Pandemiak larriagotu egin duen zaintza krisi honetan, Donostiako manifestazioan salatu dute egitura arrazistak eta zaintza sistema publikorik ez izateak nazioaz gaindiko zaintza katea estutzen duela: “Zaintzaren egiturazko krisi honetan, nola konpontzen da auzia zurien etxean? Egitura arrazista eta kolonialak ematen digun pribilegio zuria eta hierarkia gorena erabiliz; bestela esanda, emakume migratu eta arrazializatuak esplotatuz”.
Arratsaldeko 18:30ean deituriko manifestazioaz gain, egunean zehar ere aldarrikapenez beteriko ekintzak izan genituen Donostian.
Pentsionisten mugimenduak manifestazioa egin zuen goizean, pentsioetan ere genero arrakala dagoela salatuz. ”Adineko emakumeok eta emakume pentsiodunok laneko diskriminazioaren, prekarietatearen, zainketen feminizazioaren eta bizitzari eusteko zereginen ondorioak jasaten jarraitzen dugu, eta ez dira aitortzen, eta ez dute eskubiderik sortzen pentsio nahikoa eta bizitza duina lortzeko”, azaldu zuten.
Arratsaldean auzoetako zutabeek deialdia egin zuten elkarrekin Antiguoko tunelera joateko. Amarako zutabeak Morlansetik abiatu eta Easo kaleko Askabide klinikan egin zuen geldialdia, “gure gorputza, gure eskubidea” ekintza burutzeko. Bertan, zenbait ultra katolikok abortuaren kontrako ekintzak egiten dituzte, eta martxoaren 8an ekintzaile feministez bete zen. Parte Zaharretik, Grosetik eta Emakumeen Etxetik ere zutabeak antolatu ziren manifestaziora hurbiltzeko eta Intziri taldea ere Trinitate plazatik abiatu zen. Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak kontzentrazio egin zuen epaitegien aurrean “instituzio burgesek genero zapalkuntzaren betikotzean duten papera seinalatzeko”.
Milaka lagun bildu ziren Antiguoko tunelean, eta feminismotik dena aldatu sistema arrazista arrakalatu lelopean ekin zioten manifestazioari Bulebarreraino iritsi arte. Erdialdea zeharkatu zuten Gora Borroka Feminista! oihukatuz eta batukadaren erritmoa jarraituz. Manifestazioko burua Bulebarrera iristen ari zela, atzeko zutabeak Askatasun Hiribidea zeharkatzen ari ziren oraindik.
Bulebarrera iristean, manifestatzaile asko errepidean geratu ziren ekitaldia egin bitartean, distantziak mantentzeko helburuarekin. Donostiako Asanblada Feministako kideek amaierako ekitaldia hastean Iruñean atxilotutako kideari elkartasuna adierazi zioten. “Emakumeok askotariko zapalkuntzak jasaten ditugu eta horregatik, ez dugu atseden hartuko emakume guztiok gure eskubideen jabe izan arte” aldarrikatu zuten. Bestetik, COVID-19ak emakumeengan eragin handiagoa duela eta emakumeen zama oraindik gehiago handitzen duela azpimarratu zuten, eta sistema arrazistak duen rola ere nabarmendu zuten: “Zaintzaren egiturazko krisi honetan, nola konpontzen da auzia zurien etxean? Egitura arrazista eta kolonialak ematen digun pribilegio zuria eta hierarkia gorena erabiliz; bestela esanda, emakume migratu eta arrazializatuak esplotatuz. Zaintza sistema publiko unibertsalik ez izateak betikotu egiten du nazioz gaindiko zaintza katea”.
“Arrazakeria instituzionala”, “poliziaren errepresioa”, “etxegabetzeak” eta emakume erretiratuen egoera ere salaketen artean izan ziren eta administrazioari, zaintzaleen eta zaintzen dituzten pertsonen duintasuna oinarri izango duen zaintza sistema publikoa exijitu zioten. Horretarako, Atzerritarren Legea desagarraztea ezinbestekoa dela azaldu zuten, “esklabismo egoerak sortzen baititu XXI. mendean”.
“Feminismoetatik diogu ez gaudela salgai, ez dugula betikotu nahi sistema bat, zeinetan emakume batzuek beste batzuen kristalezko sabaiaren puskak garbituko dituzten” oihukatu zuten amaitzeko.
Ondoren neska talde bat kioskora igo zen abesti bat kantatzera. Manifestariak hunkitzeaz gain dantzan eta kantuan jarri zituzten: "Neska altxa! borroka garaia da!, gora emakumeon borroka!". Txalo zaparra jaso ostean amaitu zen ekitaldia.
Hemen ikus daiteke Dani Blancok Donostiako manifestazioan ateratako argazkien galeria.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.
Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]