Erramun Martikorena: «Eleketa Hasi Ainizin Egiten Nuen Kantu»


2021eko uztailaren 23an
Erramun Martikorena kantariari elkarrizketa
Mementuko Pausa Bat Egin Du Sei Urtetako Ekitaldi Etengabearen Ondotik
Erramun Martikorena: «Eleketa Hasi Ainizin Egiten Nuen Kantu»
Baigorriko Oxobia etxean jaio eta bizi da Erramun Martikorena, azken sei urteetan deitu zaion leku guztietara kantu egitera joan ohi den kantaria. Hori bai, berak daukan aberastasun eta altxor haundien eta bakarrarekin: bere ahotsa. Makina bat kantu tradizional gozatu ditugu bere ahots soil baina indartsuaren bitartez. «Herriz Herri» kazetatik hartua ditugu ondoko galdera-erantzunak.
HERRIZ HERRI. - 41 urte dituzu eta laborantzatik bizi zara Baigorrin?
ERRAMUN MARTIKORENA.– Bai, 43-an sortua Oxobian, 14 urtetan eskola utzirik etxeko laborantzari lotu nintzen aitamekin eta geroztik hola eramanki dut bizia.
H.H.–Orain artean segurik diozu, Uste dut gauza berri batzuei ere pinatatua zaren?
E.M.–Bai. Gaurko egunean tresnatzeak aldaketa handia ekarri du hemengo laborantza ttipiei. Diru sartzeak behar izan azkarki emendatu eta hazkuntzatik egiteko behar dira eremiak izan. Gero hazkuntzak biziki estekatzen ditu. Alde batetik kiwi landareak ezarri ditu. Mahatsa bezala beha behar da egon bainan lan guttiago du. Azpian, haunditu ondoan, pentzea ahal duzu egin.
Bertze aldetik, biperra landatu dut eta Ezpeletako kooperatifari igortzen ditut.
Biak eremu ttipietan egin daitezkeen gauzak dira. Ez dut oraino erreiten ahal zer irabazi eginen dudan.
H.H.–Kantari berala biziki ezagatua zara. Noiz hasi zinen kantatzen?
E.M.– Eleketa hasi aintzin noski. Aitatxirekin ikasirik «Ottia lili denian» emaiten nuen eleketa hasi gabe. Guztia, hark eman zidala nik uste.
H.H.- Eta gero, ondotik, nun edo nola ikasi dituzu kantuak?
E.M.–Ainitz banuen entzunik aitatxi zenari eta orroitzapena banuen. 14, 15 urtetan, eskola utzi eta «Xaramela»tik ere ikasi nituen. Soldadogoa egin eta, Baigorriko korralean sartu nintzen, 64.ean. Hor, lagunekin ere segitu nuen eta geroztik beti segitzen dut. Herrian berean batzu eta bertzeri galde eginez ere atxemaiten dira zenbait. Zahar batzuen gogotan zeudenak bildu ahal izan ditut ere. Pentsatzeko da kantu bat ateratzen zelarik ixkiriotan, 4, berdin 5 baztertzen zirela eta galtzen
H.H.– Botzaren lantzeko ibili zara nonbait ikasten?
E.M.–Ikasketa berezirik ez dut segitu nihun ere. Arizanez bakarrik. Aitatxi behatuz. Eskolan orain zerbait egiten bada, gure denboran ez dugu xantza hori ukan. 14-15 urteetan, biziki erreztasun bada botzaren lantzeko eta uste dut gauza beharrezkoa dela memento horretan zerbait egitea.
H.H.–Egun, zure botza entzun daiteke kantaldi edo irratietarik, berdin disketarik. Nola gertatu zen zure botzaren karrikaratzea?
E.M.–Lehenik korralarekin. Gero Larzabalen egin ziren duela 15 urte zeingehiagoka batzu ezagutuak ez ziren kantarientzat. Hor agertu nintzen eta zenbait urte isilik egon ondoan 78.an atera zen lehen diska bat. Hor hasi ninzen ibiltzen herriz herri, lehenik ipar aldean, gero hego aldean.
H.H.–Kantu zaharrak berdin berriak kantatzen dituzu. Badea kanturik zuk idatzirik?
E.M. Ez. Nahiago dut kantatu bertze batek egin kantua. Suietaren emaitea gertatu zait eta gero doinua emaitea. Uste dut nire saila kantatzean dagoen.
H.H.–Haizeak daraman berri bat da nola kantatzetik gelditzekoa ziren. Eraukuzu ba funtsezko zerbait?
E.M.–Ba, egia da mementoan pausa bat egiten dudala. Bainan mementoko delibero bat da.
H.H.–Zergatik pausa hori?
E.M.–Duela 6 urte hasi ninzelarik ibiltzen, gogoan hartu nuen galdetua izanen nintzen toki guzietara joatea. Esperentzia bat egin dut. Ez dut batere urrikirik hola ibilirik. Bainan orain, nola ez naizen profesional bat, zenbait berrikatzen badira ere biziki errezki, nire partetik uste dut behar dudan apur bat gelditu. Geroxeago beharbada bertze kantu batzuekin bainan ez dut uste lehen bezainbat ibiliko naizen.
H.H.– Egunaz laborari eta ganean plazetan kantari, ez ote da gauza zaila?
E.M.– Bai. dudarik gabe. Bere saila nahi bada untsa eraman, egun batzu badira non nekaturik arizan ondoan, soro sartzen edo... taula gaineratu orduko behar duzu fresko izan. Gero kantatu eta nahi izan dut beti bestan parte hartu han berean afaldu edo trago bat edan, solasean jendearekin egon. Gauaren parte bat xahutzen da berehala eta azkénik ordu bat eta berdin gehio bidetan Biharamunak zailak dira
H.H.–Euskalduna lehen bezain kantari dea?
E.M.–Gazte gazte nintzelarik, biziki aise kantu egiten zen. Bainan, gero ta guttiago, bezala kantatzen zelarik atera ziren kantu eta kantari berriak. Arrapizte bat gaitza izan zen. Orain iduri zait berriz eztitze bat badela. Kantu berri guti ateratzen da.
H.H.– Horregatik ote da kantaldi guttiago ere? Zer diozu?
E.M.–Bai egin duke horrek ere. Gero ainitz tokitan kantaldia muntatzen dutenek ezin dute eskuratu leku egokiena horretarako. Ezker pareta batean ez da aise zerbait ori egitea. Bai entzulea, bai kantaria nekatuak gertatzen dira.
H.H.–Kantuak ba ote du indarrik euskalduna euskaldan atxikitzeko?
E.M.–Ez nuen uste. Baina orain segur naiz kantuak bere indarra baduela. gero eta gehiago jendeek indar bat egiten dute euskararen ikasteko. Gau eskolak hor dira. Bainan bizimoldea sobera erdalduna da, beren artean jende horiek euskaraz pentsatzeko. Kantuak laguntzen ahal ditu manera errez batean. Esperantza haundia daukat jende horietarik bai eta ikastoletan euskaraz eskolatzen ari diren haurretarik kantu egile berriak sortuko direla.
H.H.–Zerk egin dizu plazer haundiena plazetan kantari ibiltzean?
E.M. Nihaurengandik ikasiak dituzten kantu batzu, haur batzuek berek kantatzea. Herriko bosta batzuez biziki oroitzapen ona izan dut.
Beste gisan ere, ene kantuen artetik, haurrek igan taulara eta eni entzunik ikasi kantuak berek ematea.
HERRIZ HERRI

14 urtez geroztik laborantzari lotuta eramanki dut bizitza».
Ez dut kanturik nik egina; nahaigo dut kantatu bertze batek egin kantua
34, 35

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakMARTIKOREN1
PertsonaiazMARTIKOREN1
EgileezHERRIZ-HER1Kultura

Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude