Bordaleko unibertsitatean aurkeztua izan da berriki lan balios bat, soziologiako masterraren menturan. Armelle Gomez baionesak Ipar Euskal Herriko zirkuito laburren esperienzieri buruz ereman du ikerketa mamitsu bat. Prozesuaren harat-hunateri buruz emaiten dituen xehetasunez gain, lanaren ekarpen nagusietarik bat da eragileek adierazten dituzten arrazoinak dituela agerian ezartzen.
2000-2010 hamarkadan ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko diskurtso amankomun bat nola garatu den erakusten du, zointan elgarri lotzen diren tokiko eta mundu mailako kezkak eta irtenbide alternatiboak. Elikadura burujabetzaren diskurtsoa sektore desberdinen juntatik dario.
Kontsumitzaile militanteak frangotan ekolojismotik eta hiritik heldu dira, batzutan “lurramaren” ikuspegi kasik espiritualista batekin. Ekoizleak aldiz laborarien aspaldiko borroka kolektiboetatik heldu dira, funtsezko oinarri sindikal eta politiko batekin. Lan hortan untsa erakutsia da konzeptuak -eta beren “itzulpenak”- nola ibiltzen diren mundutik lurraldetarat, eta alderantziz.
Zirkuito laburren eredua utopikoa da, sentsu baikorrean. Transakzio ekonomiko xoilaz aparte, gizartearen eraldatzeko asmo bat dakarka. Utopia hortan juntatzen dira ikuspegi eta sinesmen desberdinak. Batzu borroko kolektiboetatik doatzi, bertze batzuk aldiz neoliberalismoaren kritika indibidualismo erradikala batean oinarritzen dute. Orohar, ekonomia alternatiboen galaxian denetarik aurkitzen da: ezkerreko mugimenduak, laborariak, ingurumenzaleak bainan baita ere girixtino kritiko historikoak, bake mugimenduak, mugimendu espiritualista edo new age-ak. Koalizio negatibo horrek emaitza baikorrak ere ukan ditu, zirkuito laburrak barne.
Hasteko, euskal gizarte ekonomiaren ixtorioari begiratuz, interesgarria da ikustea orain dela berrogoi bat urte ekoizpena zera politizatua: lana herrian, ekoizpen tresnak langilen esku, lurra laborarientzat, borroka sindikalak. 1975-1980 urteetan abiatu langile kooperatiben helburua zen Euskal Herri barnekaldearen industrializatzea, Goierriko ereduarekin –etzen orduan baitezpada ingurumenik aipu-, laborantxa azkar eta beregain batekin batera. Azken hamarhamabortz urteetan kontsumoa ere politizatu da : zirkuito laburrak, bainan baita ere bidezko merkataritza, edo berrikiago eusko monetarekin.
Erranahien lerratze hori interesgarria da, oraindik herritar gehiago inplikatzen dituelako, bakotxaren kezka bereziak lurralde ikuspegi orokor batean kokatuz.
X. Itzaina
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa.
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]