EPPK-ko zortzi bitartekariak kartzelan sartzeko agindu du Velascok

  • Pasa den asteazkenean atxilotutako EPPK-ko zortzi bitartekariak kartzelaratzeko agindu du Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.


2014ko urtarrilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Arantxa Zulueta abokatua da atxilotuetako bat.

Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskalak eskatu bezala, baldintzarik gabe espetxeratuko dituzte.

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak eta Aitziber Sagarminaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz bitartekari taldeko kideak dira atxilotutako zortzi pertsonak.

Gaur goizean pasa dira Eloy Velasco epailearen aurretik eta ez dute deklaraziorik egin.

Epaileak argudiatu du, aske utziz gero arriskua dagoela ihes egiteko edo frogak deuseztatzeko. Gainera, Nahia Zuriarrain ere inputatu du eta ostegun honetan pasa deklaratu beharko du epailearen aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude