Zazpi graduen koxka, zuhaizpean

  • Zenbat bertsok, olerkik eta poemak aipatzen dute zuhaizpe batean izandako egonaldia? Erromantikoa, nartzizista, eromenarena, gaztekeriazkoa eta abar. Horiek idatzi eta kantatu dituen makina bat lagun zuhaizpe batean egoera horretan sekula egon gabekoa izango da. Izan, izan agian bai, baina egon gabe; zuhaizpean egon gabe. Buruak askorako ematen du.


2023ko martxoaren 06an - 00:53

Zuhaizpeari ez al diogu balio handiegia ematen? Denetatik otu dakiguke. Zuhaitz gaiztoak ere badira, intxaurrondoa (Juglans regia) adibidez. Bere izenak dakarren kolonizatzaileen tortura basatien gogorarazpen soilaz gain, bere azpian lo kuluxkarik ez egiteko dio ohiko esaerak: “Intxaurraren azpian lo egitea txarra”. Plinio zaharrak ere jaso zuen: “Bere itzala trinkoa da eta pertsonei buruko mina eragiten die eta inguruan landatutako edozeri kalte egiten dio”. Bestela ere esaeratik osatua dago intxaurrondoa: “Intxaurra etxe ondoan txarra”, “intxaur arbolak ez du lagunik nahi”, Jose Kruz Etxeberriak 1821ean idatzi zuen “kalte handia egiten die intxaurrak hura aldatuta dagoen tokiko mahasti eta soroari”. Badakigu intxaurrondoak ez duela inguruan nahi lurreko elikagaiak sustrairatzerakoan konpetentzia egingo dion beste inor. Horretarako hostoetan eta sustraietan juglona deituriko substantzia pilatzen du. Hostoetakoa lur gainera eroriko da, arbolapeko landare gajoei erasoz, eta sustraietan antzera… Esaeretan jasoa den horri gaur egun “alelopatia” esaten diogu eta gutxi gehiago nola lan egiten duen badakigu. Intxaurrondoarena alelopatia negatiboa da, hau da, kalte egiteko erabiltzen ditu substantziak. Antzera lan egiten dute eukalipto batzuek (Eucalyptus spp.): horien azpian pilatzen diren hosto-hondakinek eta sustraiek jariatzen dituzten “izerdi” alelopatikoak dira eukaliptadiko landare “basamortuaren” erantzuleak, izan ere, lurzoruko mikrobio batzuk eta batez ere landare-espezie asko zuzenean erasotzen dituzte, bizitza bera eraman ezina egin arte.

Alelopatia positiboak ere badira, landare batek beste bati lagundu egiten dionean, adibidez. Leka (Phaseolus vulgaris) eta marrubia (Fragaria x ananassa) lagun handiak dira; elkarren ondoan biziz gero askoz bizimodu hobea izan eta uzta oparoagoa emango dute. Honelako adibide mordoa ere badago.

Zuhaitzen eta arbolen laguntza nabarmenena guri egiten digutena da. Alelopatiak alelopatia, ematen diguten itzala ez da, Beñat Sarasolak dioen bezala, saguzarraren eguerdiko doministikua. Frantziako INRAEk gidatu duen Cooltrees programak eman dituen neurketen arabera, bi aldeetan arbolak landatuta dituen hiriko kale batean 40ºC inguru egiten duenean 7ºC jaisten dute tenperatura, arbolek, noski. Programa horretan lanean aritu den Augustin Bonnardot arbolazainak 7ko horren koxka argitu digu: “Inpaktu hori tamaina errespetagarria duten zuhaitzena baino ez da. Zuhaitz horiek beren ahalmen osoa eskaintzeko, helduarora iritsi behar dute, eta beraz, premiazkoa da hiriko bizitzarekin bateragarriak diren zuhaitzak zaintzea eta baldintza onetan landatzea”.

Nahikoa lan jarri digu, gure zuhaitz eta arbola gehienen zaintza arborizida, kriminal, hiltzaileen eskuetan dugun herri honetan. Zuhaitz handirik ezagutzen al duzu hirian zure inguruan? Eskertu iezaiozu, bada, itzala behinik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-04-14 | Jakoba Errekondo
Odolezko laranjak

Istorio ugarik lanbrotzen du bere jaiotza. Bere koloreak erakartzen du gehien. Azalarenak zenbaitetan, baina batez ere mamiarena da deigarria. Odolezko laranja da (Citrus x sinensis). Denetatik entzun izan da bere sorkuraz: laranjaren (Citrus x sinensis) eta mingranaren (Punica... [+]


Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


Eguneraketa berriak daude