Duela 20 urte, 1997 hartan, ARGIAk Interneten burua erakutsi zuenean, munduan present egoteko leiho handi berri bat estreinatu zuen. Orain neoliberalek –baita aurrerakoiz beztituek ere– ahotik kendu ezin duten “aukera-leiho” erraldoi bat zen guretzat Internet, baina aldi berean bazen aurreko 20 urteetan digitalitatearen alorrean egindako lanen emaitza ere.
Teknologia digitala tresna erakargarria zitzaigun ARGIA jendeari bai gure produkzioaren atal ahalik eta gehienak geure esku hartzeko –bide batez bizimodua irabaztea lortuz– eta baita konkurrentzian sartu ahal izateko gurea baino askoz hizkuntza handiagoetan gurea baino askoz hedabide ahaltsuagoak diren hedabideen artean.
1980an fraide kaputxinoen jabegoko Zeruko ARGIA hura kooperatiba bihurtuta eskuratu zuen lantalde sasoikoak teknologia berriak bereganatzeko hautua egin zuen, euskara hutsezko prentsa euskaltzale, ezkertiar eta abertzalea indartzeko. Horrela egokitu zitzaigun mundu analogikotik digitalerako urratsak oso goiz ematea, disko gogorrik gabeko lehen ordenagailutik hasita. Harpidedunen kudeaketa, gaurko gazteek zer den ez dakiten –edozein edizio programak egiten ikusi baitute betidanik– fotokonposizioa eta bere garapena, argazki analogikoetatik digitaletarako jauzia, orrialde osoen moldatzea gero… ARGIAn eta haren babesle nagusiak izan diren Apika, Antza, Adur, Ametzagaiña, iAmetza eta enparauetan aritu diren dozenaka lankideek zeharkatu dute –aldi batez edo prozesu osoan– Olivetti idazmakina mekanikoetatik kazetarien edukiak telefono mugikorretan ezartzea bitarteko abentura harrigarri hau.
Egia da 1997an aski goiz iritsi ginela Internetera, eta hasieratik jarri genituen eduki batzuk libre Internet iruditzen zitzaigun erakusleiho erraldoian –aurretik CD-ROM formatuan plazaratutako ARGIAren elkarrizketen artxibo historikotik abiatuta segituz aurrerantzean Interneterako ere diseinatuta joango ziren produktu guztiekin–, gero eta eduki gehiago eskainiz eta beti libre. Diru publikoz lagunduta sortutako eduki guztiak herritar guztien eskueran libre izan behar dutela sinetsita, batetik, baina baita ere gaiotan larre motzeko kazetariok baino gehiago zekiten lagunek hala ikusten zutelako etorkizuna.
Euskal prentsaren Paleolito aroan hasitakook gazteei azaltzeko nola genbiltzan gu Mesolitoko Internet hartan, arkeologia industrialean aditu baten laguntza beharko genuke. Ziurrenik ez dio askorik axola, ordainetan gaur Internet bidez munduko hizkuntza handietako hedabideen artean konkurrentzian bizitzen saiatzeko lankide gazteak baitauzkagu, digitalitatean jaio eta heziak, euskaraz bizitzeko eta mundua ulertzeko informazioak sortu eta zabaltzeko gaur erabilgarri dauden tresnak erabiltzen dakitenak. 1997 hartan bezala, Ametzagaiña Taldea osatzen duten kooperatibetako lankideen babes eta guzti. Horrela bai merezi duela nabigatzen jarraitzea.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]
Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]
Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]