Zilbor estea

  • Kaukasotik laugarren bidaia da honako hau eta milaka kilometro egin ditut hemengo errepideetatik honezkero. Karretera txarrena Georgian tokatu zitzaidan, Zugdiditik Svanetiko eskualdera igotzen den 100 kilometroko "tortura" hura. Onena, aldiz, honako hau duzue, Armenia eta Nagorno Karabakh lotzen duen pasabidea, hain juxtu. Jerevandik hona 6 orduko bidaia da: triki-traka amaigabe bat, autobusaren motelgailuen garrasiek pentsatzen apenas uzten dizutelarik.


2008ko abuztuaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Kaukasoko errepiderik onena. (Arg: Karlos Zurutuza)

Bat-batean, isiltasuna da nagusi: hegan goazela dirudi eta, badaezpada, leihotik begiratu dut. Hodeirik ez, margotutako marrak ikusi ditut karreteran lehendabiziko aldiz, eta bazter-babesak bere bi aldeetan. Armeniar Diasporak finantzatutako "Lachin-go pasabidea" da hau, Kaukasoko errepiderik onena.

Kanal honetako sarrerako mapari erreparatzen badiozue, Nagorno Karabakh-i umekiaren itxura aterako diozue agian. Karabakhtarrak armeniarrak dira, baina "umekia" Armenian ez, Azerbaijanen barruan dago. Independentzi gerra irabazi zuenetik, Karabakh errepide honetaz baliatu da suministroak, armak, eta bizirauteko behar izan duen guztia Armeniatik ekartzeko. Gauzak honela, Lachingo pasabideak isolatutako eskualde honen "zilbor hestea"ren funtzioa bete du.

Armeniarrek karretera eraiki ez ezik, inguruan bizi ziren musulmandar guztiak akatu edo kanporatu zituzten. Jerevango jeneralek hemengo artzain eta baserritarrek "zilbor hestea" moztu zezaketela zioten; hobe zen ziur jokatzea, badaezpada.

Kontua da "artzain eta baserritar" haiek azeriak ez, kurduak zirela. Izan ere, Nagorno Karabakh eta Armeniaren arteko euren eskualdeari "Kurdistan Gorria" deitu ohi zitzaion sobietar garaietan. Urte askoz, Lachin hirian baino ez ziren inprimatzen kurduerazko liburuak mundu osoan, eta leku askotako hizkuntzalariak iristen ziren kultur altxor hau ikertzera. Paradoxa bada ere, atzamar itxurako eskualde ttipi hau 35 milioi laguneko nazio baten erreferente izan zen.

Gerra bukatzean Armeniarrek "Kashatag" birbataiatu zuten eskualdea, eta Lachin hiria, "Berdzor". Kaukasoko errepide onenaren izena besterik ez da "Lachin" gaur.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nagorno Karabakh
Nagorno Karabakheko kazetariak diosku: “Nora begira egon zarete?”

Harrituta begiratzen diogu Kaukasoko puzzle konplikatuan gertatzen ari den exodo berriari. Nagorno Karabakheko armeniar ia guztiek –120.000 lagun– ihes egin dute Azerbaijanen azken erasoaren ostean. Hustuketa etniko bat. Baina, duela bederatzi hilabete Armeniarekin... [+]


Nagorno Karabakheko errepublika "desegiteko" dekretua sinatu du bere presidenteak

Azerbaijanek Kaukasoko herrialde armeniar txikiaren kontra erasoa jo eta astebetera sinatu du estatuko erakunde guztien desegitea Samvel Shahramanyan presidenteak. 2024ko urtarriletik aurrera Nagorno Karabakh ez da existituko beraz. Jadanik hango populazioaren erdiak ihes egin... [+]


Milaka armeniar Nagorno Karabakheko aireportuan babestu dira, garbiketa etnikoaren beldur

Azerbaijanek erasoa jo eta hogeita lau orduren buruan hartu du Nagorno Karabakheko kontrola, hango agintariek "desegitea eta erabateko desarmatzea" onartu ondoren, bere esanetan. Armeniarrek herrialdetik ihes egiteko pasabide seguruak irekitzea eskatzen dute eta... [+]


Azerbaijanek Nagorno Karabakh bonbardatzeari ekin dio eta gutxienez 25 lagun hil dira

"Terrorismoaren aurkako" operazio militar bat dela esan du Azerbajaingo Defentsa Ministerioak, eta Armeniako arartekoaren arabera jadanik hogeitabost lagun hil dituzte azerbaijandar armadaren bonbek. Nagorno Karabakheko armeniarrek gutxienez bederatzi hilabete... [+]


Armenia, Nagorno Karabakhen konexioak berrezarri nahian

Armeniako Gobernuak bake akordiorako proposamenak egin dizkio Azerbaijangoari, Nagorno Karabakheko egoera hobetzea helburu. Proposamen horietan dago lurraldeko komunikazioa hobetzea, eta horixe bera eskatu dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere Azerbaijani.


Eguneraketa berriak daude