Zaldibarko zabortegiaren enpresako arduradunek ez dute deklaratu epailearen aurrean

  • Verter Recycling 2002 enpresaren sortzaile eta jabe Jose Ignacio Barinaga, enpresaren kudeatzaile (eta Barinagaren iloba) Arrate Bilbao eta azpiegituraren injeniari Juan Etxebarria eguerdian eraman dituzte epailearen aurrera. Berria-k jakinarazi duenez, ez dute deklaraziorik egin epaitegian, ezta aurretik ere poliziaren aurrean. Uztailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak eta Eibarko polizia etxean egon dira geroztik. Baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak esan du Zaldibarko kasua aztertzen ari diren Durangoko eta Eibarko epaitegiek ez dutela halakorik agindu eta Durangoko epaileak esan du "polizia operazio hutsa" izan dela hauen atxiloketa.


2020ko uztailaren 23an - 07:31
Jose Ignacio Barinaga, Verter Recycling 2002 enpresaren sortzaile eta jabea. Argazkia: eitb.eus. Argazkia: eitb.eus.

Bi auzitegi ari dira ikertzen ea Zaldibarren otsailaren 6an erori zen zabortegian deliturik izan ote zen. Bi langile azpian harrapatu zituen 1,5 milioi tonako zabor-jauziak eta autopistaraino erori zen; hurrengo astean hasi ziren ikerketetan epaitegiak: Durangoko epaitegia ingurumenaren kontrako deliturik ba ote den ikertzen ari da. Hasiera batean atxiloketei buruz zabaldu zen informazioak adierazten zuen bertako epaileak agindu zituela atxiloketak, baina hori gezurtatuz oharra zabaldu du Durangoko Instrukzio Epaitegiko eta lehen auzialdiko epaileak: "Polizia-eremuan soilik sartzen den operazioa da. Gertakariak argitzeko instrukzio eginbideak egitea erabaki duen epaitegi honek ez du atxilotzeko agindurik eman", esan du.

Zaldibarko zabor-jauziari lotutako bigarren auzia Eibarko epaitegia ari da aurrera eramaten: langileen eta pertsonen kontrako deliturik egin ote den ikertzen ari da.

Verter Recycling 2002 enpresak dio atxiloketak "legez kanpokoak" direla

"Zuzenbidearen aurka eta beraz, legez kanpo" atxilotu dituztela salatu du Verter Recycling 2002 enpresak: "Ez dago jarduketa hori ebazten duen auto judizialik, eta poliziak berak enpresaren legezko ordezkariei baieztatu die erabakia berea dela, ez Epaitegiarena".

Segurtasun Sailak azaldu du zein prozedura erabili duen Ertzaintzak atxiloketak egiteko

Eitb hedabide publikoak jaso du Segurtasun Sailaren azalpena: "Zaldibarko zabortegiko lerradurari buruzko ikerketak egiten ari den Ertzaintzako Polizia Judizialak ikerketaren aurrerapenen berri eman zien Epaitegi eskudunei eta Fiskaltzei, eta ikertutako ustezko delituen ustezko egileak atxilotzea proposatu zuen". (...) "Atxilotu egin zituzten, eta epaitegi eskudunek eta Ministerio Fiskalak horren berri izan zuten, pertsona atxilotuak Eibarko ertzain-etxera eramateko baimena eman baitzuten, bai eta beharrezko miaketak egin ere".

Zaldibar Argitu plataformak erantzukizun politikoak ere ikertzeko eskatu du

Jokin Bergara Zaldibar Argitu plataformako kideak adierazpen hauek egin ditu Euskadi Irratian: (Atxiloketena) "albiste ona da. Sei hilabete igaro dira zabortegia behera etorri zenetik, berandu da, baina badirudi zerbait mugitzen ari dela. Azpimarratu nahi dugu, hala ere, erantzukizun pribatuak ez ezik politikoak ere badaudela, eta horietan ez dela eman urratsik txikiena ere". Iñaki Arriola jarduneko Ingurumen sailburua ezin dela negoziatzen ari den Eusko Jaurlaritza berriko kide izan azpimarratu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Jaurlaritzako hiru teknikariren deklarazioak bertan behera, epaitegietako lanuzteengatik

Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.


Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera

Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.


2023-02-14 | Ula Iruretagoiena
Estoldak

Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]


Zaldibargo zabortegia ez da oraindik zigilatuko

Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Zaldibarko auzian ardura politikoak hartzeko eskatu dute, luiziaren hirugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


Zaldibar Argitu plataformak Sololuze eta Beltran oroituko ditu zabortegia amildu eta hiru urtera

Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-10-05 | ARGIA
Zaldibar Argitu: “Lakua ez da neutrala izan, auziaren parte izan da”

Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.


Bi

Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude