Txomin Artola, bost urtetako isilunearen ondotik


1985eko apirilaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Txomin Artola musikariari elkarrizketa
«Orbela» izeneko bere azken diskoa, hizketarako atzakia
Txomin Artola, bost urtetako isilunearen ondotik
Duela aste batzu kaleratu zuen «Xoxoa» diskoetxe berpiztu berriak Txomin Artolaren azken lana, «Orbela» izenekoa. Elkarrizketa hau berandu eginagatik ez da, noski, lekuz kanpo geratuko.
ARGIA.–Azken disko hau eta hurrenguaren artean bost bat urte joan dira. Disko berriaz mintzatu aurretik, agian komeni da isilune luze horren arrazoinaz mintzatzea.
TXOMIN ARTOLA.– Bost urte pasatzearena kasik konturatu gabeko gauza bat da, esan nahi dut ez dela izan apropos erabakitako gauza bat. Horrela suertatu da, eta kitto. Disko hura atera ondoren disko bat grabatzeko gogoarekin geratu nintzen. Kantuak egiten ere hasi nintzen, garai batetan antzinako musikarekin enrollaturik, Errenazimenduko musikarekin... poliki-poliki denbora pasa izan zait. Gero ere ez nekien diskoa nola osatu. Izan ere, duela hiru bat urte eduki nuen diskoa grabatzeko asmoa eta baneukan pentsatua zer sartu: zahar, J.A. Artzeren bi kanta bi olerki musikatu, bi gai instrumental... eta begira, horietatik ez da batere sartu azken disko honetan.
A.– Aipatu duzun disko hori zergatik ez zen burutua izan?
TX.A.– Beharbada izango zen nik neure burua nahasita ikusten nuelako, eta gero ere niretzat oso problema haundia da jendearen aurrean ibiltzeko modua. Disko bat egiten baldin baduzu modu batetara edota kanta estilo batekin, eta gero zuzenean bestelako batzurekin ibiltzen bazara, jendeak galdu egiten ditu errefereniziak. Jendeak erreferentzia diskoa du. Horregatik gero esaten dizute «nola aldatu haizen!» edota «nolaz blues bat kantatzen?». Eta nik blues kantatu izan dut hamabost urtetatik baina diskoan grabatutakoan hartzen ditu jendeak erreferentziak. Orduan, nire problema zen jende aurrean nola agertu ez nekiela.
A.–Garai batetan, musika esperimentaleko saioak eginez ibili zinen, ezta?
TX.A.– Bai, eta hori hain zuzen izan zen jendearen aurrean ibiltzeko formula bat. Orduan egiten nituen kanta zahar batzu, beste batzu nireak etabar, eta erritmo batzu sartuz zuzenean eman. Gertatzen zen adibidez nik ezin nuela bateria bat eraman bi kantutarako, flautista bat beste kanta bakar batetarako, bestela jende piloa eraman beharko nuke kantaldietara, hori oso zaila da. Orduan soluzioa da talde fijo bat hartzea eta talde horrek musika egokitu armonia berri batzu ezarriz.
A.– Eta oraingoan nola animatu zara diskoa grabatzera?
TX.A.– Disko honetan sartu ditudan kanta gehienak ere aspalditik eginak neuzkan, eta azkenean nolabait etapak erretzearren grabatu dut, hau da, hurrengo lanekin hasi ahal izateko orain arte egin dudanarekin bukatzeko.
A. - «Orbela» diskoa egiteko zer nolako prozesua bizi izan duzu?
TX.A.– Hasierako problema zein kanta joango ziren erabakitzea izan zen, hori bait zen lehen-leheneko problema. Hori erabakita, zein estilo eman nahi nion erabaki nuen, eta modu horretan kanta batzuri estilo bastante klasikoa eman nien. Klasikoa esan nahi dut armonia aldetik eta sokako musikatresnak erabiltzearen aldetik. Beste kantetan, bluesaren kasua adibidez, garbi neukan oinarri erritmiko bat eta haizezko zeinbat tresnarekin egin nahi nuela. Eta azkenik, kanta bat jazz modura egin nahi nuen eta Patri Goialderi eskaini nion, bera eta berarekin dabilen taldea bait da nirekin zuzenean jotzen duena. Dena dela esan nahi nuke instrumentazioarena guztiz konszientea izan dela.
A.–Dena dela, disko honetan oso modu desberdinez armonizatutako kantak daude, moldaketak nork egiten duenaren arabera. Kantu batetatik bestera halako moldaketa desberdintasuna egoteak ez al dio homogeneidadea kentzen diskoari?
TX.A.–Hori berriz ere zuzenean jotzea eta diskoa grabatzearen artean dagoen desberdintasuna da. Zuzenean soinu homogeneo bat lortzea askoz ezinbestekoagoa da, baina diskoa grabatzeko orduan bi jarrera egon daitezke: jende aurrean jotzen duzan bezalaxe egitea edota grabazioak eskaintzen dizkizun hainbat posibilitateetaz baliatzea. Horrelaxe ibili izan naiz orain arte: «Belar hostoak»en, Ducau eta Errobiko lagunak aritu ziren diskoan baina gero zuzenean ez zuten inoiz jo; gero, hori ez zela egokia erabaki nuen, eta «Ttakun-ttakun»en kitarra eta biolontxeloa baino ez. Asuntoa bait da diskoak eskaintzen dituen posibilitateak aprobetxatzea, segun zein mementutan nagoen gauza bat edo beste erabakiz. Hori da kuestioa eta horretan ez dut oraindik harri filosofala aurkitu.
A.–Nola funtzionatu dute disko honetan zeu eta moldakuntzen egileen arteko harremanek?
TX.A.– Nik normalki kanta bat pertsona bati eskaintzen diodanean aurretik pertsona hori nolakoa den badakit, nondik nora dabilen; esan nahi dut ez diozula kanta bat ezezagun bati eskaintzen. Gero ere zuk zer nahi duzun esaten diozu, piano bat edota soka-laukote bat nahi duzula esate batera, eztabaidan edo elkarrizketa hasten da. Bera musikoa baldin bada eta zuk ongi adierazi badiozu zer nahi duzun komunikazioa sortzen da, elkar ulertze bat. Horrela sortzen dira moldaketak edo konponketak zuk egindako melodiarekin.
A.– Gorago aipatu duzu zergatik eskaini zenion Patri Goialderi kanta baten moldaketak egitea. Agian interesgarria liteke beste bi moldagileengan nola pentsatu zenuen adieraztea, hau da, Mixel Ducau eta Juan Carlos Irizar.
TX.A.–Ducauren lankidetza aspaldikoa da, iaz bere jazz-hirukotearekin aritu nintzen kantatzen (Beñat eta Jean Paulekin) eta lankidetza horrezaz gain Michel adiskidea dut eta oso musiko ona da. Juan Carlos Irizarrena izan zen berak roilo klasikoa oso ondo ezagutzen duelako, beste arrazoirik ez da, nik ez nuen ezagutzen baina «Xoxoa»n eman zidaten haren berri eta beragana jo nuen.
A.– Bost urtez diskorik atera gabe ez al zara beldur izan «Orbela» grabatzeko orduan?
TX.A.–Noski izan naizela beldur. Alde batetatik kantak etxean egiten dituzunean oso giro intimoan egiten dituzu, eta jendearekiko kontaktoa galtzen duzunean sentitzen duzu zure kanta oso gauza zurea dela. Orduan diskoa planteiatzerakoan zeure mundu hori den bezala agertzen saiatzen zara baina lortuko ote duzun beldurrez. Hori izan da nire kezka nagusi bat.
Gero ere iruditzen zait bost urte isilik egoteak bere arriskuak dituela. Gaur egungo hogei urtetako gazteek duela bost urte hamabost zituzten eta agian nire musika horiei bost axola, beste onda batetan ibiliko dira. Nire emaitzak lehen aldiz deskubritzen dutenek zer pentsatuko edo sentituko duten horrek biziki kezkatzen nau. Beste zalantza haundi bat da hori.
A.– Hortik zehar askotan entzun izan da zare diskoak oso monotoneak direla...
TX.A.– Ni horrekin ez nago ados, edo hobe esanda eritzi horrek harritu egiten nau, zeren adibidez disko horretan badira kantak elkarren artean oso diferenteak direnak eta nik benetan hala sentitzen dut. Horregatik nik ez dut konprenitzen zer esan nahi duen. Agian esan nahiko dute kantatzeko era, oso uniformea eta oso berdina dela beti, interpretazioan etabar.
Hala uste dut. Xalbadorrena esatebaterako bertso doinu bat da; nik idatzitako doinua, baina apropos egina bertso doinuen modura. Herri honetako estiloa. Gero blues-a ere badago. Erabat diferentea. Jazz-a eta folk-a ere badaude. «Bidasoa»rena balada bat da...
A.– Ahotsaren kontua izango da...
TX.A.– Bai. Ilegorria baldin ba zara ilegorria izango zara beti. Nere kasuan ere antzeko zerbait izango da.
A.–Interpretarioaren posibilitatea dago...
TX.A.– Bai, baina nigan ez dut ikusten zeren nik kantuak etxeak egiten ditut, eta bakarka. Talde batekin baldin bazara ezberdina da. Elkarlan bat dago hor eta orduan diferentea da. Hor jende diferentearen ideiak eta helburuak nahasten dira. Aberatsa da.
A.– Berria al da zuretzat jende batekin kontektatzea? Disko hau ateratzeko izan da ala bestela ere izan dituzu antzeko esperientziak?
TX.A. - «Belar hostoak» diskoan esaterako Ducau-k egin zituen zenbait kantaren arregloak. Diskoa bere osotasunean hartuta, bai, berria da. Arregloekin gainera oso pozik geratu naiz. Batez ere kontutan hartuta arregloak ez direla inoiz elkarlan bat. Talde batean entsaio pilo bat egiten dituzu eta gero jotzen duzu grabatzera. Disko batean inprobisazio gehiago daukazu. Agian horregatik jotzen duzu piskat «a lo seguro».
A.–Letretan egon da aldaketa bat.
TX.A.–Letretan bai.
A.–Nola animatu zara letrak zerorrek idaztera?
TX.A.– Animatu... poliki poliki. Egun batean esan nuen «kanta bat egin nahi diat Bidasoari buruz», eta hasi egin nintzen idazten. Nik ez dut inolako esperientziarik idazten eta ideia horiek bertso doinu batean sartu beharra asko kosta izan zait. Askoz ere errazago ateratzen zait melodia bat. Horregatik jakin behar da bakoitzak zertarako daukan erraztasuna. Bestela edozein izango ginateke gauza kriston nobelak, kriston kuadroak eta kriston gauzak egiteko. Hori da bat. Bestea hor egin behar den lan guztia.
A.– Zuzeneko emanaldiak nola planteatu dituzu?
TX.A.– Zuzenean talde honekin nabil. Patri Goialde kitarrarekin, Josetxo Sigeros saxoarekin, Zaragueta baterian eta Txema Garzes baxoan. Oso pozik nago. Benetako musikoak dira eta orduan ez duzu inolako kezkarik beraiekin. Idazten dute paper batean eta buruz ikasten dute gero. Amateurrekin zabiltzanean inprobisaketa da oinarria. Eta inprobisazioa badakizue zer den, egun ona baldin badaukazu ondo, bestela gaizki. Jazz-eko musikoek ordea seguridadea ematen dute beti. Alde batetik disziplinaren eta ikasketen oinarria dute eta bestetik gauza dira inprobisaketaren freskotasunean sartzeko.
J.L. M.A.
34-35


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakARTOLA2
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazARTOLA2

Azkenak
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Eguneraketa berriak daude