Zer egiten zuen Marotok Venezuelako parlamentuan?

  • Juan Guaidók gonbidatuta, Javier Maroto Gasteizko alkate ohi eta PPko senataria Venezuelako parlamentuan izan zen asteartean. Diputatu chavisten aurkako oihuak entzun zituen politikari arabarrak.


2019ko azaroaren 27an - 12:30
Javier Maroto Venezuelako parlamentuan.

PPko parlamentariak astelehenean iritsi ziren Caracasera, Kanpo Arazoetako Ministerioari jakinarazi ziotenez. Asteartean, Guaidóri babesa emateko batzarrean parte hartu dute. Bere burua herrialdeko presidente izendatzera iritsi zen oposizioko buruzagiak indarra galdu du azken hilabeteetan eta horren ondorioz, atzerrian zeukan eragina ere asko apaldu da. Maroto eta atzerriko gainerako diputatuak gonbidatuz lortu nahi izan du nazioarteko presentzia handitzea.

Baina senatari arabarrak Guaidóren alde eta Venezuelako Gobernuaren kontra Venezuelako Parlamentuan egindako esku-hartzeak tentsio handiko uneak eragin ditu: "faxista" eta "gora Katalunia" bezalako oihuak egin dizkiote politikari arabarraren esku hartzea salatu duten diputatu chavistek.

Hainbat diputatuk kritikatu dute Javier Maroto eta Juan Ignacio Echaniz alderdi bereko diputatua Venezuelako Asanblea Nazionalaren osoko bilkurara joan izana. Juan Guaidók gonbidatuta joan dira PPko bi parlamentariak, Belén Hoyo eta Valentina Martínez Ferro PPko diputatuekin eta beste herrialde batzuetako diputatu eta senatariekin batera.

Maroto diputatu chavisten protesten artean atera da hitz egitera, Guaidó babesten duela azpimarratuz eta, ahots-tonua goratuta, honako hau baieztatuz: "Venezuelako herria ez dute ordezkatzen oihuka eta gezurretan ari direnek. Gorrotoa irakurtzen dugu aurpegi horietan. Zuek esandako oihu bakoitza duintasunik eza da ".

"Faxista" eta "gora Katalunia" oihuak nagusitu dira orduan. Maroto eta bere alderdiko ordezkarien esku-hartzeen aurrean, eskuineko bandak "askatasuna, askatasuna" oihukatzen zuen.

Diputatu chavisten aurkako erasoan sakondu du Marotok orduan, Venezuelaren aurkako zigor gehiago eskatuz. "Horrela, gaur egun hartzen ari ez diren banakako zigor gehigarriak ere jasan ahal izateko" –EBk azaroaren hasieran luzatu zituen hainbat buruzagi chavistaren aurkako zigorrak, horien artean Diosdado Cabello PSUVko "bigarrena"-ren kontrakoa–.

"Bolivarren aberritik faxistak kanpora" oihuak entzuten ziren bitartean, Marotok azpimarratu du Guaidóren mezua EBra eramango duela. Diputatu chavisten eta oposizioaren arteko liskarra piztu du Gasteizko alkate ohiaren probokazioak.

Julio Chavez PSUVko diputatuak Marotori erantzun dio: "Zigor-mehatxuek herri honetan eraginik izango duela uste badu, oker dago". "Joan zaitezte zuen injerentziarekin Espainian gobernua osatzera, Chavezen eta Bolivarren herriari ez diozue ezer inposatzen. Zoaz pikutara ", gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude