Pako Urkia:«Ia 3.000 lagun biltzen dira hondartzan futbolean aritzeko»


1984ko urriaren 07an
Zarautzen futbol partiduak hondartzan
Pako Urkia:«Ia 3.000 lagun biltzen dira hondartzan futbolean aritzeko»
ARGIA.– Aurtengo denboradan behin ere baino ekipo gehiago omen da, ez?
PAKO URKIA.–Soinua behintzat hala duk!
A.–Lehengo urtean zenbat ekipo ziren?
P.U.–Ehunda berrogeita bost.
A.–Ekipo bakoitzetik...
P.U.–Umeak eta kontutan hartuta, umeak hogei izaten dituk ekipo bakoitzeko, hamazazpi edo horrela. Gure txapelketa zeharo diferentea duk Donostiakoarekin. Eskola bezala duk. Umeak negarrez hasten dituk jolasten ez badute. Hemen bazegok maila bat 6-7 urtetako umeena, beste inon ez dagoena, eta izugarrizko ilusioa izaten ditek jokatzeko: kamiseta eta, almoada azpian izaten ditek! Jolasteko amorratzen eta jolasten ez badute negarrez. Orduan zer egiten dugu, ekipo bakoitzean hogei sartu eta partidu bakoitzean denak aldatzea libre.
A.–Bestetan ez da horrela...
P.U.–Federatutan bi edo hiru aldaketa besterik ez dituk izaten partiduko. Gaztetxoekin hiru, baina beste hauekin nahi adina. Besterik ez bada bost minutu jolasteko! Hartaka etxean pakea umeekin!
A.–Ze diferentzia daude Donostiako plaieruekin?
P.U.–Edadeak eta dena diferenteak dituk. Horiek egiten dizkiate edade reglamentario federatuak, federazio españoletik hartutakoak, eta guk ez. Guk aspalditik hartu genituen kurtsoko edadeak. Maila bereko umeak atera; Errazagoa duk maisuarentzat eta guziontzat. Eta geronek ere ikusten diagu umeentzat ere hobeagoa dela, ze hor gertatzen duk umeak alde haundia egiten duela zazpi-zortzi urte edade horretan. Sei ta zazpikoak zer esanik ez. Zazpikoak seikoari kriston paluak. Federaziokoek berriz denboradatik denborada barrnan jaiotakoak sartzen dizkitek fitxatan eta alde handia zegok edade horietan urte erdi batean. Ez zioagu garrantzirik ematen horri. Nahiago diagu hemen jendea mugitu. Edade horretan txapelketa nazionalak eta probintzialak eta...!
A.–Zenbat dira ba Zarauzko hondartzan txapelketa batean aritzen direnak?
P.U.–Bi mila eta zortzirehun edo horrela. Seniorretan bakarrik, lehengo urtean berrogeitik gora ekipo. Esango nikek gamera hau dela Estatu guztian zaharrena, txapelketarik zaharrena. Aurten 41. urtea beteko du. Donostiarrek ere mordoxka bat bazeramakitek, hogeitaka baino gehiago baina... Lehen lehen lehenago, maila batean egiten ziaten Donostian Juventud Antonianak edo. Baina lehenago. Gero hori geratu egin huen eta Frente de Juventudes-ek edo organizatzen zian. Orain berriz sartu duk Federazioa eta askoz ere hobeto zegok antolatua Donostian. Hemen Zarautzen familia gutxi izango dituk plaierotan baten bat ez daukatenak. Anaia ez bada lehengusua, iloba, horrenbeste zientotatik izan behar baten bat.
A. - Herri guztia...
P.I.J.–Denak. Guk kenduko bagenuke, ez zekiat, orain dela zazpi-zortzi urte handitakoa kentzea pentsatu genian...eta, jode, problema sozial! Ezin kendu. Kriston prolema. Beraiek antolatuko zutela eta porteriak eta laga genizkien. Eta bueno bueno? atzenean hurrengo urtean erabaki genian gure kargu hartzea eta kito, berriz ere Klub Deportiboa sartu huen organizatzera.
A.–Zein dira zuen arazorik handienak txapelketa hau antolatzeko?
P.U.–Problemak? Diruarena aparte zegok arbitroena. Txikiak jokatzen dutenean, larunbatean, hogeitazortzi kanpo hartzen dizkik Zarauzko plaiak. Eta egiten dizkiagu bi tanda: lehendabizikoan hogeitazortzi horiek eta bigarrenean hamasei edo hemezortzi partidu, tokatzen direnak. 45 arbitro nondik atera behar dira? Eta hori larunbatetan. Igandetan nagusiekin. Zarauzko hondartzak hogeitahiru kanpo haundi hartzen dizkik, haundiak eh, larogeitahamabi metrotakoak. Eta hor obligatu egiten zaio ekipo bakoitzari arbitroa ekartzera. Hannditan. Obligatu egiten zaie, bestela ez zeukatek jolasterik.
Txikitan berriz ekipo denei eskatzen zaie ekartzea. Gero guk Deportiboko jugadoreak eta jartzen dizkiagu, jugadoreak izandakoak... Hor ibiltzen gaituk justu xamar, ze larunbatean, eta negua, eta... Eguraldi txarrak denentzat egiten dik eh!
A.–Arbitro zein jartzen da, edozein?
P.U.–Arbitro ekartzen diagu normalean idea piskat daukana, lehen futbolean jolastutakoa... ez kaleko bat edozein. Bilerak eta egiten dizkiagu beraiekin, eta horrela.
A.– Azken garai honetan neska-koxkorrak ere ibiltzen dira plalerotan. Noiztik?
P.U.– Neskena, gu hasi ginen... seigarren txapelketa izango duk ja neskena.
A.–Honez gero nahiko kozkortutekoak ere izango dira.
P.U.–Bai, bai. Hamairu, hamalau urteko ja emakume pinpolitak eta agertzen dira hemen.
A.–Eta nola egiten dute? Neskak eta mutilak nahasian edo...
P.U.– Ez, ez. Neskak neskekin. Hor ikusiko dituk hamar kategoria. Lau lehenbiziko txikiak, minifutbol, benjamin, alebin eta infantil dituk neskak eta mutilak. Ja kadeteak dituk hamabost-hamasei urtekoak: hor mutilak bakarrik. Seniorretan ere mutilak bakarrik.
A.–Kategoria horiek nola erabaki zenituzten ?
P.U.– Benjamin eta alebin eta hauek Zarautzek atera zizkian aspaldi, eta minifutbol. Aspaldiko urtetan! Gero esaten ziaten teknikoek, Diestefanok eta, aspaldi hasi behar zela, baina gu hasita ginen. Beti esaten diate sei-zazpi urtekoentzako azkarregi dela, baina umeak zoratzen ibiltzen dituk eta zer egingo diek ba, utzi.
A.–Orain hasi eta noiz arte?
P.U.–Txapelketa hasten duk hil honen erdian, Pilarika egunean, eta izaten dizkik sei hilabete tterdi, zazpi, apirilaren bukaerarte. Aurten gainera aldaketa bat egin nahi diagu. Haundiek ahalik eta luzeena egin nahi izaten ditek txapelketa. Beti gauza bera eskatzen ziaten. Eta aurten pentsatu diagu, begira, talde bakoitzetik hamasei ekipo klasifikatzen dituk beti, hau da, martxoaren erdirako hogeitaka ekipok bukatu dik plaieruena. Eta jokatu nahi. Ba aurten «kopa» moduko bat egingo diagu klasifikatzen ez diren ekipoekin. « Kopa Zarautz» izeneko dik gainera.
A.–Egia al da plaieroak oso inportanteak direla futbolista «kantera» hori mantentzeko?
P.U.–Egia, haundia gainera. Eta batez ere porteruentzat. Beraiek esanda. Anjelekin (Iribar), anaia bezala zeukeat nik hura, hark esaten dik hondartzan egin zela. Hondartzan ibiltzea eta pelotan egitea. Erraz botatzen dituk hondartzan. Ume umetatik erraz botatzen haiz hondartzan, harrian eta burnian baino errezago. Eta horrek izugarrizko aldia egiten diela. Eta txonkatilarentzat eta denek esaten ditek beti ona dela ur-izkinan eta korrika egitea. Oso ona dela.
A.–Ze balei klase ibiltzen dituzte?
P.U.–Ume txikiak plastikozkoak. Infantiletakoak plastiko sendoagoa eta besteak larrua, ofizialak bezalakoa, eta handiek hankautsik jokatzen ditek eh!
A.–Txikiak zapatilekin...
P.U.– Orain dela lau-bost urte mutualidadeko medikuak esan zigun Zarauztikan lesio asko joaten zela, eta behatz-lodian joez gero zaila egoten zela txikitan egindakoa gero korrejitzea. Donostian prueba egin zela eta komeni zela esan ziguten. Prueba egin genuen zapatilekin eta egia. Harrez gero demostratu dik askoz ere hobeto dela.
Orain bai, haundiek izugarrizko zartadak hartzen dizkitek hemen, hanka hotzean eta, askok dituk hogeita hamar urterekin edo jolasten ari direnak eta usten ditek hamasei hamazazpi urte dauzkatela, eta gazte baten kontra joaten dituk saltaka, eta hark ematen dien zartada... Han egoten dituk lau egunean hankari begira! Hori bai mutualidadea oso ondo portatzen duk. "Urpekoak"ekoak ere bai.
A.–Eta ze futbolista atera dira Zarauzko plaiatik?
P.U.– Jugadoreak atera? Asko. Zer esango nikek ba... Deportibon esaterako, jubeniletan bost ekipo zeuzkeagu federatuta, regionalak, preferentea... denak hortik ateratakoak. Nazionalean terzeran jolastu ditek eta jolasten ari dituk pila bat. Zientoka horrenbeste urtean. Eta punta puntan orain bertan dauzkak Pardina eta Urbieta Sansen, Galarraga Alavesen, Argote Bilbon... Eta beno, Txurruka, Iribar, eta Izeta, Beitia, eta Etxabe, eta Landa eta Zubizarreta, eta De Diego ere hor ibili huen, hil zena... Asko.
A.–Diruz berriz nola konpontzen zarete?
P.U. Diruz gaizki. Beti negarrak jota! Errifak eta horrela tabernetan. Langostak edo jarri eta hortik ateratzen denarekin eta haundiei kobratzen zaienarekin... hortxe, kito, galdu, beti hortxe ibiltzen gaituk.
A.–Haundiek pagatu egiten ditek futbolean aritzeagatik?
P.U.– Ekipo bakoitzak hogeita bost mila pezeta jarri behar dizkik. Baina kamisetan egiten duten propaganda dela eta beraiek ez ditek xentimorik ere jartzen. Patrozinadoreak eta bilatzen dizkitek. Txikiek hogei duro jartzen dizkitek. Rebisioa egiteko justujustu.
Baina horko diruarekin bakarrik... Eskerrak lehengo urtean ere federazioak, ayuntamentuak eta lagundu zigutela.
A.–Gasturik handiena zein izaten da?
P.U.–Porteriak, porteriak. Gezurra dirudi erdoilak nik baino apetito gehiago edukitzea! Jaten dik horrek. Galbanizatu, pintatu... sartzen duk hondartzan eta handik hamabost egunetara hartzen duk hura bera eta, zer pasa zaio honi? Jaten dik horrek. Bi milimetrotako tuboak.
Porteriak dizkiagu gainera diferenteak. Umeak bost metrotakoak, alebinak eta seikoak eta infantiletatik gora zazpikoak. Alturan ere desberdinak: bi metrotakoak, dos beinte eta dos kuarentakoak. Ofizialak bezala.
Gero hiru peoi ere ibiltzen dizkiagu... Baina kriston paliza duk kanpo denak markatzea eta materiala haraino eramatea. Goizean hori egin eta arratsaldean ez haiz siestatik jeikiko!
Joxe MOLLARRI

Larunbatero eta igandero ikuslegoa ugarituz joaten da. Ez da familiarik plaian futbolistik izango ez duenik
Duela sei denborada hasi ziren Zarautzen neska koxkorrak. Oraingo: neskak neskekin eta mutilak mutilekin aritzen dira.
Udaberrian kopa... eta Iribar adina izateko ilusioa.
23-25

GaiezKirolaFutbolaBesteak
PertsonaiazURKIA1
EgileezMOLLARRI1Kirola

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude