Uztailean kaleratzeak iragarri ondoren, asteartean jakinarazi zuen enpresak zenbat langile kaleratuko dituen Zamudioko lantokietan. Denera hamaika lantoki ditu Euskal Herrian.
Zamudioko (Bizkaia) bi planta itxi eta 230 langile kaleratuko dituela iragarri du Gestamp enpresa multinazionalak. Autogintzan aritzen da, eta asteartean jakinarazi zuen Euskal Herrian dituen hamaika lantokietatik bi ixteko asmoa. Matriceria Deusto enpresa eta GTS trokelen ingeniaritza dira itxiko dituztenak, hain zuzen, biak Zamudion kokatuak. Uztailean eman zuen langileak kaleratzeko asmoaren berri.
Enpresak argudiatu du galerak izan dituela urteko lehen seihilekoan: 120 milioi euroko zifra eman dute, COVID-19ak sortutako egoera aipatuta. Irabazi handiak izan ditu orain arte, ordea: 220 eurokoak iaz, eta 258 milioikoak 2018an, LAB sindikatuak gogora ekarri duenez. Erakundeen diru laguntzak ere jasotzen ditu; urtarrilean sinatu zuen hitzarmen bat Eusko Jaurlaritzarekin, eta 8 milioi euroko laguntza ematea adostu zuten, besteak beste.
Azken urteotan asko hazi da egoitza Abadiñon (Bizkaia) duen enpresa hau: 112 lantegi ditu denera, eta 43.000 langile. Bizkaian, Erandion, Gallartan, Derio eta Muskizen ere baditu lantegiak.
Azken asteetan, kaleratze masiboak iragarri dituzte, Gestampek ez ezik, Tubacexek, ITP Aerok, Aernnovak edota Siemens Guascorrek ere.
Enpresa batzordeak neurria errefusatu du eta "deslokalizazioa" dela salatu du. Europan dituen lantegietara bideratuko du ekoizpena Saint-Gobainek. Administrari eta komertzial taldeak mantenduko dituzte.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Pneumatikoen multinazionaleko langileek elkarretaratzea egin dute astelehenean, Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Sindikatuek enpresarekin izan duten bileran, zuzendaritza prest agertu da kaleratutako beharginen kopurua murrizteko eta kaleratze horien kalte ordaina... [+]
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Etxebizitza-eskubidea urratu eta espekulazioan aritzeagatik ezaguna da Azora putre funtsa, bereziki Donostian; bere aurkako plataforma sortua dago: Azoraren Maizterrak.
Etxerik ez dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago ixten ari diren bitartean, kalean lo egiteko espazioetatik ere botatzen dituztela salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko kontserbatorioko zuzendariak eskatuta, hesiak jarri dituzte eraikineko arkupeetan, “txiroak euren... [+]