Zaldibarko Udalak herritarrekin biltzeari uko egin diola salatu du Zaldibar Argitu plataformak

  • Informazio eguneratua bildu asmoz, herritarrek bilera galdegin zioten martxoan Zaldibarko Udalari. Udalak uko egin dio eskakizunari.


2020ko apirilaren 30ean - 10:57
Zabortegiko luiziaren harira egindako manifestazioa (Juan Carlos Ruiz / Foku)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zaldibar Argitu plataformak jakinarazi duenez, Verter Recyling 2002 SM zabortegian gertatutako luiziak uraren eta airearen kalitatean eragindako kalteen inguruan informazio eguneratua eskuratu nahi zuten herritarrek, eta helburu horrekin galdegin zioten bilera Zaldibarko Udalari. 150 pertsona inguruk egin zioten biltzeko eskakizuna udalari, martxoan, eta apirilaren 20an jaso dute ezezko erantzuna.

Plataformak nabarmendu egin du Zaldibarko Udalak emandako erantzunaren ondokoa zatia: “Aintzat hartu da informazio-bilera egiteko eskaera Konstituzioaren 29. artikulo eskaera-eskubidearen babesean (‘Espainol guztiek dute eskubidea idatziz, legeak onartzen duen era eta ondorioz eskabide partikularra eta amankomunekoak egiteko’) egiten dela (…) Horrenbestez, eskatzaileek ez dute bilera horiek egiteko inolako eskubiderik, eta bilera horien izate edo arautze hutsa ez dago jasota legerian”.

Erantzuna tarteko, Zaldibarko Udalaren maila demokratikoa kritikatu du plataformak, adieraziz udalak praktika demokratikoak bultzatu behar lituzkeela, “eta, hala ez denean, gutxienez herritarren eskaria onartu”.

Gezurretan aritzea ere leporatu diote udalari, honek adierazi baitie eginak direla dagoeneko informazio bilerak. Plataformak ziurtasunez adierazi du bilerarik ez dela egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude