ARGIA.eus

2021eko abenduaren 02a

Zazpi pertsona atxilotu dituzte migratzaileak diruaren truke mugaz bestalde eramatea leporatuta

  • Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian egin dituzte atxiloketak. Afrikatik iritsitako etorkinak Frantziako Estatura eramateko antolatutako sare bat zuten atxilotuek, Espainiako Barne Ministerioaren esanetan.

Leire Artola Arin @aleirea
2021eko urriaren 25a
Azken bi hilabeteetan 60 bat bidaia egin dituzte Frantziako Estatura. / Argazkia: migratzaileak Gipuzkoa eta Lapurdi artean, artxiboko irudian.

Zazpi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak, Frantziako Jendarmeriarekin eta Europolekin batera egindako polizia operazioan. Guardia Zibilak adierazi du gehienbat Baionara eta Bordelera eramaten zituztela Afrikako iparraldetik eta mendebaldetik Iberiar Penintsulara heldutako pertsona migrante paper gabeak.

Atxilotuak “ondo antolatutako sarean” mugitzen ziren, hainbat taldetan, horietako batzuk Nafarroan eta Gipuzkoan, Espainiako Barne Ministerioaren esanetan beti ere. Muga zeharkatu nahi zuten etorkinak hautematen zituzten eta garraioa eta zaintza eskaintzen zizkieten, prezio bat ezarrita. Ikerketaren arabera, azken bi hilabeteetan 60 bat bidaia egin dituzte, bakoitzean hiruzpalau pertsona lekualdatzeko. Poliziak adierazi du mugikorrak, ordenagailuak eta dokumentazioa atzeman dituela Nafarroako Urtasun eta Irurita herrietako zenbait etxetan egindako miaketetan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Migrazioa  |  Guardia Zibila  |  Frantziako polizia

Migrazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2021-11-30 | ARGIA
Jatorri latinoamerikarreko biztanleak EAEn, kolektibo gazte eta feminizatua

Latinoamerikar jatorriko EAEko herritarrak aztertu ditu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, bere azken argitalpenean. EAEko etorkinen artean, kolektibo ugariena da latinoamerikarrena, gehienbat emakume gazteak dira eta okupazio-tasa handia dute.


2021-11-25 | ARGIA
27 migratzaile hil dira Mantxako Kanalean itota, itsasoa gurutzatzeko saiakeran

Frantziako agintariek jakinarazi dutenez, gutxienez 27 lagun hil dira Mantxako Kanalean asteazkenean, horietako gehienak errefuxiatu kurduak, itsasoa ontzi puzgarri batean igaro nahian zebiltzala hondoratu egin denean.


Etorkinen segurtasuna bermatzeko "berehalako neurriak" eskatu dituzte Irun eta Hendaiatik

Ehunka herritar batu dira Irungo Harrera Sarea, Diakite, Etorkinekin eta Elkartasuna Larrun taldeek finkaturiko elkarretaratzean. Boli Kostatik zetorren etorkinaren gorpua atzeman zuten larunbatean Bidasoan, muga zeharkatzean aurten hil den zazpigarren migratzailea da... [+]


2021-11-22 | Leire Artola Arin
Bidasoan hildako migratzailearena “iragarritako heriotza” izan dela salatu du Irungo Harrera Sareak

Boli Kostatik zetorren 38 urteko gizonezkoaren gorpua ibaian aurkitu zuten. Igandean elkarretaratzea egin du Irungo Harrera Sareak, eta instituzioei “gehiago” egiteko eskatu diete.


2021-11-17 | ARGIA
Hamar pertsona hil dira Mediterraneo itsasoan, Europara iristeko saiakeran

Hamar heriotza horiekin, aurten Mediterraneoa gurutzatu asmoz hildako pertsonak 1.225 direla jakinarazi du Mugarik Gabeko Medikuak GKEak. Mantxako Kanalean ia hirurehun pertsona erreskatatu dituzte asteartean.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude