"Gizarte Siziliarra Ari Gara Bilakatzen‘’


1986ko maiatzaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Xabier Olaberri, Euskadiko Ezkerrako Parlamentari
"Gizarte Siziliarra Ari Gara Bilakatzen''
Euskal Herri osoan eta bereziki Gipuzkoan, ia edozeinek ezagutzen ditu Xabier Olaberri, Euskadiko Ezkerrako parlamentariak sorturiko "istiluak". Batzuentzat "istilu" direnak besteentzat kontuak argi ta garbi eskatzea da; hurrengoarentzat, berriz, oposizio lana egitea izan liteke: ETB eraiki eta martxan jartzeko diruak zer-nolatan erabili eta eralgi ziren, langabetuei eutsitako zergak ez dituela Diputazioak atzera eman nahi, desenpleguaren ordez "zesantiak" jasotzen direla zenbait erakunde publikotan...
ARGIA.– Zuk zeuk, nola definitzen duzu "istilu" horien gorabehera? Oposizio lana, kontrol demokratikoa, "instituzioak desestabilizatzea"...
Xabier Olaberri.–Istilu horiez aparte, baditut beste hainbat aktibitate parlamentuan, eta joan den urtean bertan 40 bat artikulu atera nituen prentsan oso gai astun eta gozabeei buruz: kontrol ekonomikoa, une honetan hemen egiten den ekonomia politikoaren kritika e.a.
Oso sintomatikoa da herriak ez erreakzionatzea gai serio, sakon eta garrantzitsu hauen aurrean eta aldiz, berehala erreakzionatzea bizitza politikoak dituen anekdoten aurrean, batzuetan inportante izan litezkeenak, baina azken finean anekdota hutsak direnak, zuk diozun "istiluak".
Beraz, ez dut nire burua hor enkasillatzen utzi nahi, anekdoten mundu horretan. Nik adibidez, Lemoizen arazoa eraman nuen eta ehundaka ordu izan ziren, eta nire parlamentu lanetan eskandalo eta istiluena ehuneko bat besterik ez da izango. Baina herria halakoxea dugu guk eta horrixe ematen dio arreta.
A.–Bestetik, ordea, badirudi nekez onartzen duela botereak oposizio lan hori joku demokratikoaren barruan. Ez al gara oraindik bide zuzenean abiatu?
X.O.–Halaxe da, demokrazia ez da oraindik sendotu. Ikasi dugu demokrazia lau urtez behin botoa ematea dela eta hori beharrezko bada ere, ez da nahikoa erregimen demokratikoan. Nolanahi ere guk ditugun eskandaloak oso txikiak dira; bestela ikusi besterik ez dago Italian gertatzen dena: P2 logia, mafia, e.a. kritika izugarriak sortarazten dituztenak.
Moja herri honetan ordea, ezer esan bezain laster desestabilizadore esaten dizute, okerragorik ez bada. Beraz, herria ez dago ohiturik, eta inor baino gutxiago boterea.
Orain bertan euskal gobernuak ez du lotsarik esateko, "ez dizut erantzungo, ez dut uste-ta horretara behartuta nagoenik", eta kitto! Hemen herriaren ordezkaritza gobernuak balu bezala eta ez parlamentuak. Beraz parlamentariok gonbidatu batzuk gara, soldata pagatu behar zaien gonbidatuak eta doblea emango ligukete isilik egongo bagina.
A– Ildo horretatik, dimisioen arazoa dago. Herri honetan dimisioa zer den ez dakigula esana duzu sarri.
X.O.– Ez dakigu ezta politikaren mundua sartuta gaudenok ere. Adibidez, zesantien arazo honen berri izan nuenean ni txunditurik geratu nintzen eta halaxe uste dut geratu dela mundu guztia. Erreakzioa ordea, boterearen aldetik betikoa izan da, hau da, errua mezulariarena dela, Olaberri, berriz ere Olaberri. Ba ez. Olaberri ez: boterea, eta, boterea berari komeni zaionerako erabiltzen duen politiko jendea.
A.–Hitz beste eginez, politika eta demokrazia, besteak beste, botoa ematean detza, eta partiduak bototan neurtzen dira eta ez arrazoitan. Jendeak aintzat hartzen al du egiten den lan eta kontrol hau?
X.O.–Beno, botoak begiratuz gero, esango genuke ez dugula gure lana oso ongi egiten, zeren askoz okerrago egiten duten beste batzuk baino boto gutxiago baitaukagu. Baina nik ez diot jendeari esango zer egin behar duen eta zer ez. Gauza bakarra esango dut: bakoitzak merezi duen gobernua daukala. Eta beraz, jendeak uste baldin badu euskal politikan botereari aurre egingo dion partidurik ez dela behar bada, botoa eman behar dio boterearen aurrean isiltzen den partiduari.
A.–Botereari aurre egitea diozu. PSOE ere hortxe dago itxuraz oposizioan.
X.O.–Gure Herrian PNVri eta PSOEri gauza bat gertatu zaie: Bapatean botere gehiegi eta jende gutxiegirekin aurkitu direla. Nahasketa hori, ikaragarria da. Eta gehiegizko botere horretatik ateratzen den nagusikoikeria ikaragarria da. Horretan biak bat etorri dira.
Beraz, PNVk ez dio istilurik sortuko PSOEri eta ezta PSOEk PNVri ere. Hau da, oposizio lana hitzetan bakarrik geratzen da. Bakoitzak administrazioa erabiliko balu bestea kontrolatzeko, ba beldurgarria izango litzateke. Beraz, ez da harritzeko PNVren oposizio erreala PSOE ez izatea, azken finean kolaboratzaile baitu. Eta ordainak Madrilen, han PNV PSOEren laguntzaile. Halaxe zioen Marcos Vizcayak: "Paktoa egin zenetik, hau hilda dago". Hau bi gizonen arteko paktoa da, bakoitza bestearen lurrean oposizio delarik: Nik zu bakean utziko zaitut eta zuk ni bakean utziko nauzu.
A.–Herri Batasana ere hor dago. Zer moduz ikusten duzu talde politiko horren bidea?
X.O.–Nik gauza bat eskatu diot beti HBri: dioenarekin kontsekuente izan dadila. Ez zaiola gustatzen autonomi estatutua, ez zaiola gustatzen parlamentu baskongadoa... ederki, ba doazela hara eta eman dezatela beti euskal gobernuaren kontrako botoa. Hori bere ezadostasuna adierazteko modu bat izan zitekeen eta HBk hori egin izan balu PNVek ez zukeen egin duen bezala gobernatzerik izango, eta ezta egin duen bezala boterean sendotzerik izango ere: minorian egongo zen eta negoziatu egin beharko zukeen.
Baina zer egin du? Ez da joan. Eta ez joatea abstentzioa da, eta abstentzioa gobernuaren aldekoa da. PNVren aliaturik onena HB da.
A.– Lehengora atzera etorriaz, zein dira herri honek dituen arazorik nagusienak aurrera egiteko, zuk salatu nahi izanarren agian kaleratu ez direnak?
X.O.–Nire ustez, herri honek dituen arazorik larrienak bi dira. Alde batetik, dislokazio soziala, hau da herri bezala lan egiteko dugun ezintasuna. Hemen kamarilak eta famili ideologikoak dira funtzionatzen dutenak eta ez dago nazioaren kontzeptu hori, guztien bateratzaile izan litzatekeen sentimendu hori.
Nik uste hori dela arazo nagusia, gero bere ondorio politiko eta soziologikoak dituena. Gurea gizarte zatikatua da eta bestetik baditu horrek ondorio ekonomikoak ere: Euskal Herriak bizi duen krisialdiak iturri asko ditu eta horietako bat, gero eta astunagoa dena, zera da: krisialdiaren aurrean erreakzionatzeko kapazitaterik eza.
Gero ta zabarkeria handiagoak menderaturik gaude eta zabarkeria hori gure herri hau txikitzen ari zaigu nahiz noizean behin mezu baikorrak zabaltzen diren eta lasaitzen gaituzten eta hori herri honek funtzionatzeko duen apatia eta ezintasunaren isladapen bat besterik ez da, ekonomiaren alorreko isladapena.
A.–Asko kostatzen al da kritikak ongi ulertaraztea?
X.O.–Beno, horixe da Frankok erakutsi ziguna. Inork ezer salatuz gero, hura konspirazio judeo-masoniko-komunista zen. Eta funtsean norbaitek zerbait kritikatzen baldin badu, bere ustez gaizki dagoena, haren asmoa da gauzak hobeto eginaraztea.
Gizarte siziliarra ari gara bilakatzen nolabait esateko. Gonbarazio guztiak dira gehiegizko baina nik esango nuke gero eta antz handiago dugula siziliarrekin, funtzionamendu mentalitate siziliarra daukagula esango nuke: Gu gaude alde batetik eta gainerantzeko guztiak bestetik. Eta "gu" hori talde diferentea izan liteke une bakoitzean, ezta? Eta gu ongi goazen bitartean, bost axola beste guztiari.
Joakin Aldazabal
"Hemen kamarilak eta famili ideologikoak dira funtzionatzen dutenak eta ez dago nazioaren kontzeptu hori".
"Abstentzioa gobernuaren aldekoa da. PNVren aliaturik onena HB da".
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazOLABERRI1
EgileezALDAZABAL1Politika

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude