Zaindu zaintzen zaituena


2021eko otsailaren 23an - 09:11
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kafe egin berria esku artean, Lore Lujanbiok idatzitako Zaintzaren erromantizazioa artikulua irakurtzen hasi dut eguna. Lehenengo lerroan pausatu naiz: “Zaintzaren erromantizazioa emakumeenganako aitortza gisa aurkezten den biolentzia sinbolikoa da” eta burura etorri zait egunotan mintzagai dugun koronabirusaren aurkako txertaketa plana.

Badira aste batzuk koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina hasi zenetik. Askorentzat argi izpi bat izan den arren, kezka eta ezinegon handia sortu du gaiak beste askorengan. Estatura iritsi diren lehenengo txertoak osasun langileentzat eta egoitzetan bizi diren adinekoentzat dira, hala ezarri zuen lehentasuna Gobernuak eta horretan dihardute jada. Baina, txertaketa planak, ez ditu aintzat hartzen zaintza lanetan aritzen diren pertsona ez-profesionalak eta kontraturik gabeak. Adineko eta mendeko pertsonen etxeetan zaintza lanez arduratzen diren horiek, lehen lerroan daudenak eta birusa helaraz diezaieketenak zaurgarrienei. Gehiengoak emakumeak eta asko arrazializatuak.

Aipatutako mendeko pertsona hauetako askok etengabeko arreta behar izaten dute eta maiz ez da nahikoa izaten laguntza profesionalarekin. Beraz, ohikoa da momenturen batean seme-alabak, anai-arrebak edota bestelako gertuko kideak zaintza lanez arduratzea. Hori horrela, nola da posible lehen lerroan dauden pertsona horiek txertaketa planetik at uztea? Nola ukatu ahal zaie immunitatea kontraturik gabe diharduten zaintzaileei? Horrela aitortzen ditu Estatuak zaintzaileen lanak? Txalotzea ez da aitortza nahikoa, eta Lore Lujanbiok ondo adierazten duen bezala, “aitortzat mozorrotzen dena indarkeria sinbolikoa da testuinguru honetan”.

"Txertaketa planak, ez ditu aintzat hartzen zaintza lanetan aritzen diren pertsona ez-profesionalak eta kontraturik gabeak. Adineko eta mendeko pertsonen etxeetan zaintza lanez arduratzen diren horiek"

Tamalez, ez da ezer berria. Ia urtebete igaro da COVID-19aren pandemiaren eraginez Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik. Denbora horretan, hainbat izan dira pandemiari aurre egiteko egokitu zaizkigun neurriak, nabarmenena: populazioaren konfinamendua. COVID-19aren ondorioz hartu diren neurriek gure gizarte osoaren errealitatea astindu eta eragina izan dute ekonomikoki eta sozialki. Neurri hauen inpaktua nabarmena da jada, lan merkatua goitik behera astindu duen krisialdi hau ondorio sozial ikaragarriak uzten ari da. Eta ezarritako konfinamendu ereduak bereziki okertu du ekonomia informaleko langileen egoera, kontraturik gabe eta beltzean aritzen diren langileena, hain zuzen.

Baina, zer espero genezake osasun krisia deitu den krisi sozial honek eztanda egin aurretik ere oinarriko bizi baldintzak bermatuta ez zeuden testuinguru batean piztu bada? Ez zegoen babes sozialeko sistema bat, onarturiko lan erreformek eta hartutako erabakiek lan merkatu prekarizatu eta desarautu bat utzi ziguten oinarri eta, hori, ezjakintasunez beteriko egoera berri honi aurre egiteko oztopo bihurtu da.

Orain arte bezala, krisi honek ere emakume aurpegia du, hauek baitira gehienetan zaintza lanen ardura dutenak. Baita ekonomia informalean, etxeko langileak kasu, gehien jarduten direnak ere. Bizitzen ari garen garaiotan, beharrezkoak eta oinarrizkoak diren lanetan dabiltzan gehienak soldata eta baldintza prekarioetan ari dira lanean. Eta, emakumeen gorputzean bestelako zapalkuntzak zeharkatzean, ondorioak okertu egiten dira, emakume migratzaileen kasuan, esaterako. Hasiera batean, langileei eskainitako sorospena ukatu zitzaien eta kostata iritsi zen "etxeko langileentzako aparteko sorospena", eta orain, kontraturik gabeko zaintzaileak ere atzean utziko dituzte immunitatean?

Kontraturik gabe aritzen diren etxeko langileak, emakumeak eta migratzaileak kasu gehienetan, ez omen dira existitzen. Askok lana galdu duten arren, beste askok lanean jarraitu behar izan dute inongo babesik gabe. Alarma egoera deklaratu geroztik zaintza lanen garrantziak pisua hartu duen arren, lan hauetaz soldatapean arduratzen diren milaka langile berriro ere ahaztuak izaten ari dira. Ez da neurri bat bera ere mahai-gaineratu euren lan egoera eta osasuna babesteko. Ezkutuko ekonomian lan egiten duten langileak dira gehiegikeria gehien pairatzen dituztenak eta ezohiko egoera honetan, zalantzarik gabe, gehiegikeria hauek biderkatu baino ez direla egin ikusi da. Ez da euren osasuna babesteko neurririk plazaratu, nahiz eta etxeko langileak etengabeko kontaktuan aritzen diren beste pertsona batzuekin. Eta orain, txertaketa planean lehentasuna ukatu zaie. Berriro ere, etxeko langileak eskubiderik gabeko langileak eta pertsonak omen direla egiaztatu ahal izan da.

Emakume askok zaintzaile, migratu, arrazializatu eta txirotuak izateagatik bizi dituzten abusuen inpunitatea larriagotzen ari da egunez egun. Koronabirusaren pandemiak eragin duen krisi testuinguruak areagotu egin ditu emakume migratuek jasan beharrekoak. Eta txertaketa kanpaina, horren erakusle bat besterik ez da. Beste behin, kanpoan geratuko dira babesgabetasun berezia duten langileak, ezkutuko ekonomiara bideratutakoak, eta hau, arrazakeria instituzionala da.

Gertakari hau kriminala da, eta aho betez defendatzen eta babesten duten osasuna arriskuan jartzen ari dira. Egoera honen aurrean, ezinbestekoa da Espainiako Gobernuak neurri hau berrikustea eta zaintzaile guztiak, kontratuarekin edo kontraturik gabe, txertaketa-planean sartzea. Hori baita gure gizarteko mendeko eta adineko pertsonak benetan babesteko modu bakarra.

Ez omen dago txerto nahikorik, baina, hasi dira Ertzaintzako gizon osasuntsu eta sendoak txertatzen, 80 urtetik gorako adinduen eta osasun langileen erdia txertatu gabe dagoen bitartean. Amona eta zaintzailea txertoaren zain. Egin zaitez ertzain.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.