“Zaintzako langileen borrokak” mahai-ingurua martxoaren 27an Bilbon

  • Zaintzari lotutako lau sektore prekarizatu feminizatuetako langileek hartuko dute hitza.


2019ko martxoaren 25ean - 07:22
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

- Arantza Arrien (baserritarra). Sektore horretako gizonekin alderatuta, emakumeek bizi duten egoera are prekarioagoa azalduko du, baita etxaldean lan eta zaintza egiteak dakartzan egoerak ere.

- Silvia Haayde Rugamas Rivas (etxeko langilea). Aste osoz etxean lan egiten dutenen errealitatea kontatuko du.

- Soraya García (zaharren egoitzak). Zaintzaileen prekaritatea azalduko du, 378 eguneko greba arrakastatsuaren protagonistetakoa denak.

- Elena Vasconez (hoteletako garbitzailea). Emakume eta migrante izateak dakarren gogortasuna azalduko du.

Mahai-ingurua Onintza Iruretak aurkeztuko du, “Berdea da more berria” liburu argitaratu berriaren egileak. Liburu honek Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek eginiko greba kontatzen du.

ARGIAk eta Manu Robles-Arangiz Insitutuak elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua eta martxoaren 27an (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilboko Kafe Antzokian.

Mahai-inguru hau Argiaren Mendeurrena ospatzeko ekitaldien baitan egingo da, izan ere, lehen aldia da euskara hutseko hedabide batek 100 urte betetzen dituena.


Eguneraketa berriak daude