Zartada Gazte Ekimena egingo dute ostiraletik igandera Gasteizen

  • Martxoaren 18tik 20ra Gasteizen gazte ugari elkartuko dira, Euskal Herriko gazte mugimenduaren topagune izateko asmoa duen ekimenean. Egitarau zabala antolatu dute, aurrera begirako pausoez mintzatzeko asanblada orokorrarekin amaituko dena.


2022ko martxoaren 18an - 16:20
Zartada Gazte Ekimenaren Gasteizko aurkezpena. Argazkia: @GazteZartada
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilean aurkeztu zuten Zartada Gazte Ekimena. Unai Ribera ekimeneko kideak Berriari adierazi dionez,Euskal Herriko gazte mugimendua saretzeko hainbat mugimendu elkartu ziren, eta hortik sortu da ekimena. Hasiera batean Gazte Komunistak, Ernai, Egin Klak, Ikama, Gu Ere Bagara Bilbo, Eragin, Donostiako Zizta eta Euskal Herriko Neska* Gazteak eragileetako kideak elkartu ziren, baina beste hainbat herritako eragileak ere batzen joan dira.

Egitarau osoa

“Bat egitetik hamaika egitera” leloa hartu dute topaketek, eta hainbat jarduera prestatu dituzte. Ostiralean 18:00etan hasiko da ekimena, eta hainbat hausnarketa gai izango dituzte: gazte mugimendua, gazte problematikak, euskalgintza, sorkuntza eta hezkuntza, besteak beste. Hitzaldiez, mahai-inguruez eta tailerrez gain mobilizazioak, formaziorako saioak eta kontzertuak ere antolatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!