«Hogei-Ta-Sei Konterrietatik Aldegin Zuten Bide Beretik Joango Dira Beste Seietatik»


1986ko urtarrilaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
IRArekin urte berriko elkarrizketa
«Hogei-Ta-Sei Konterrietatik Aldegin Zuten Bide Beretik Joango Dira Beste Seietatik»
Okupazio indarren koartelen kontrako ekintza sail batekin agurtu zuten irlandarrek urte zaharra. Egun gutxi geroago (urtarrilaren biko alean), An Phoblacht errepublikar astekarian IRA ko partaide batekin elkarrizketa bat argitaratze zen; daukan interesaz gurean ere kaleratze! dugu.
G.–Atzera begira, zure ustez zer gertatu da esanahikorrik pasa den urtean?
E.–Gure mugimenduaren indartze bat nabari dugu. Nahiz eta Newry-n bederatzi RUC hil genituenez gero soldadu britaindarrak gehiagotu diren, IRAren morterokadak ugaritu dira. Edozein traba jartzen dutelarik ere, IRAren boluntarioek borrokan jarraitzeko daukaten asmoa erakutsi dute. Ezerk ez ditu gelditu arazten. Eta hori da Maggie Thatcher-ek eta bera bezala bizi direnek sekulan ulertuko ez dutena, hain medio gutxirekin, hain kondizio eskasetan, nola segi daitekeen, eta oso da sinplea, herriak libre izateko erabakia hartu du eta beste deusen gainetik hala izango da.
G. - 1985ean beste inoiz baino RUC-eko jende gehiago hiltzeak ba ote du esanahi berezirik? (RUC bertako polizia bat da, bretaindarren zerbitzuan).
E.– RUC-eko partaide gehiago erortzearen arrazoi bakarra inglesek gerraren abangoardian ipintzen dituztena da. Hori geroz eta gehiago egiten dute, eta taktikaren zergatia erraza da: bretaindar herriak ez dezala gerra hau bere gerratzat sentitu: bertakoak dira batzuk besteekin borrokatzen direnak; ez da gauza berria munduan; eta oso da manipulatzen erraza; izan ere bertako protestanteek uste dezaketenez, gu ez gara ari bretaindarrak atera daitezen borrokan, beren kontra baizik. Baina gure gerra Bretainarekin da, eta horiek, RUCekoak, inglesen punta diren neurrian atakatzen ditugu. Berek ezin esan lezakete beren buruez irlandarrak direnik, bestela ez lirateke saiatuko bretaindar izaten segitzen–aldiz Errepublikaren gobernuak hori pretenditzen du, irlandar batzu beste batzu hiltzen ari garela.
G.–Zuen urte amaierako kanpainia militarrarekin, Londres eta Dublin arteko akordioa nola edo hala hautsi nahian zabiltzatela, interpretatu dute komunikabideek. Zer, horretaz?
E.–Bai, horrela interpretatu dute ; batek pentsa lezake akordio hori sinatu zen artean IRAk ez duela behin ere tirorik jaurtiki. Guk akordio horretaz balorapen txarra egiten dugu. SDLP eta Dublingo gobernuak irudi aurrerakoi bat aurkeztu nahi digute, akordio hori estatuaren batasunaren aldeko pauso bat bailitzan. Historikoki. «nazionalista konstituzionalistek » mantendu dute bretaindarrek hizketa bidez atera daitezkeela Irlandatik, aldiz hogei-ta-sei konterrietatik IRAren presio bidez baizik ez ziren joan, eta sei konterrietatik ere gisa berean hanka egingo dute.
G.–Bretaindarren eta Errepublikako agintarien geroz eta gehiagoko kolaborazioak beharbada bigarrenaren aurkako enfrentamendura eramango zaituzte...
E.–Gure posizioa oso garbi dago , horretaz. Ez dugu gure boluntario eta hogei-ta-sei konterrietako indarren artean borrokarik nahi. Errepublikako zenbait estamentutan nahi lukete hori gerta ledin, bretaindarrekin kolaborazioa gehitu ahal izateko eta hegoaldeko jendeak iparraldeko errepresioa ordaintzen eri duelc estali behar ez izateko. Sei konterrietako irlandar gehienak gure alde daude, askatasun borroka bat ikusten bait dute. Herria nahasiko lukeen eta bretaindarren okupazioa biderraztuko lukeen gatazka berri batetan ez dugu sartu nahi. Sei konterrietan dauden tropa bretaindarren kontra ari gara. Gure gerra bretaindarren kontrakoa da eta bere armadaren kontrakoa.
G.–Joan den urtean IRAk pertsona batzu hil zituen boluntarioen informazioa eman zutelako: nola esplikatzen dituzue ekiniza horiek?
E.– Urrian Strabane-n exekutatu genuen informatzailea, Damian Mc Crory, ejenplu klasiko bat da, horrelako ekintzak zergatik egin behar ditugunaz. Informatzaileak exekukatuko ez bagenitu, gure boluntarioak akabatzen segituko lukete, gizon horrek egin zuen bezala, otsailean bretaindarrei hiru errepublikar gazte hiltzen laguntza eman zielarik.
G.–Nola darama IRAk sei konterrietako eskualde nazionalistetan ematen den aktibidade kriminalaren arazoa?
E.– Gure politika da, baldin eta antolatutako kriminalen nukleo baten aurrean bagara, exekutatzea badugula. Aldiz, beren bizimodu pobreagatik horretaratzen diren gazteekin, kontrolatzearena baino, erakunde komunaleen politika nahiago dugu. Alditan horien aurka ekin Beharrean aurkitzen gara, baina gure bizimoduak avitz mugatzen gaitu lan horretarako. Zenbaiten ustetan, eskualde nazionalistetan RUC sartu dadin utzi beharko genuke, problema horrekin bukatu dezan. Ikusia dago ordea, RUCek libre utzi izan dituela delinkuente ezagunak, IRA distraitzeko asmoz. Egoera zaila da. Kriminalak hazten uzten badugu, lagun errepublikarrak hiltzera irits daitezke. IRAk ez badie buru egiten horiei, herria desmoralizatu egiten da. Bide errealista bakarra eta aldi berean konstruktiboena, eskualdeko jendeari laguntza ematearena da, kriminalen aurka antolatu dadin. Behar izanez gero, noski, IRAk zuzenkiago interbenitu dezake, aurten Edward Taggart-en kontra egin duen bezala; bi belaunetan tiro ematera joan gintzaizkion, berak boluntarioak desarmatzen saiatu zen ordea eta hil behar izan zuten.
G.– Zer panorama ikusten duzue urte berri honetarako?
E.–Gatazka biziagotuko da. Gure lan nagusia herria datozen erasoetatik defendatzea izango da. Britainiarren kontra ekingo dugu, ahal dugun lekuan eta ahal dugun bakoitzean. Hori hala izango da, harik eta bake-bide bakarra berek aldegitea denaz komenzitzen diren arte. Torturak, errepresioak ez dute bakerik ekarriko. IRAk bota egin zituen britaindarrak hogei-ta-sei konterrietarik, eta gainontzekoetatik ere botako ditu. Horrexetan saiatuko gara, etsaiari ahalik eta galerarik handienak- eraginez, okupazioa gogor gerta dakien, konfiantza gal dezaten eta lehenbailehen joan daitezen hemendik.
16-17

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulIpar Irland

Azkenak
Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude