Estatuko Ezker Ekaineko Hauteskundeen Aurrean


1986ko maiatzaren 04an
Eugenio Del Río eta Miguel Romero politika gizonei elkarrizketa

Eugenio Del Rio Eta Miguel Romero Solaskide
Estatuko Ezker Ekaineko Hauteskundeen Aurrean
Apirileko lehen hamobostaldi alderantz Bilbon izan ditugu Eugenio del Rio eta Migel Romero, P.C.E.ren ezkerretara diren estatu mailako alderdi politiko zaharren eta indartsuenen ordezkariak, lehena M.C.E.koa eta L.C.R.koa bigarrena. N.A.T.O.ren aurkako botoekin estatu mailan zer egin daitekeen, hurrengo hauteskundeei begira zer eskaini, noizkorako ezker horren botasana eta beste hainbat gai interesgarriri buraz mintzatzeko aukera izan dugu.
Ondoren eskeintzen dizkizuegun elkarrizketok interes handingoa hartzen dute Gobernuak hauteskundeetarako deia Ekainaren 22ra aurreratu duela jakindakoan. Askorentzat hautekundeok historikoak gerta daitezkeelakoan gaude gu.
Eugenio del Rio: "Ezkerreko alderdi handi bal egitea gaitz ikusten dut"
ARGIA.–Ze balorazio egiten duzu erreferendumeko emaitzeekiko, benetan garaipena izan da ala ez?
Eugenio Del Rio.–Garaipena, estatuaren aparailua eta eskumaren aurka %40 lortu dugulako. Arazoa zerean datza, ehuneko hori ezker osoarena dela. Berrogei hori OTANen errefusamendua da eta zenbait kasutan zerozer gahiago ere, baina ez da ezker erradikal eta kontsekuente baten jarrera hartzea, bestela izanez gero fronte hori lehenago osatu zatekeen eta.
PSOEren aurka izatea bada ezaugarri positiboa hor, negatiboa hautekunde hutsetara eramateko ahalegina dateke. Horixe egin gura du Gerardo Iglesiasen PCEk. Gizarte mugimenduak helburu elektoral hutsak eta gainera erreformistetarako erabiltzeko arriskua dago. PC plataformarekin lerratu da eta ezker radikal koordinakundearekin.
Gaitza da bakoitzaren garrantzia neurtzen. Komunikabideetan garrantzi handiagoa eman diote platafomari, %40 hori lehen planoan jartzera jo duela beronek.
OTANen aurkako oposizioa ez da kanpaiñan zehar sortu, aintzinagotik dator, kontu egizu PCek berak hasieran OTAN ez baina baseak bai esaten zuela, gaur egun bien aurka badago ere. Hara berton alderdi horren unekeriaren adibidea, bandera bila bait dabil ea dagoen zulotik ateratzen den.
A.– Partidu Komunistaren deskonposaketari burozko balorazioa egin dezakezu orain. Plataforma ez ote zen PC sendo eta egonkor baten aldeko saio bati lotuta sorrarazi, Sobiet Batasunaren oneritziarekin?
E.D.R.–PCren krisaldia eta guzti hori bere porrot elektoralari lotuta doa. Irteeratzat bide bi ikusten dira; bat, aintzinako estilora itzultzea; eta bi, eurokomunismo gaurkotuagoaren iraupena. Orientabide biek dute ezaugarri bera, hots, zelan iritsi indar elektoral handia izatera eta ardura horri kaltegarria deritzot, benetan.
OTANen aurkako mugimenduaren arrakastak berpiztu egin du pecezatikiek berrelkartzeko gogoa, Carrilloren zatikian ezik, baina inoiz ere arazoen sorrerako zergatiak berrikusi barik, gaurko sistema politiko espainolarekiko oportunikeria auzitan jarri barik, alegia.
A.–PC klasiko berri bat eratzeko ahalbiderik ikusten al duzu? Eta eratuz gero, edozein moetatako aliantzarik burutzerik ikusten duzu?
E.D.R.–PCren zatiketa eragin duten eragile berberek berbatuketa eragin dezakete, hots, berreskurapen elektoralerako aurreikuspen baikortsuak hitzarmena zein rekontziliazioa ekar dezake, zatiketaren sorrerarekin eztabaida sakon barik gainera. Alderdi handi bat eratzea gaitz ikusten dut, ugariak bait dira izandako erruak, eta gainera PSOEk eraman du ezkerraren eta aurrerazaleen multzoko zati haundi bat.
Ezker erradikaleko indarren konfluentzian–multzo horrek koordinadoran izandako militanteak PCrenak beste izan dira–ondo ikusten dugu, baita ekintza ihardun sindikaleko zenbait zereginetan ere. Aurka gara, berriz, batasun elektoraleei dagokienean, ezin izango bait luke kera oportunista baino besterik izan.
PCek urteotan ibilitako hildo politikoak eta beroni buruzko autokritika ezak eta funtsezko zuzenketa ezak, konstituzioa onestearekin batera, ezinezkoa egiten du ezker iraultzaiearekin batasuna. Euskadirekiko eta herriaren borrakarekiko jarrera, monarkiaren auzia, PCk mugimendu sozialetan duen esku harpideaz, guzti hori ez da autokritikagaia izan, kanpoko itxuren txukuntzea baino besterik ez da eman eta ez dago, beraz, benetako batasuna eraikitzeko oinarri sendorik.
Beharrezkoa da iraultzaileon ganorazko presentzia mantentzea; horretako militante asko egonez gero, ondo; militante gutti dagoela? Zer egingo diogu, bada? Ez gara, hala ere, ezein kontzesio egitearen aldekoak, erreformismoa indartu besterik egingo ez lukeen aliantza elektoral baten truke.
A.–L.C.R. eta M.C.E.ren arteko, edo ezkerreko beste batzuren arteko batukerarako ze ahalbide ikusten da? Ezertarako izan da, zentzu horretan, OTANen aurka egindako lana?
E.D.R.– Baliagarria izan da eta da. Berori da OTANen aurkako borrokaren arrakastaren arrazoietariko bat. Ez balitz MC eta LCRren artean izan den elkar ulertzea izan, ahulagoa izan zitekeen mugimendua. Beraz, elkar ulertzea iraunarazten saituko gara. Dena den, ez dugu elkar ulertze hori hauteskundeen eremura eraman daitekeenik uste, LCRk eta MCk bete ditzazketeen zereginak positiboagoak bait dira mugimendu sozialen eremuan hauteskendeenean baino, zeren ez daukatenez errol garrantzitzurik jokatzerik hauteskundeetan, desgaste politikoa besterik ez luke ekarriko batasun horrek.
A.–Eta berdeak, zer?
E.D.R.–Operazio ezberdinak ari dira burutzen horretan. Batek izena partidu politiko legez formalizatu gura du. Dena den, gure ustez Alemania Federaleko berdeek lortutako arrakastak eragindakoak dira, imitazioz eta ez bertoko borroka iraultzailearen eraginez sotuak. Politika arloan ez dituzte ideak lar garbi eta mugimendu sozialen kapital politikoaren jabe bihurtu gura dira, besterik ez.
Miguel Romero "OTANen kontrako botoa aukera elektora bihurtu nahia oker bat da''
ARGIA.–Zure erakundearen eritzian, zein irtenbide eman behar zaio OTANi buruzko erreferendumean Estatu mailan izan den "Ez" botoari?
Miguel Romero.–Lehendabizikoz, boto horren garrantziaz konturatu behar dugu. Baietzari irabazteko gauza ez gara izan, baina eman den manipulazio mailarekin 7 milioi boto lortzeko gauza izan gara, eta 3 eta 4 milioi artean PSOEtik ezkerrera dauden jendeenak izan dira.
1980-81 urteekin konpara ezazu: Estatu mailan sozialdemokraziatik ezkerrera zegoen guztia atzeraka ari zen, eta OTANeko erreferendumean ezkerraren errekuperazio sozial bat nabaritu da. Orain, nor da horren protagonista? Ez da ezein alderdi politiko, mugimendu pazifista da, hori bai, 81etik horretan saiatu garen alderdien bidez.
Horren ondoren iraultzaileontzako egoera zaila datorkigu. Hauteskundeak datozkigu erreferendumetik berehala, eta gobernuak ongi daki beretzako terrenorik aproposena hauteskundeak direla. Normala da aipatu ditugun lau milioi boto horientzako aukera elektoral bat antolatu nahi izatea, Parlamentuan alternatiba ezkertiar bat sartu nahiz. Baina gure ustez pentsakera okerra da.
Ezezko botoak, izan ere, sistemaren errejimenaren, erreformaren edo nahi dugun modura deitu dezakegun egoera honen, kontrako oposizio baten hasiera adierazi du. Horren espresiobideak oraindik primarioa izan behar du, mugimendu pazifista oso gaztea da-eta. Langile mogimendua, bestalde, ez dago ondo, proletargoa nagusi den lekuetan baietzak irabazi du erreferendumean, mogimendua oso jipoitua dago, eta defentsiban.
Boto horiekin korrika eta presaka alternatiba politiko bat eraiki nahia oker bat da, gure helburutik desbideratuko bait gintuzke: mogimendua sendotzea, bere edukia ematea, edo beregan jadanik dagoena garatzea, antimilitarismoa, antiinperialismoa, mogimendu ekologismoarekiko lankidetza handiagoa, langile mugimenduarekiko laguntza... Hori.da egin beharrezko lana, egun batean PSOEtik ezkerrera eta baita joko parlamentariotik ezkerrera ere mogimendu sendo bat eraikia egon dadin.
A.–PCE desegiten ari dela onartuko duzue.
M.R.– Krisi historiko sakon batean dago, bai, PCE.
A.–Zuen alderdia eta beste zenbaitek, Franco hil eta hamar urteren buruan, erreforma osoa tartean dela, hor segitzen duzue. PCEren krisiaren hondarrik hartu ahal izan al duzue?
M.R.–Ez, eta horrek badu arrazoin bat. Ari gara hazten era apal batean, baina hazten ari gara batez ere mogimendu iraultzaile bat hazi daitekeen lekuan: gazterian. Baina ez gara gehiago hazi PCEren krisiaren funtsagatik: suntsitze prozeso bat da, esan dezagun zerbait zaharra dela hiltzen ari dena, eta hor iraultzaileok biltzeko ezer gutxi daukagu.
Erreformismoaren krisia da, langile mugimendua ahul dagoeneko testuinguru batean, "desenkanto" eta errejimenaren estabilizatze prozeso batean. Gauzek ez dute ezkerretara bultzatzen, aitzitik, erresistentzia egoera batean gaude, eta honek jende asko etxera bidali du edo moeta berriko erreformismoak sorrerazi ditu, alderdi prosobietikoaren kasuan bezala. Baina hau ez doa indar iraultzaileengana.
Indar iraultzaileek gazteriarengan hazi behar dute. Gazteria duela bi urte baino biziago dabil, eta Euskadi izan daiteke salbuespena. OTANen kontrako mogimenduan ibili da murgildua, baina oraindik oso era ahulean antolatzen da politikoki. Guzti hori kontutan harturik, PCEren krisia masen gorakada batean gertatu balitz aprobetxatu ahal izango zen, baina atzerakada batean suertatu da eta ez.
A.– Garai batean hitzegin zen MCEren eta LCRren arteko batasun posible batez. Zertan geratu zen guzti hura?
M.R.–Geratzen da batetik bi alderdien borondate sendo eta zintzo bat, etaparik erre gabe baina elkarrengana politikoki hurbilduz joateko, baldintzak ematen direnean batasun serio batera iristeko. Oraingoz zera daukagu: orain dela hiruzpalau urte MCEk ezker-muturreko indarren herendentzia sektarioa baldin bazeukan, azken denboretan bi indarrok batera egiten dugula lan askotan, eta ideia politikoen alorrean ere orain bi edo hiru urte baino askoz gertuago gaude elkarrengandik.
Baina hori ez da aski. Esperientzia unitarioa ez da aski heldua, eta bateratze boluntarista batek edukiko luke hilabete gutxiren buruan pikutara joateko arriskua, beste zenbait bateratzerekin gertatu den bezala. Baina bateratzea ematen bada, ideia politikoekin batera politika zehatza egiteko moduetan ere adostasun bat egon beharko du.
A. - "Nazionalidadeen arazoa"-edo deitu dena ikutuko dugu, nahi baduzu. Zeren Euskal Herrian beda ezker mugimendurik, hori bai, nazionalista edo independentista. Horiekin elkartzeko posibilitatea ez al duzue barajatu?
M.R.–Oso posible iruditzen zait Estatu mailako mogimendu batek Euskadi mailako erakunde bat edukitzea, eta Euskadirentzako "Independentzia" edo "Autodeterminazioa", kontsignak bereganatuz aldi berean erakunde estatal batean egotea. Hori Euskadiko burkideekin planteiatu beharko litzateke, eta printzipio arazorik ez legoke. Besterik da egoki juzgatzea ala ez, baina printzipio arazorik gabe.
Baina beste gauza ezberdin bat da Euskadin erakunde aparte bat sortzea. Horretaz bi gauza argitu behar ditut. Batetik, printzipio arazorik ez legokeela horretan ere. Baina bestetik, eta hau eztabaidatzeko prest gaude noski, gure eritzia zera da: hobeto egoten dela Estatu mailako erakunde batean, esperientzien aberaste ahalmenagatik; Euskadiko burkideei politika konkretuan autonomi gune oso zabal bat uzten dielako, Euskadin bezala Katalunian, eta baita aldizkari proplo bat edukitzeko posibilitatea ere ematen du, baina aldi berean Estatuko nazionalitate ezberdinetako burkideekin eztabaidatzeko posibilitatearekin. Horregatik diot, eztabaidarako prest gaudela, baina gure ustez modu hori egokiagoa dela gure ideiak hedatzeko, erakunde bereziak edukitzeak baino.
Edorta JIMENEZ
14-16

GaiezPolitikaEstatuakEspainiaTaldeakAlderdiakPCE
GaiezPolitikaEstatuakEspainiaBozketakHauteskundeOrokorrak
PertsonaiazDEL RIO1
PertsonaiazROMERO1
EgileezJIMENEZ2Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude