Zubietako erraustegia probaldi fasean martxan izango dute gaurtik

  • Asteburuko ke zutabeen ostean, egunotan izan den etena eta gero, kea dario berriz ere Zubieta gainari. Gaurkoa ez da edozein egun, Foru Aldundiak ostegun honetarako erraustegia probaldi fasean martxan jarriko dutela iragarria zuen joan den astetik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 28an - 16:34

Goizeko lehen ordurako kea zerion berriz Zubieta gaineko errausketaren zero guneari. Asteburuko ke zutabeen ostean, etenaldia izan da egunotan eta gaur berriz ere kea zerion Zubieta gainari. Gaurkoa (azaroak 28) ez da edozein egun; gaurtik aurrera, erraustegia probaldi fasean martxan izango dutela iragarri zuen joan den astean Foru Aldundiko ordezkariek hedabideekin batera aipatu azpiegiturara eginiko bisita gidatuan. Martxorako ehuneko ehunean funtzionatzea espero dute.

Zubieta gaina joan den igandean (azaroak 24); irudiotan ikus dezakezuen moduan, kea dariola zegoen errausketaren zero gunea. Duela aste batzuetatik etengabe zerion kea Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) plantari. Iragan ostiralean Foru Aldundiko ordezkariek hedabideekin erraustegian barrena eginiko bisita gidatuan, hondakinak ostegun honetan (hilak 28) hasiko zirela erretzen iragarri zuten; erraustegia probaldi fasean martxan jarriko zutela. Labeak ere egun berean piztu omen zituzten. 

Eta larunbatean, TMB plantako ke zutabeari beste bi batu zitzaizkion. Ostegunean probaldi fasean sartuko dutela iragarri arren, jada joan den larunbaterako kea zerien erraustegiko tximiniei. Errausketaren zero gunera igo ginen igande goizean eta hala zela egiaztatu ahal izan genuen, irudiokin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude