Zaldibarren aurkitutako hezurra Alberto Sololuzerena edo Joaquin Beltranena den argitzeko esperoan

  • Igandean Eizagako zabortegian aurkitutako hezurra pertsona batena dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak. Hildako bi langileetako batena ote den zehaztu beharko du orain Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateak. Sei hilabete baino gehiago pasa da zabor luizia gertatu zenetik.


2020ko abuztuaren 17an - 07:32
Argazkia: Dani Blanco.

Igande arratsaldeko 17:00ak aldera aurkitu zuten hezurra Sololuze eta Beltranen arrastoen bilaketa lanetan ari diren langileek. Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateko kideak zabortegira bertaratu eta gunea itxi zuten. Unitate horren eskuetan dago orain hezurraren ADNa aztertzea eta bi langileen ADN datuekin alderatzea. Emaitzak hurrengo egunotan izatea espero da. Bien bitartean, eremuan bilaketa lanekin jarraituko dute, baina zehaztasun handiagoz eta makineria astunik gabe.

Agerraldia egin dute 20:15etan Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendari Aitor Zuluetak. Aurkikuntza baieztatu eta hezurra pertsona batena dela baieztatu dute. Azaldu dute hezurra tela zati batek inguratua zegoela, eta luizia gertatzean bi langileak zeuden tokiaren inguruan agertu dela, baina 23 metroko sakoneran. Bilaketa lanak emaitzak ematen ari direla adierazi dute, eta familiei “pazientzia pixka bat” eskatu die Zubiagak.

Sei hilabete hondamenditik

Otsailaren 6an gertatu zen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran hil zituen Zaldibarko Eizaga zabortegiko luizia. Sei hilabete baino gehiago pasa da ordutik. Luiziak gobernu krisia sortu zuen, zabortegiaren urteetako irregulartasunak eta legez kanpoko jarduerak agerian geratu baitziren hurrengo egun eta asteetan, Eusko Jaurlaritzaren behaketa lana eta ardurak auzitan jarriz. Luiziaren osteko Jaurlaritzaren kudeaketak, bestalde, eztabaida eta mobilizazio handia piztu zuen. Uztailaren 21ean zabortegiaren arduradunak atxilotu zituen Ertzaintzak. Polizia operazioak polemika sortu zuen, epaileak ez baitzuen atxiloketarik agindu. Gertakariaren harira sortutako Zaldibar Argitu plataformak gardentasuna eta erantzukizun politikoak eskatzen jarraitzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude