Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi horrek lerroburu batzuetarako jokoa eman zuen. Izan ere, energia nuklearra bultzatzeko gonbitak oihartzun nabarmena izan du, non eta ezarri nahi zuten Lemoizko zentral nuklearra geldiarazi zuen herrian. Beste adierazpen batek ere kritika asko jaso ditu: mundu mailan elikatzen ari diren gatazka militarra aukera moduan aprobetxatzeko proposamena, non eta 12.000 bat intsumiso egon ziren eta horietako ehunka kartzelatik pasatu ziren herrian, non eta 1986an NATOri ezetza eman zion herrian (dena den, ikusi behar egungo emaitza zein izango litzatekeen…).
Hondamendiak aukera dira beti, eta euskal enpresari ekintzaile aurreratuenek ez dute aukera galdu nahi. Non gerra-gogoa, han negozio-zangoa; euskal ekonomiaren izenean, euskal gizartearen garapenaren izenean, guztion ongizatearen izenean. Bere azken txostenean, Gasteizkoak kolektibo antimilitaristak deskribatzen du azken hamazazpi urteetan Hego EHn modu batean edo bestean gerrari lotutako enpresak 70 izatetik 206 izatera pasatu direla. EHn historia luzea duen negozio hori gehiago areagotuko dela iragartzen digute eliteek, hemen bizi garen guztion onerako, omen.
Ez dugu ezer deskubritzen etika apaindura kontua baino ez dela esaten badugu. Interesatzen denean erabiltzen da eta oztopo izan daitekeenean gainetik pasatzen da, hainbeste kontzepturekin bezala (elkartasuna, jasangarritasuna, berdintasuna…). Agian legearen barruan, beren interesak bermatzen dituen demokrazia burgesaren legearen barnean. Beste batzuetan legearekin ezkutaketan jolasean, baina beti arau bati erantzunez: in Euskadi Basque Country too, business is business. Kapitalisten DNAn dago. Eta beren DNA ezin da aldatu. Burgesiaren (eta bere ordezkari politikoen) zoru etikoak betidanik egon den mailan jarraitzen du: lur azpian.
CAF enpresa (bere langileak barne) sionismoaren proiektu supremazistaren laguntzaile kontzientea da, askoren kontzientzia lasaitzeko baliozkoa omen den diru iturri oparoaren truke
Euskal Herria herri solidarioa omen da. Inguratzen gaituzten beste herri eta komunitateekin alderatzen badugu, ez dut inolako zalantzarik. Gure herriaren askatasuna eta identitatea mantentzeko eta berreskuratzeko borrokak zerikusi handia dauka horrekin. Telemaratoi eta gure burua lasaitzeko ekimen garbigarri hipokritez gain, badago elkartasun kontzientea euskal sektore zabaletan, bai. Hala ere, beste herriekiko elkartasuna oso urrun dago oraindik Euskal Herriaren zeharkako ezaugarri bat izatetik. Ez gara herri libre bat, eta langileok klase menperatua izaten jarraitzen dugu. Ezin dugu herri moduan antolatu eta beste herriekiko zer motako harremanak izan erabaki. Alderdi gakoa, bai, baina horrek ezin du estali gure erantzukizuna beste herri askoren zapalkuntzarekiko, euskal langileok esplotazio horren onuradunak ere baikara.
Muina ukitzen dugunean, ekonomiaz aritzen garenean, lanpostuez hitz egiten dugunean, euskal langileriaren jarrera agian ez dago burgesiaren jarreratik hain urrun. Eta adibideak ez dira gutxi. Azken garaian, ziur aski lazgarriena, CAF enpresarena daukagu; askok saihestu nahiago duten kontraesan erraldoia, hain zuzen ere. Gazan hamasei hilabeteko genozidioa pairatu ostean, CAF euskal enpresak, “gure enpresak” Jerusalemgo koloniak lotuko dituen trenbidean parte hartzen jarraitzen du. Zorte pitin batekin, hurrengo urteetan Zisjordaniako kolonizazio prozesuak bultzada handia jasoko du eta kolonia berriak lotzeko azpiegituretan negozio aukera gehiago irekiko dira. Ironia alde batera utzita, CAF enpresa (bere langileak barne) sionismoaren proiektu supremazistaren laguntzaile kontzientea da, askoren kontzientzia lasaitzeko baliozkoa omen den diru iturri oparoaren truke. Hala ere, sektore batzuen salaketatik harago, oso adierazgarria da eremu politiko eta sindikaletik dagoen isiltasuna… Euskal Herritik ez dugu Palestinarren kontrako genozidioa geldituko, baina laguntzaileak ez izatea bai dagoela gure esku. “Gerra hemen hasten da” leloa parafraseatuz, “Palestinako genozidioak hemendik dauka segida”.
Kontraesanak kontraesan, ausartak izan gaitezen. Langileoi plusbalia kentzen diguten burgesek beste herrien suntsiketa ahalbidetzen duen euskal armagintza industria lanpostu gehiagoren iturri gisa erakutsiko digutenean, gobernu eta instituzioek sostengatuta, zer esango du euskal langileriak? ITP-aero, Aernnova, SAPA edota Sener bezalako enpresen erabilera militarrerako ekoizpena normalizatuta egoteak ez du baikorrak izateko arrazoi askorik ematen, mugimendu antimilitaristak armagintza moldaketarako proposamena mahai gainean jarri badu ere. Bideragarria? Ziurrenez, bai. Gerra-merkatua baino etekin gutxiagorekin? Ziurrenez, baita ere. Baina dilema horren aurrean posizionatzea ezinbestekoa da. Zedarriak antolatutako foroan, NATOren bloke inperialistan lerrokatuta, gerrez probetxua ateratzeko eskaera mahai gainean utzi dute.
Ekonomiaren suspertze, modernizatze eta lehiakortasunaren izenean langileoi eskaintza egingo digutenean, lanpostu oparoz eta soldata txukunez apainduta, zer erantzun emango diegu sindikatu, alderdi eta gainerako eragileetatik? Galdera hori gure mahaian ere utzi dute. Nagusiki, gure mahaian dago. Burgesia eta instituzioen erantzuna badakigu. Eskrupulurik gabeko merkatarien zoru etikoa baino altuago kokatuko dugu langileona? Euskal sektore ezkertiarrek halako galderei erantzun zintzoak eman gabe, armagintza moldaketarik ez, ezta jendartearen eraldaketarik ere. Kapitalismoaren funtzionamenduan inkrustatuta dagoen ekoizpen hori ezin da aldatu kapitalismoa garaitu gabe, bai, baina ekimen kontzientearen bitartez beste herrien suntsiketaz aberasten den industrian eragina izanez kapitalismoa garaitzeko ekarpena egin dezakegu. Arazoa da gure interesa burgesen interesarekin lerrokatzen dugunean. Zedarriak-en foroan entzundakoak kritikatzean ikuspegi zabalagoa izan beharko genuke…
Iñaki Etaio, internazionalista
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]