira hortik aurrera, baina hori beti segun zenbat indar geratzen zaizkizun, etabar. Gaitza da horretaz ezer segururik esatea, berrogei urtetara ailegatzen direnak ere badira, baina oso oso gutxi izaten dira horiek. Nik pertsonalki oraindino ez diot neure buruari ezer planteiatu, mementua ailegatzen denean, eta neu aspertzen banaiz edo txarto ibiltzen hasten banaiz, ba utzi egingo dut, baina oraindino ez dut planteiatu ere egiten.
Beti esan izan da Euskadin beste inon baino zaletasun haundiagoa dagoela ziklismoarekin. Zuk Estatuko beste tokietakoak ere ezagutzen dituzu, egia al da esaten den hori?
Hemengo afizioaz lehen Italiakoaz esan dudan gauza bera esan behar da. Hemengo jendeak asko aditzen du, hurbiletik segitzen du, eta jende guztia oso ondo tratatzen du, nahiz eta kanpokoak izan. Atzerriko jendea beti oso ondo tratatua izan da Euskadiko ziklismozaleen artean. Hemen gehien ardura dena kirola da, zelan egiten den eta gehien balio duenak, ba hark merezi du irabaztea. Beste tokietan, fanatismo haundia dago. Ez daude halako adituak, eta orduan telebistak, irratiek eta prentsak zer esaten duten asko esan gura du zaletuen buruetan, eta orduan gertatzen da fanatismo gehiago dagoela. Vuelta a España-ren kasuan, "espainolek irabazi behar dute, espainolek irabazi behar dute'' errepikatzen ibiltzen dira, eta halako batetan estranjero batek irabazten badu, azkenean irabazi duen hari txarto esanak botatzen ibiltzen dira, besteek hura irabazteko kapazidaderik izan ez dutenean, eta merezi izan duenak irabazi duenean. Horiek dira fanatismoaren ondorioak.
Hemendik aurrera, eta aurtengo denborada amaitu aurretik, zeintzu dira geratzen zaizkizun helburuak?
Helburu nagusia, urte hasieratik, Frantziako Tourra da. Uste dut niretzat egokiagoa dela, baina horrek ez du esan gura irabaztea errazago daukadanik. Vuelta irabazteko aukera gehiago nuen, baina Tourrean boskarren edo seigarren geratzea Vuelta irabaztea baino gehiago da.
Josu LANDA
Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.
Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]