Hirugarren edizio honekin, Ziburuko Azokak euskal kulturaren panoraman bere lekua finkatzea lortu duela uste dute azokaren antolatzaile Baltsan elkarteak eta ARGIAk. Iragan berri den azokaren balorazioan, urtez urte hobetzen doazen zenbakien berri eman dute, baita berotasunean gehiago neurtzen diren harreman eta sentsazioen berri ere.
"Aurten baieztaturik gelditu da 2021eko edizioak erakutsi zuen potentziala, orduko maila doi bat gorago ekarriz eta marka sinesgarri bat finkatuz euskarazko kulturaren panoraman". Hori da Ziburuko Azokaren antolatzaile diren Baltsan elkarteak eta ARGIAk azken azokaz egindako balorazioan ateratako ondorioa. Hirugarren azoka izan da ekainaren 4an egin berri dena, eta urtez urte zenbakiak hobetuz joan direnez, hainbat herritar eta argitaletxerentzat urteroko hitzordua bihurtu dela adierazi dute. Zenbakietatik hitz eginez:
Aurtengoan 33 argitaletxek erakutsi dituzte beren lanak (iaz 23 izan ziren, lehen urtean 16); 1.000 bisitari inguru zenbatu ditu antolakuntzak (iaz 700 inguru); eta salmentari begira, argitaletxeek helarazitako datuen arabera denen artean gutxienez 684 liburu (iaz 400 inguru) saldu dituzte, 100 bat disko eta 65 kamiseta, zaku edo beste.
Dena ez baita zenbakitan neurtzen, azokaren antolatzaile Baltsanek eta ARGIAk pozik adierazi dute haien arteko elkarlana sendotu egin dela hirugarren azoka honetan. Eta eskerrak eman dizkiete bidelagun izan dituzten Euskal Kultur Erakundea, Euskal Irratiak eta Ziburuko Herriko Etxeari beren laguntza tekniko, ekonomiko eta mediatikoagatik.
Aurten ere, parte-hartzaileen aurpegian poza eta gozamena marraztu direla nabarmendu dute: "Egun osoa naturalki euskaraz elkarrekin partekatzeko plazera, euskarazko kulturaren adierazpideen aniztasunaz eta aberastasunaz (liburu, komiki, disko, kantu, antzerki, bertso, umorezko saio...) gozatzeko poza, autore eta sortzaileekin hurbiltasunez aritzeko atsegina, ezagun nahiz ezezagunekin topatzeko gozotasuna, euskara erabiliz etengabe, euskaraz lasai biziz eta garena izateaz pozik".
Baina zera gehitu dute: "Gaurko irribarreek ez dituzte ahantziak atzoko bihozminak, lekuko Ziburuko Azokan omendua izan den Janbattitt Dirassarren hitzak: 'Behar da oroitarazi nondik ibiliak garen, nondik ibilarazi gintuzten. Euskara arrunt debekatua baitzen eskolan ; hitz bakarra erraiten bagenuen euskaraz, zigortuak ginen'. Ez dugu ez ahazten aitzineko belaunaldiak pairatu duena, baina ez dute lortu euskara desager araztea. Deus ez dugu irabazia baina burua altxatzen ari gara berriz, gure hizkuntz eskubideen errespetua eskatuz eta, larunbateko Azokan bezala, eskubide hauek gauzatuz plaza eta karriketan". (Beheko bideoan dago ikusgai osorik Dirassarren hitzartzea).
Dagoeneko urteroko hitzordu bilakaturik, Euskal Liburu eta Diskoen Ziburuko Azokak ekaineko lehen larunbatak markatuko ditu gorriz egutegietan. Horregatik, hurrengoa 2023ko ekainaren 3an izango da. Plazer duenak, egun horretan du hitzordua Euskararen errepublika ziburutarraren plazan.
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]