Hego Euskal Herriko sindikatuak bat eginik protestara irtengo dira otsailean. Sektore publiko osoa indartzeko eskatuko dute Nafarroan; EAEn berriz, Osakidetzan eta osasun sistema publikoaren gainbeheran jarriko dute fokua.
Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Nafarroako Gobernuaren menpeko sektore publiko osoa grebara jotzeko deia egin dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta Steilas sindikatuek. Benetako negoziazioa eskatu dute praktikan lan baldintzak eta zerbitzu publikoa hobetzeko. "Pribatizazio politika amaitu" eta Foru Gobernuak bere "autogobernu eskumenak gauzatu" behar dituela uste dute sindikatu guztiek.
Hamar egun geroago, otsailaren 25ean hain zuzen ere, osasun sistemaren gainbehera salatu eta Osakidetzan jarriko dute fokua ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGTk deituta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Langileen prekarietateak arazo larrienetakoa izaten segitzen duela nabarmendu zuten prentsaurrekoan: "%50etik goragoko behin-behinekotasuna; hamarkada batean, %20tik goragoko erosahalmenaren galera; lan gainkarga sistematikoa; langile gutxi; ordezkapen eza eta lanpostu hutsak ez betetzea; edota lan baldintzetan murrizketak".
Osakidetzaren eta osasun sistema publikoaren erradiografia egin eta hainbat gako eman zituen ARGIAk erreportaje honetan.
Espainiako Estatuan ere giroa bero
Joan den igandean ehunka milaka herritar irten dira protestara Espainiako hiriburuan, Madrilen, autonomia erkidegoko osasun sistema publikoaren kaltetzeaz nazkaturik –Espainiako Gobernu ordezkaritzaren arabera 250.000 inguru izan ziren; antolatzaileen esanetan, berriz, milioi bat manifestari–. Guztira, 70 kolektibo baino gehiago atxiki ziren manifestaziora, salatzeko, besteak beste, Madrilgo autonomia erkidegoko milioi bat herritar inguruk ez dutela medikurik esleiturik; horietatik 200.000 haurrak dira, pediatra behar dute. Okerren daudenak hiriburuaren kanpoaldean bizi direnak direla diote.
Manifestazio handiaren bezperan, urduritasunak eraginda-edo, egon zen hainbaten ustez "hanka sartzerik" Madrilgo erkidegoko gobernuaren partetik. Espainiako estatuko zinemagintzan ezagunenak diren Goya Sariak banatu ziren larunbat gauean, eta ekitaldiaren hasieran Carlos Saura zinemagile historikoak jaso behar zuen ohorezko saria, egindako ibilbideagatik. Sari banaketa baino bi egun lehenago zendu zen Saura, Madrilgo ospitale batean, eta haren alargunak jaso zuen ikurra. Hitzartzea baliatu zuen osasun-zentro hartan jasotako zaintza eskertzeko, eta Twitter sare sozialean ez zen isilik egon Isabel Díaz Ayusok agintzen duen Madrilgo erkidegoko gobernua. Ospitale jakin hura kudeaketa publiko-pribatukoa dela gogorarazi eta halako formulek funtzionatzen dutela argi adierazi zuen, kritika guztien gainetik.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Sindikatuak salatu du apiriletik ez dela haurrik artatzen larrialdietan. Ohartarazi du “aspalditik” ari direla zerbitzuak gutxitzen, ez bakarrik pediatrian. Maiatzaren 16an, 14:00etan, kontzentrazioa egingo dute ospitaleko sarreran.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]