Zanbranan berriz pizturiko sutea itzaltzea lortu dute

  • Igandean Zanbranan piztutako sutea kontrolatutzat eman bazuten ere astelehen goizean, iluntzean berriz abiatu zen, haize indartsuak hauspotuta. Suteen arriskua gora dago Euskal Herriko leku ezberdinetan, eta hainbat neurri dituzte bideraturik, aurre egiteko.

Sutearen ondoren Zanbranako lurrak kiskalita. Argazkia: Aitor Abecia, Zanbranako alkatea, @Aitor_Abecia Twitterren.

2022ko abuztuaren 09an - 09:18

Igande arratsaldean 16:30tan hasi zen sua Santa Cruz del Fierro eta Ozio herrien artean, eta orduz geroztik suhiltzaileak buru-belarri aritu dira itzali nahian. Astelehen goizean jakitera eman zuen bertako alkate Aitor Abeciak sutea kontrolaturik zutela, baina azkenean, egun bukaeran berriz abiatu zen, haizeagatik.

Astearte goiz honetan Arabako Diputazioak jakitera eman duenez, kontrolaturik daukate sutea. Suhiltzaileek bertan segitzen dute badaezpada. Sutearen jatorria ez dute oraindik argi, nahiz eta alkateak aipatu auto batetik botatako zigarro punta batek eragin zuela.

Arriskua gora Euskal Herrian zehar

Angeluko Pignada eta Lazaret oihanak hestea erabaki zuen hiriko auzapez Claude Olivek astelehenean, herriko etxeko erabaki baten bitartez. Duela bi urte sute handi bat gertatu zen Lapurdiko hiri honetan ere eta 165 bat hektarea oihan erre ziren.

Araban, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri zuen astelehenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suteak
Pirozenoa: Su Aroan murgiltzen ari gara

Suak geroz eta leku gehiago hartzen du albisteetan. Azken urteetan sute askok partida irabazi digu, planeta osoan zehar. Egungo suteak ez dira lehengoak bezalakoak, erasokorragoak dira eta planeta sakonki aldatzen ari dira: Pirozenoa dei genezakeen garaiaren atarian jarri... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.


Suteen arrisku "oso altua" dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Ipar hemisferioko muturreko beroak sute handiak eragin ditu

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.


Eguneraketa berriak daude