Zisjordaniako ardoak ezin dira Israelgo produktu gisa etiketatu

  • Kanadako Gorte Federalak ebatzi du Zisjordaniako ardoak ezin direla Israelgo produktutzat saldu. Arrazoien artean, etiketatze hori "faltsua, okerra eta engainuzkoa" dela argudiatu du auzitegiak.


2019ko uztailaren 30ean - 12:07
Psagot upategiko ardoak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Herritar baten salaketaren ondorioz hartu dute erabakia epaitegiek. 2017an, jatorri judutarra duen David Kattenburgek kexa luzatu zion Kanadako Elikagaien Inspekziorako Agentziari, Psagot eta Shiloh upategietako ardoak Israelgo produktu bezala etiketatuta zeudela, baina Zisjordanian ekoizten zirela jakin zuenean.

Hasiera batean elikagaien agentziak etiketa kentzea onartu zuen, baina erabaki hau atzera bota zuen Kanadaren eta Israelen arteko Komertzio Askerako Ituna dela eta. Itun horrek Palestinako lurralde okupatuak Israelgoak direla onartzen baitu.

Horren aurrean, Kattenbug-ek Kanadako Elikagaien Inspekziorako Agentziaren erabakiari apelazioa egin zion, argudiatuz lurralde okupatuak Kanadak eta nazioarteko komunitateak ez dituelako Israelgo lurraldetzat aitortzen. Hala, Kanadako Gorte Federaleko epaileak onartu du Israelgo produktutzat saltzea faltsua eta engainuzkoa dela.

Frantziaren antzera

Antzeko kasu bat irekita dago gaur egun Frantziako Estatuan; izan ere, Psagot upategiko ardoak Israelgo produktutzat saltzea debekatu dute Frantzian, Zisjordaniako kolonia israeldarretan egindako ardoak Israelgo "asentamentuetan" egindako produktu bezala saldu beharko dituzte hemendik aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!