GFAko Euskara zuzendaria Berasateguiren hautaketaz: “Gauzak hobeto egin behar genituen”

  • Pablo Berastegui Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko zuzendari berriak euskaraz ez jakiteak sortu duen polemika ostean, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Aldundiko Euskarako zuzendariak bere iritzia eman du Aldundiko webgunean.


2014ko irailaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Pablo Berastegui irailaren 9ko aurkezpenean (argazkia: EFE).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

"Ulertzen dugu euskaldunon artean sortutako egonezina, eta eskertzen dugu euskaltzaleek marra gorriak ezarri izana", adierazi du Etxeburuak. “Gauzak hobeto egin ahal genituela” aitortu du ere. Izan ere, Aldundia zuzendari berria hautatu duen Patronatuko kide da, eta Berastegui aho batez hautatu zuten. Zuzendaria aukeratzeko pleguek ez zuten jasotzen euskararen derrigortasunik.

Gipuzkoako Aldundiak euskarari lehentasuna emateko konpromiso irmoa duela azpimarratu du Euskarako zuzendariak. Egun, Aldundiko langile berri guztiei euskarazko gutxieneko maila izatea exijitzen zaie, eta irudi korporatiboan eta komunikaziorako ere euskara da lehenesten duten hizkuntza, “herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen ofizialtasuna errealitate bilakatzeko”.

Donostia 2016ko zuzendari berriak euskara ikasteko konpromisoa erakustea eskertzekoa dela uste du Etxeburuak, eta egoerak “ahalik eta eragin txikiena izan dezan" saiatuko direla adierazi du.


Donostia 2016 kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.