Zangozako udalak obrak hasteko baimena eman dio Muga Meatzeari

  • Urte askotako gorabeheren ondoren, Zangozako Udalak meatze polemikoaren obrak hasteko baimena eman dio Geoalcali enpresa australiarrari. Meatze horretatik potasa aterako litzateke nagusiki eta baita gatz arrunta ere.


2023ko martxoaren 30an - 14:08
Lur horietan joango litzateke meatzea. (Argazkia: Arainfo)

Meatze proiektuak Nafarroako Xabier Udalerriaren eta Aragoiko Undués de Lerdakoaren lurrazpiari eragiten dio. Zangozako lurretan, bestalde, meatzetik ateratako materialen prozesamendu planta egin nahi du Geoalcalik. Baimen horrekin meatzearen sarrerari ekin ahalko dio multinazionalak, zeinak espero duen aurtengo bigarren seihilekoan hasi ahalko dela lanekin.

Konpainiaren esanetan, dagoeneko egin du 90 milioi euroko inbertsioa eta espero du 600 milioikoa egitea proiektuan. Meatzea irekitzeko lanetarako 2.000 lanpostu sortuko dituela segurtatu du, eta ondoren, meatzeak 800 laguni emango diela lana. Oraindik, hala ere, basoen ustiaketa dela eta, Nafarroako Gobernuak eman beharreko bateragarritasun baimen baten zain legoke Geoalcali.

Aurkako jarrera ere bai

Proiektuaren tamaina ez da nolanahikoa: meatzeko galeriak 8,5 kilometro luzera eta 3,5 kilometro zabalerako espazio batean heda daitezke, eta 600 metroko sakonerara iritsi. Urtero bertatik 6,3 milioi tona material atera daitezke datozen 25 urteetan. Hainbat kalkuluren arabera, lur horiek guztiak mugitzeko eguneko mila kamioi erabili beharko lirateke.

Horrez gain, proiektuaren aurkakoek salatzen dutenez, kutsadura handia ekarriko luke, besteak beste erreka eta akuiferoetara. Ustiaketarako, halaber, ur kopuru handiak beharko lirateke eta Geoalcalik aurreikusten duenez, hori Esako urtegitik eskuratuko luke. Hainbat elkarte eta talde ekologistek iragan abenduan aurkeztu zituzten proiektuaren aurkako alegazioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: meatzaritza
2024-01-18 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak Baztango Erdiz inguruan magnesita meategia eraikitzeko plana onartu du

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.


Norvegiak atea ireki die meatzaritza enpresei Artikoko itsas sakona arpilatzeko

Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]


2023-08-18 | Ilargi Manzanares
Energiaren Nazioarteko Agentziak trantsizio ekologikoa sostengaezina dela ohartarazi du

Azken hiru urteetan material arraroen ustiaketa industriaren ingurumen-eragina asko handitu dela adierazi du agentziak, uraren kontsumoa bikoiztu delako, hondakin kopuruak ugaritu direlako, eta berotegi-efektua ekartzen duten gasen isuriek " oso maila altuan"... [+]


Mineralen erauzketa laukoiztu egin beharko litzateke auto elektrikoen eta eolikoen eskaria asetzeko

Energiaren Nazioarteko Agentziak egindako txosten baten arabera energia berriztagarrien bidez planetaren berotze globala 1,5 gradura mugatzeko helburua lortzeko, kobrea, nikela, litioa eta kobaltoaren ekoizpena 2030 urtean ia lau aldiz handitu beharko litzateke.


Eguneraketa berriak daude