Zein paper jokatzen ari da Donald Tusk Katalunia-Espainia gatazkan?

  • Carles Puigdemont Kataluniako legebiltzarrean azaldu baino ordu gutxi lehenago, Europar Kontseiluaren buru Donald Tusk poloniarrak Europako Eskualdeen batzordearen goi mailako bileran hitzez aipatu zuen Kataluniakoa, mezu bana bidaliz Rajoyri eta Puigdemonti. Gaur asko aipatzen da Tusken papera eta bere keinuaren garrantziaz bezala mesederik handiena nori egiten dion kalkuluak ere bat baino gehiago dira.

Donald Tusk kaxubiarra Poloniako lehen ministro izan zen eta gaur Europar Kontseiluaren lehendakari da.

2017ko urriaren 11n - 09:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tuskek Europako Eskualdeen batzordearen goi mailako bileraren hasieran, solemnitate osoz hau esan zuen hitzez hitz:

“Zuen eztabaida hasi aurretik, Kataluniarentzako eta Espainia osoarentzako hain garrantzizkoa den une  honetan, zuen aurrean mezu bat bidali nahi diot Kataluniako Generalitateko lehendakari Carles Puiddemont jaunari bere agerraldirako gutxi falta denean. Zuri mintzo natzaizau ez soilik Europar Kontseiluaren lehendakari naizen aldetik, baina baita ere Europar Batasunaren ‘United in diversity’ leloan benetan sinesten dudan norbait naizen aldetik, gutxiengo etniko baten kide eta erregionalista, poliziaren borrak kolpatua izatean zer sentitzen den badakien pertsona bat. Eta Europako herrialde handi baten lehen ministro ohi naizen aldetik ere bai. Laburbilduz, bi aldeen argudio eta emozioak ulertzen eta sentitzen dituen norbait naizenez.

Duela egun gutxi Rajoy lehen ministroari eskatu nion saiatzeko arazoa bortizkeriarik gabe konpontzen ahalegintzeko. Ahalegintzeko elkarrizketan. Zeren eta argudioen indarrak beti baita hobea indarraren argudioa baino. Gaur zuri eskatzen dizut zure ahaleginetan errespetatzeko ordena konstituzionala eta ez iragartzeko erabaki bat elkarrizketa hori ezinezko bihurtuko lukeena. Aniztasunak ez luke, eta ez du, eraman behar Kataluniarentzako, Espainiarentzako eta Europa osoarentzako txarra litzatekeen gatazka batera. Bila dezagun beti elkartzen gaituena eta ez banatzen gaituena. Horrek erabakiko du gure kontinentearen etorkizuna”.

Carles Puigdemontek arratsaldeko 18:00etan eskatu zuenean batzarraren hasiera ordu betez atzeratzeko, espekulazioen artean bi arrazoi aipatu ziren: batetik CUPekiko azken orduko eztabaidak eta bestetik Donald Tusken bitartekaritza eskaintza. Honek idazkariak Twitterez zabaldu zuen ez zela egia Tuskek Puigdemonti deitu zionik telefonoz, ez gutxiago baina ezta gehiago ere.

Gaur asko aipatzen da Tusken papera eta bere keinuaren garrantziaz bezala mesederik handiena nori egiten dion kalkuluak ere bat baino gehiago dira, esaterako El Economistan Jorge Valerok egiten duena edo Vanguardian Enric Julianak publikatua.

Xehetasun bezala, nazionalitatez poloniarra den Tuskek aipatzen du gutxiengo etniko baten kide dela. Kaxubiarra da Tusk. Askoz gutxiago diren arren kaxubieraz mintzo direnak, batzuek 500.000 herritarretaraino ugaritzen dituzte minoria horretako biztanleak. Günter Grass idazleak ere jatorri kaxubiarra omen zuen.

Gaur goizaldean Vilawebek zabaldu du Tusk berehala bidaiatzekoa dela Paris eta Berlinera Katalunia-Espainia gatazkaz hitz egitera Emmanuel Macron eta Angela Merkelekin. Laster ikusiko da Tusken ahaleginaren eta ahalmenaren neurria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Eguneraketa berriak daude