Zaldibar Argitu plataformak "paro herritarra" deitu du zabortegi inguruko herrietan

  • Zaldibarko Eitzaga auzoan egin du agerraldia herri plataformak ostegun arratsaldean. Joaquin Beltran eta Alberto Soluluzeren gorpuak aurkitu eta haien heriotzaren erantzukizunak argitzeko eskatzen dute eta "erreala ez de normaltasuna eteteko" deitu dute lanuztea.


2020ko martxoaren 05an - 17:15
Eitzagan egin dute prentsaurrekoa (arg: Iker Leiva Twitter bidez)

Eibar, Zaldibar, Ermua, Elgeta eta Mallabian hiru orduko "paro herritarra" egitera deitu du Zaldibar Argituk datorren ostegunean, martxoaren 12an, 12:00etatik 15:00etara. Zabortegia amildu zela ia hilabete igaro denean egin du iragarpena plataformak, eta ostiralean 18:00etan lore eskaintza egingo diete desagertutako langileei.

Langileek oraindik desagertuta jarraitzen dutela gogorarazi dute eta azaldu dutenez, lehenik eta behin "herritarren kezka nagusiei ez zaie erantzun. Erantzukizun politikorik ere inork ez du hartu eta hori onartezina da gaur egungo gizartean". Praktika irregular guztiak argitzeko eskatu dute "informazio publiko eta gardenaren bidez".

Hori guztiagatik protestatzeko dei egin diete inguruko herrietako jendeei lanuztera eta egun horretan goizeko 12:30ean antolatu diren manifestazioetan parte hartzera. 18:00etan mobilizazio bateratua egingo dute Eibar eta Ermua arteko errotondatik. Sindikatu eta eragile sozialei mobilizazioekin bat egin dezatela eskatu diete eta beste herrietan ere elkartasuna adieraztea nahiko lukete.

Zaldibarkoa errepikatu ez dadin "neurri zehatzak hartzeko" eskatu diete erakundeei. 12 puntuko aldarrikapen taula bat aurkeztuko dute puntuz puntu aztertu eta betetzeko, "langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta erantzukizun politiko guztiak argitu arte".

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude