Gose greba Tolosan, hiru gazteren epaiketaren kontra


1985eko ekainaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Tolosako Gazteen Asanbladak egina du horretarako deia
Gose greba Tolosan, hiru gazteren epaiketaren kontra
Maiatzaren 27an Tolosako bi lagun eta Andoaingo beste baten kontrako epaiketa bati hasiera eman zitzaion Madrilen. Epaiketa horren aurka Tolosako Gazteen Asanbladak gose greba batetara deitu zuen Udaletxean, horren inguruan zenbait ekintza ere antolatu zituelarik. Geuk elkarrizketa hau egin genuen mementuan, Tolosako lau gazte ari ziren gose greban, Andoaingo beste lauk laguntzen dietelarik. Pleno bereziak, Rock jaialdiak, manifestaldiak... guzti horrek eman digu elkarrizketa hau egiteko parada, Tolosako Udaletxean gose greban ari direnekin.
ARGIA.–Azken aldian dexente ari da entzuten Tolosako Gazteen Asanbladaren izena, «Hontza» Asanbladaren izena. Nola definituko zenukete zeuen burua?
GOSE GREBALARIAK.– Gazteen Asanblada gazteon zerbitzura dagoen tresna bat da, batez ere gazteon roiloak aurrera ateratzeko sortu den tresua bat. Piska bat ikasteko, edota kontraikasten ikasteko.
A.–Nola osatu da Tolosan Gazteen Asanblada hau?
G.G.– Duela urte t'erdi Tolosan otsaileko detentzio-kanpaina famatu hura izan zen, eta orduan ere Tolosako Udaletxean gose greba bat izan zen lau zinegotzik eta lau antimilitaristak egina. Ordukoan antimilitaristen zereginetako bat gaztedia antolatzea izan zen, eta handik aurrera bururatu zitzaigun urte guztian zehar funtzionatzeko zerbait egiteak merezi zuela. Ehun eta berrogeitamar pertsona baginen, eta hori tresna inportante bat izan zitekeen. Gure lana Udaletik kanpo eraman da aurrera eta ostiaka ikasiz joan gara. Ikutu ditugun arloak antimilitarismoa, ekologismoa, antierrepresioak eta antzekoak izan dira. Horrekin batera «batzurizarpa» izeneko hamabostaldi kulturala bultzatu dugu, beste roilo alternatibo batzurekin batera (krakers moduan etxe bat ere okupatu genuen).
A.–Madrilen epaitutako gazte bat, Iñaki Azkarate, Asanbladako partaidea zen. Gose greba hau ekintza puntual bezala har daiteke (pertsona hori Gazteen Asanbladakoa zelako), ala nolabait ikuspegi orokorrago baten barruan sar daiteke?
G.G.– Guk uste dugu ikuspegi orokor baten barruan sartu behar dela. Esan den bezala, gure abiapuntu nagusia errepresioaren kontrako erreakzioa izan zen, errepresioaren kontra gaude, eta bide horretatik okupazio polizialaren kontra ere. Alde horretan argi dago ere presoekiko elkartasuna, eta Lege Antiterroristarekin errefuxatzea. Egia da ere Iñaki Azkarate Asanbladakoa zelako oraingo kasuan normalean baino jarrera gogorrago bat hartu dugula, baina gure ustez honelako ekintzak beste edozein kasutan ere egin beharko ditugu, nahiz eta presoa Gazteen Asanbladakoa ez izan.
A.– Dena dela, Asanbladaren barruan denetarik dago, ezta?
G.G.–Beno, Kristau Talde batzutatik hasi eta feministak, «Tortura Sistematika», ekologistak, Jarrai... guzti horiek badute kapidarik Asanbladan eta bertan ari dira lanean. Gauza puntualetan ikuspegi desberdinak badaude, baina gure asmoa da Asanblada tresna bilakatzea eta horretarako oso puntu konkretu batzu landu eta aurrera jotzea.
A.–Zein oihartzun lortu duzue kalean?
G.G.–Beno, egia esan gure inzidentzia kalean ez da oso haundia izan. Izan ere, gu konsziente gara gazte gehienak, gaztediaren parte haundiena oso apatiko dabilela eta bere inguruan gertatzen diren gauzetaz ez dela arduratzen. Hori orokorrean hartuta, bistan. Gu bestalde lanean ari gara ere zenbait sektoretan oihartzun haundia jaso dugula ere egia esan. Esan genezake gizartearen sektore errebeldeetan lortu dugula oihartzun haundiena. Hala eta guztiz ere, guk argi daukagu gure roiloa zabaldu behar dugula eta bide horretatik saiatu gara ekitaldi kulturalak antolatuz, edota rock jaialdiak, e.a. Hori bai, edukiaz hustu gabe.
A.– Nolako harremanak dituzue Tolosako beste gazte-erakundeekin? Udaleko Gaztedi Batzordearekin, esate baterako?
G.G.–Guri askotan ipini izan zaigu sektario-etiketa, beti ildo beretik joko begenu bezala eta besteekin kontatuko ez bagenu bezala. Baina kontradiktorioki nik uste dut gu izan garela zerbait antolatzeko garaian besteekin gehienik kontatzen dugunok. Esate batera, guk muntatzen dugun edozein roilo aurrera ateratzeko kristo guztia gonbidatzen dugu, Udaleko Gaztedi Batzordea barne. Eta alderantziz, berriz, ez da gertatzen. Udaleko Batzorde horrek inoiz ez du gurekin kontatzen, eta egia esan elkarrekin ditugun erlazioak oso txarrak dira. Gu kaleko jendea gara, kalean dabiltzan mugida guztiak bereganatuak ditugu, eta haiek hori badakite. Halere, haiek dira gu egongo ez bagina bezala tratatzen gaituztenak, eta ez bestela. Diru mailan, berdin. Haiek egiten dutena egiteko izugarrizko diru-mordoa erabiltzen dute, eta guri sosik ez apenas, nahiz eta proportzioan askoz ere gehiago jaso behar genukeen.
A.–Zein balorazio egingo zenukete gose greba honetaz?
G.G.–Gose greba honek bi helburu zituen: alde batetatik, kaleko jendea sentsibilizatu eta gose greba apoia dezaten lortzea, eta bestaldetik epaiketa honen aurrean behatzaileak eta kazetariak bertaratzea. Lehenengo helburuari dagokionez nahiko majo atera da asuntoa: bi manifestaldi aski jendetsuak izan diren azkenekoekin alderatuz gero, bestelako ekintza batzu eta azkenik Pleno Berezirako mozio bat aurkeztu. Mozioarena desastre bat izan zen, aldez aurretik PNV, EE eta EKA kontsentsatua bait zuten dena, eta mozioa zatika eztabaidatu gabe, ezezkoa eman orokorrean eta txulo moduan saloitik atera egin ziren.
Bigarren helburuaren barruan, orain arte epaiketara joateko bost behatzaile lortu ditugu, bi katalandar, beste bat apezpikutegitik, beste bat Abokatu Kolejiotik eta azkena alemandar kazetari bat. Izan ere, gure lagun hauen kasua torturen kasu oso ebidente bat da, justiziak ezertarako balio ez duen kasu horietako bat da eta oso interesantea iruditu zaigu prentsa eta, epaiketan bertan presente egotea. Bost horiena konfirmatua duguna da, litekeena da gehiago ere joatea.
A.–Bukatzeko, azkeneko galdera: esperientzia negatiborik izan al duzue gose greba honetan?
G.G.–Bai, izan da halakorik. Batez ere, gertutik ikuste zenbait komunikabidek gai batzurekin daramaten jokabide zitala... konturatzea batzurentzat notizia zer den eta zer ez den. Eta batzutan ere oso «progre»tzat jo izaten diren medio batzu ("EI-País", "Radio 3") ez direla atrebitzen tortura bezalako gai oso grabe batetan postura hartzera, ez dizutela kasurik ere egiten.
K.A.
18-19


GaiezPolitikaEstatuakEspainiaEkitaldiakMobilizazioGrebak
GaiezGizarteaJustizia

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude