EGI-Ko J.J.Imaz: Posibilistei Helburuak Gogoratu


2021eko uztailaren 28an
Josu Jon Imaz, EGIko partaideari elkarrizketa
Eusko Gaztedi Indarra
EGI-Ko J.J.Imaz: Posibilistei Helburuak Gogoratu
Ezaguna egiten da bere hogeitabat urte gazteekin EAJko mitinetan mutiko ausart azaltzen den Josu Jon Imaz zumarratarra. Mutil formal eta ikasle txintxo baten trazak erakusten ditu. Errez sartzen da konbertsazioan eta berehala diosku orain dela urte batzuk Alderdian EGIrekin buruhauste gehiago bazuten orain lasaiago dandela. Eszisiotarainoko buruhausteak eman izan ditu EGIk, baina oraingoan horren arriskurik ez du PNVk.
ARGIA.–Aspaldi samarretik ikusi haugu EGlren buru azaltzen...
Josu Jon Imaz.–Zazpi urte daramatzat EGIn sartua.
A.–Eta ze aldaketa ikusi duk; urte horietan?
J.J.I.–Hiru etapa ikusi ditut. Orain zazpi urte egundoko asmoak genituen denok. klandestinitatetik aterata. eta nahiko bolada ona pasatu genuen. Gero. 79tik-edo duela bi urte arte, gazteria nahik apal ibili da. Eta azkenaldi honetan berriz. gure aldetik behintzat. nahiko mugimendu ona ikusten dut. Gazteria piska bat arduratzen ari da. kezka batzuk ikusten dira. eta berriz ere gaztea bai gizarte eta bai politik mugimenduetan sartzen ari dela. Azken bi urteotan gure erakundearen sendotze bat ikusi dut.
A.–Zuen erakundea zertarako dela esango huke?
J.J.I.–Bi helburu nagusi ditugu: alde batetik ezin dugu ahaztu. nahiz eta gazteak izan. abertzaleak garela, eta gure helburu nagusiak izan behar du noski Euskadiren askatasun osoa, horri independentzia edo beste era batera deitzea berdin zait, baina askatasun osoa lortzea. Baina gure nazio konponentea baldin badugu. gure sozial konponentea ere badugu eta nahi dugun Euskadi hori gizarte progresista batean enmarkatu nahi genuke. Beste aldetik, gazteak garenez, gazteen arazoei ere konponbide bat eman behar diegu. Horretan ari gara lanean.
A.–Ibilera normalean, ze aktibitate mota egiten duzue?
J.J.I.–Bi aktibitate mota ditugu. Barru aldera egiten ditugunak dira EGlko gazteen formazioa. politiko eta soziala, eta gure afiliatuei erantzun bat emateko aktibitateak. Kanpo aldera, gizarte aldera ere, gure perspektiba bat eman behar dugu eta noizean behin gure azalpen eta kanpainak egiten ditugu. Badakigu euskal gazterian ez garela guk nahi hainbat sartzen. baina ahaleginak egiten ditugu. Orain urtehete, adibidez, soldaduzkaren aurkako kanpaina bat egin genuen, udara honetan gobernadoreen aurkako kanpaina bat, eta orain sorteoa dela eta soldaduzkaren aurka beste kanpaina bat egiteko asmoa dugu.
A.–Betiko gaia da ea ze neurritaraino gazte erakunde bat alderdiaren mende antolatua dagoen.
J.J.I.–EGI garenez. Eusko Alderdi Jeltzaleak dituen ponentzia edo programa ideologikoen mende gaude, hori ezin da ahaztu. Baina marko horretan askatasun osoa dugu linea horretan arazoei nahi ditugun erantzunak eman ahal izateko.
A.–Gobernadoreen aurkako kanpaina, esate baterako, zeuroi bururatu zaizue ala alderdiak esan dizue?
J.J.I.–Gauza horiek EGI barrutik sortuak izan dira. Soldaduzkaren kontrakoa bezala. Ikusten baduzu. kanpaina horiek oso ondo enmarkatzen dira Eusko Alderdi Jeltzalearen bidean baina ekintza horiek gure mugimendutik sortuak dira.
Azken kanpainari buruz berriz esan behar dizut. Gobernadoreen aurkako kanpaina izena eman zaiola. baina guk hori hemengo FOP guztietara zabaltzen dugu. Guk ez dugu bakarrik eskatzen gobernadoreak hemendik joatea. Guardia Civil eta Policia Nacionala ere joan daitezela Euskaditik eskatzen dugu. hemen gelditu daitezela juxtu Estatutoak markatzen dituen gauzetarako: pasaporteak bota. aduana eta mugetan egon... oraingoz behintzat. oraingoz. Estatutoa ez da guretzat helburu bat. helburua independentzia dela argi esan dut.
Estatutoak diona hetetzea da, berazb nahi duguna. Une batean bide hori hartu zuen, gure Herriak eta ikusten dugu horri oztopo asko ari zaizkitela jartzen. Jendea mobilizatu nahi dugu oztopo horiek botatzeko eta Estatutoari baliagarritasun bat emateko.
A.–Gobernadoreena garbi geratu zen, baina indar polizialak alde egitearena ilunxeago geratu zen, komunikabideek haizatu ez zutelako agian...
J.J.I.–Badakizu nola Gasteizen Alderdi Egun bezperan manifestaldi bat egin genuen, hura hukatutakoun komunikatu bat pasatu genion gobernadoreari eta prentsaurreko batean azaldu genuen argi eta garbi han zer zioen: «Señores Cónsules de España en Euskadi. váyanse con sus Fuerzas de Orden Público en aplicación de lo que marca el Estatuto».
A.–Guk ere ikusi genian Alderdi Eguna eta han entzun genian halako gauza radikal tankerako bat, ez zekiat, helburuak lortzeko edozeren gainetik pasako zinetela EGlko gazteak, baita alderdiaren gainetik ere behar izanez gero.
J.J.I. Beno. esaldia zuzenago izan zen "...y nadie, ni siquiera este Partido, será capaz de pararnos". Horrekin esan nahi nuena zera da: alderdiak politika posibilista bat darama eta gu helburu berdinekin gazteak gara, eta gazteok... badakizu batzutan posibilismo horiek piska bat baztertu egiten ditugula eta helburuetan bakarrik fijatzen gara, eta nahi nuen esan helburu horiek lortzeko. behar bada egoera txar batean, igoal alderdiaren posibilismoa ez zela guretzat nahikoa izango. Baina uste dut alderdiak ez digula guri inoiz horrelako oztoporik jarriko egoera hori ez dela sortuko.
A.–Ez al dira, dena dela, hitz radikalegiak?
J.J.I.–Ez dakit betidanik ze irudi eduki dugun EGlkoek. «los benditos del PNV» edo « los santurrones» edo ez dakit. Eta azaldu garenean kalera garen bezala, jendea harritu samarra geratu da. «aibadios. hauek zer ari dira». Orain dela bi aste ere. Espainiako telebistako «Si yo fuera presidente» programa hartan azaldu ginenean, hurrengo egunean jende asko harrituta. "baina zertan ari zarete, erotu egin al zarete ala?». Baina guk gazte bezala. gazte abertzale bezala, jokaera hori eraman behar dugu.
Eta igoal batzutan guk erabiltzen dugun hizkera eta alderdiarena ez dira berdinak izango. Adin gehiagoko jendea dira eta posibilismo baten bidetik sartuak, eta guk berriz gazte bezala hizkera hori baztertu egiten dugu eta zuzenagoak izaten gara. Zuzenagoak garenez radikalagoak garela dirudi batzutan. Baina helburuak berdinak dira.
A.–Asko hitz egiten da azken denboretan Estatutoa betetzen digutela eta ez digutela betetzen. Hik politika posibilista eta helburuak aipatu dizkiguk. Nola ikusten duk Estatutoaren egoera?
J.J. I. Egun batean Herri honek Estatutoaren bidea hautatu zuen eta gaur ikusten dugu hori nahiko moztua dagoela. Guk EGI bezala planteatzen duguna zera da: Estatuto hau bete egin behar dugu. eta hau betetzeko posibilitaterik ez badugu beste aukera batzuk pentsatu beharko ditugu. Beti ere biolentziarik erabili gabe noski, baina mobilizazio aldetik-edo igoal beste erreibindikazio bat eskatu beharko dugu.
A.–Biolentzia aipatzen duk. Nola ikusten duk?
J.J.I. - Bi biolentzia ikusten ditugu Euskadin gaur egun eta biak kritikatzen ditut: alde hatetik ETAren biolentzia, edo ezker abertzalearen biolentzia esango genuke, eta bestetik Estatu aldetik daramaten biolentzia. bai torturaren bidez. bai errepresioaren bidez edo GAL eta abarren bidez. Historia bt egiten dugu eta badakigu bat bestearen erantzuna izan zela eta abar. baina hala ere ikusten dugu euskal jendeak bere gizartea pazifikoki osatzeko gogoa eta asmoa duela. Eta guk esaten dieguna da, bai batzuei eta bai besteei, utzi ditzala bakoitzak bere biolentziak etxean eta goazen aukera uztera Euskal Herri honi ea hemengo jendeak lortzen duen bere gizartea osatzea. Herri honek badu mobilizazio kapazidadea erreibindikazioak biolentziarik gabe planteatzeko eta lortzeko.
A.–Biolentziarekin bukatzeko baldintzak helduak ikusten al dituk?
J.J.I.–Egoera nahiko txarra ikusten dut une honetan. Madrilek ETArekin biolentziaren bidez bukatu nahi du. Baina, batzuek hori ikusi nahi ez duten arren. ETAk ehun eta berrogeitamar mila boto ditu. HBren bidez, eta ezin egin dezakeguna da ETA akabatu biolentziaren bidez eta beste horiek mantendu. hortik beste ETA bat sortuko da eta.
Egin behar duguna da jende horri arrazoiak kendu. eta horretarako demokrazia sendotu. Demokrazia sendo bat ikusten badu jende horrek. beste bide batzuetatik joko du eta biolentziak ez du sentidurik izango. Biolentziaren kontra mobilizazioa erabili beharra daukagu.
A.–Biolentzia Estatutoa... Eta Komunitate Autonomoa eta Nafarroa elkarrengandik urrutiratzen ari gaituk.
J.J.I. Nafarroa zoritxarrez ez dago gertu. Baino hori ez da Estatutoagatik. Zoritxarrez, kanpaina batzuk egon direlako eta Estatuak bere medioak jarri dituelako. ikusten da Nafarroako jendeak ez duela Euskadin sartu nahi. Talde abertzale guztiok planteatu beharra daukagu hori eta guztion artean Nafarroarako politika zehatz bat egin, ea Nafarroako jendea nola ekarri dezakegun Euskadi aldera. Nafartarrek ulertzen badute euskaldunak direla. Estatutoa nahiko bide da Euskadin integratzeko. Noski, sartu nahi ez badute. beren borondatearen-aurka ezin da. Guk egin behar duguna da hemen gizarte bat sortu eta ikusi dezatela nafartarrek projektu bat dugula eta hemen sartu daitezen eskuak zabalik ditugula.
-A.–Kuriosoa da, biolentziaz ari gaituk eta Nafarroaz, eta bazirudik Nafarroaren gaia erdi ahaztua bezala egon ohi dela negoziaketa posible bat aipatzen hasi arte kontrapartida gisa.
J.J.I.–Horrela Estatuaren aldetik ikusten da eta hori txantaje hutsa da. Nafarroak sartu behar du Euskadin nafartarrek nahi dutelako, ez tipo batzuk kondizio bezala mahai baten gainean jartzen dutelako. Baita ere egia da-hemengo biolentzia ikusi eta biolenizia horrek piska bat urruntzen du Nafarroa Euskaditik. eta biolentzia horrekin bukatuz igoal lortuko genuke piska bat gerturatzea. Baina baldintza txantajista bat bezala ez dut onartzen. noski.
A.–Beno, eta zuek ere PNVn istilurik haundiena Nafarroan eduki duzue.
J.J.I.-- Zer esango dizut... Talde bakoitzean erregela batzuk markatu behar dira. eta zoritxarrez batzuek ez dituzte erregela horiek bete. Zigor gogorrak izan direla? Behar bada bai, baina hori alderdi barruko arazo bat da eta ez du zerikusirik izan behar Nafarroaren integrazioarekin. Eusko Alderdi Jeltzalea. nahiz eta alde batera edo bestera joan Nafarroan, guk eraman behar dugun bidea berdina izango da. Nahiko arazo izango dugu Nafarroan alderdia osatzeko. baina hau osatu ondoren horrek ez du Nafarroako egoera aldatuko.
A.–Arauak arauak izango dituk baina Nafarroako abertzale bati gogor egingo zaiok eskubiari gobernua eskuetan jartzea.
J.J.I. Benetan gogorra izan hehar du. Baina kontutan izan Nafarroan jokatzen ari ginela PSOEko bat izan presidente edo APko bat izan. eta beste aldetik planteatzen ari ginen alderdi abertzale batentzat Araba galdu ala ez galdu. Egoera nahiko larria zen eta gure burukideek erabaki bat hartu zuten. Dena baloratu behar da. Gogorra izan behar du nafartar batentzat abstenitu eta presidentzia ematea duela berrogei urte tiroka ibili direnei, baina beste aldetik gogorra da Araba tipo horiei ematea. jakinaz Araban abertzaletasuna oraindik ez dagoela sendotua. Nafarroa galtzeko arriskuan bagaude. Araba galtzeko arriskuan ere bagaude oraindik.
A.–Nola ikusten dik EGlko gazte batek alderdi barruan azken denboran darabilzuen krisia?
J.J.I. Kristoa dagoela badakit. baina zerk batzen du alderdia? Helburua garbi egoteak, Euskadiren askatasuna, eta bestetik biolentzia bideak ez dituela erabiltzen. Aglutinante horien barruan posibilitate asko daude: badaude eskuindar direnak badaude ezkertiar direnak, badaude demokristauak. sozialdemokratak baditugu, sozialistak baditugu, baditugu Euskadi zentralista bat nahi dutenak, baditugu Diputazioak indartu nahi dituztenak... Eztabaida sortzea normala da eta positiboa.
Ea eztabaida horretatik zerbait sendoa ateratzen den. Neretzat lojikoena izango litzateke Eusko Jaurlaritza sendo bat osatzea baina Diputazioei beren konpetentziak kendu gabe. Ez dugu Euskadi kontzeptua galdu behar. baina Euskadi zentralista bat osatu ere ez. Boterea herriari gerturatu behar zaio, bai diputazioetara eta bai udaletara.
Gero txarra izan da pertsonalismoak azaldu direla. Eta Alderdi Egunean ere garbi utzi nuen EGlren eritzia: pertsonalismoak alde batera utzi behar direla. gaur hau dena bihar alderdiko lehendakari izan bait daiteke, edo etzi lehendakaria diputatu nagusi.
A.–Krisiaz duzuen bertsioa EBBren berdina ote den iruditu zitzaidan orduan, eta orain ere bai.
J.J.I.–Hori ere okertu egin dela uste dut. Eztabaida honetan ez dira egon EBBko eta Jaurlaritzako planteamenduak, egon dira Diputazio eta Jaurlaritzako planteamenduak, eta EBB erdian, arbitro bezala jokatu du. Asko aipatu dira EBBren eta Jaurlaritzaren arteko diferentziak, baina Diputazioekin ere gogorrak izan ditu eta prentsan azaldu da nola EBBk gaizki ikusi zuen Diputazioak beren kontura "Ley de Régimen Local" negoziatzera Madrila joatea.
A.–Berriro ere gazte mugimendura pasatuz zer moduz konpontzen zarete Jarraikoekin?
J.J.I.–Gazteen arazoei buruzko zenbait kanpainatan, sodaduzkari buruzkoan adibidez, aurkitu izan gara, baina harremanak ez dira behar bezain onak. Eta nik dei egin nahi nieke, ez Jarrairi bakarrik, beste gazte guztiei ere bai, denon artean planteamendu orokor batera iristeko.
Euskadi mailan "Consejo de la Juventud de Euskadi", antolatzen ari da. Espaini mailan «Consejo Nacional de la Juventud» bezala. eta Parlamentuaren eta Jaurlaritzaren arteko kamara bezalako bat izango da. Erakunde sozial eta politikoak daude hor scoutak eta beste. Une honetan hor daudenak dira EGI eta beste zenbait mugimendu fantasma, Juventudes Socialistas. Nuevas Generaciones de AP. Juventudes de Euskadiko Ezkerra... ez dute indar bat Euskadi mailan.
Dei bat egin nahi nieke Jarraikoei ere. Badakit berek esango dutela "eso es dependiente del gobierno vascon" eta "por la via del Estatuto". Baina bide egoki bat da, eta parte hartzera deitzen diet.

Iñaki ZUBIONDO

"Ez gobernadoreak bakarrik, Policia Nacionala eta Guardia Civila ere joan daitezela Euskaditi".
«Talde batean erregelak bete behar dira eta nafartarrek ez dituzte bete».
"EBBk arbitro lana egin du Jaurlaritzaren eta eta Diputazioaren artean"
11-14

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakGazteakEGI
PertsonaiazIMAZ1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Zapalduen hitza zokoratzeko asmakizuna

Wokismoari begiratu beharrean antiwokismoari so jarri gara. Antiwokistek sorturiko multzoa delako wokismoa, eta antiwokismorik ez balego ez legokeelako wokismorik. Multzo eklektiko horri begiratu, eta laster ohartzen gara eskuin muturrak hastio duen guzia barnebiltzen duela:... [+]


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


2025-05-21 | Castillo Suárez
Bihotzeko pitzadurak

Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]


Eguneraketa berriak daude