Guardia zibil baten mehatxua Beatriz Etxeberria presoari: "Zuri eta alabari tiro bat emateko gogoa jartzen ari zait"

  • Eskuetan pistola zuela, Beatriz Etxeberria Caballero eta bere bi urteko alabari tiro egiteko mehatxu egin die asteartean guardia zibil batek, Etxerat elkarteak salatu duenez.


2020ko ekainaren 17an - 17:54

Aranjuezko espetxean daude Beatriz Etxeberria eta bere alaba, etxetik 500 kilometrora. Etxeratek salatu duenez, ospitalera eraman zituzten asteartean medikuaren kontsultara.

Zain zeudela egin zien mehatxu guardia zibilak. Berak kontsulta bertan behera uztea erabaki eta medikuari jakinarazi zion gertatutakoa.

Etxerat elkartearen ustez, horrelako gertakariek "seriotasun gutxiko jarrera uzten dute agerian, are gehiago, bi urte eskaseko haur baten aurka zuzendutakoak izan direnean". Halaber, onartezina deritzo euskal presoa politikoak haien segurtasuna arriskuan jartzen duten hirugarren pertsona baten zaintzapean uzteko erabakia. "Haurrak eta adingabeak, euskal presoen seme-alabak edo senideak, egoera ahulean daude hainbat motatako eraso eta hertsapenen aurrean", adierazi dute.

Sorturen protesta biharko

Ostegunean 19:00etan Bilboko Gobernu Zibilaren aurrean protesta deitu du Sortuk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


2024-02-08 | ARGIA
Aske utzi dute Iturmendin atxilotutako emakumea

Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.


2024-02-07 | ARGIA
Emakume bat atxilotu dute Iturmendin eta inkomunikatuta eraman Madrilera

Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]


Eguneraketa berriak daude